2009/11/19

Buenos Aires probintzia argentinarreko Tandil herrian, bertako Gure Etxea Euskal Etxea bere 60. urteurrena ospatzen ari dela-eta, bertako 'El Eco de Tandil' egunkariak euskal elkarteko Cecilia Cenoz lehendakaria elkarrizketatu du 'Euskal Etxeak 60 urte bete ditu eta interes orokorreko hainbat ekitaldirekin ospatuko du' izenburupeko artikuluan. Cenoz gazteak aurtengo maiatzan hartu zuen erakundea gobernatzeko erronka, belaunaldi aldaketa ekarriz kargu horretan euskal etxeari. Zazpi urte dira bazkidetu zela eta horietarik bost urte daramatza euskara irakasle.
Gehiago irakurri...
2009/11/19

Santiagoko Euzko Etxeak eta Txileko hiriburuko euskal gizataldeak ohi bezala ospatu dute aurten ere bertako euskal egutegian egun handia den 'Mikel Deuna' (hala deitu ohi zaio hemen San Migeli), ospatu ere hiriburuko Cerro San Cristobal izeneko muinora igoz eta hor bereko elizan euskal kantuz hornitutako meza entzun, eta ondoren bertan, Gernikako Arbolaren kimu bat buru duen 'Euzko Enparantzan', ohoratze-ekitaldia eginez, hiriko Euskal Abesbatza eta 'Itxaropen Gaztea' dantzari taldea partaide. Santiagoko Berriketari aldizkarikoek pasatu dizkigute datuak.
Gehiago irakurri...
2009/11/19

Euskal Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldiak egingo dira bihar ostirala Plaza Barriko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaia ikusmira ezberdin askotatik aztertuz. Joaquim Dolz, Genevako Unibertsitateko irakaslea bertara gerturatuko da gaian sakontzen duen 'hitzaldi mamitsua' eskaintzeko asmoz. Sustapen Batzordeak antolatu dituen jardunaldi hauetan, Unesco Etxea eta Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutua laguntzaile izan ditu Euskaltzaindiak.
Gehiago irakurri...
2009/11/18

Jende gazteari zuzenduz eta teknologia berriak modu ireki, parte-hartzaile eta bizian erabiliz, interneten euskararen presentzia indartzea da Azkue Fundazioaren xedea. Bizkaiko Foru Aldundiaren euskara arloko proiektu garrantzitsua da. Zuzendari duen Rodrigo Gartzia Azurmendik, Diasporako euskaldunak ere kontuan hartu dituztela eta proiektuak beraiekin lotzeko aukera aztertu duela adierazi dio Euskalkultura.com-i. Azkue Fundazioa azaroaren 4ean aurkeztu zen ofizialki, Euskaldunako foyer-ean.
Gehiago irakurri...
2009/11/18

'Cymeus' du izena kantari lapurtarraren azken diskoak, 'Cymeus' hitzak Cymru (Gales) eta Euskal Herria izenak batzen dituelako. Izan ere, kantariak Irlandan bizi izandako esperientziak kontatzen ditu bertan. Lan atera berria aurkeztera Argentinara etorrita, Xabaltxek, bakarrik bere gitarra eta hitzekin, malenkoniaz bete zituen aretoak Mixu Mixelena lagun zenduari kanta bat eskainitakoan. Alabaina goibeltasuna desagertzen zen, publikoa euskal abesti tradizionalak kantari ipintzerakoan, hala nola 'Hegoak' edo 'Eperrak', aretoak eta kantariak bat eginik. San Miguel, Buenos Aires, Gral. Rodriguez, Arrecifes eta San Nicolasen presentatu da Xabaltx eta herriotako bakoitzean lagunekin partekatu du beti agertokia.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

Euskal Herria ezagutzea gustatuko litzaizuke? Buenos Airesko 'Eusketxe' Eusko Kultur Etxeak aurten ere 200 bonu salduko dituela adierazi du, bildutako diruarekin programatutako ekitaldiei eta Etxeko mantenimenduari eutsi ahal izateko. Bono hauetako bakoitzarekin, Euskal Herrira egingo diren bi bidaien zozketan parte hartzen da, edo nahi izanez gero joan-etorriak balioko lukeen ordainaren zozketan. Laguntzeko modu bikaina, sari bikain bat eskuratzeko aukerarekin, gainera.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

2009ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko argazki eta bideo kronika edo erreportajearen bigarren zatia. Urriaren 26tik azaroaren 1a bitartean egin da Buenos Aires probintziako hegomendebalde kostan dagoen Bahia Blanca hirian, bertako Union Vasca Euskal Etxeak bere 110. urteurrena ospatzen zuen urte berean. Larunbatean eginiko ekitaldiei dagozkie irudiok. Hona bigarren zati hau.
Gehiago irakurri...
2009/11/17

Udaberri bete-betean, Saladilloko euskaldunak kaleetara atera ziren eta herriko komunitate osoa jolasteko ekintza batean parte hartzera gonbidatu zuten. Udaletxeko lankide antolatutako ekitaldi honetan, herri kirolak ez ezik, mota askotako ikuskizunak ere ikusi ahal izan ziren Nuestra Señora del Carmen Parkean, tartean estatua bizidunak, magoak eta murgak. Hitzordua joan den azaroaren 8an izan zen, arratsaldeko 4etatik aurrera, eta antolatzaileak poz-pozik daude deialdiak arrakasta handia izan zuelako. 'Duela urte batzuk udaberriaren eguna ospatzeko piknika antolatu genuen', azaldu zuen Hector Altamira euskal etxeko lehendakariak; 'aurten, berriz, euskal kulturaren beste alde batzuk ere erakutsi nahi genituen'.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Santa Feko Gizataldeen Jaialdia --16. edizioa izan du aurtengoa-- ospatu baino lehen egin ziren ekintzen barruan, hiriko Gure Etxea Euskal Etxeak erakusketa bat burutu zuen Euskal Herriko geografia, historia eta kulturaren inguruan Simón de Iriondo Eskola Nazionalean. 'Gizarteak eskoletara doaz' egitasmoa, tailer moduan egiteko ekintza sorta, herriko Kultura Idazkaritzak aurkeztu zuen.
Gehiago irakurri...
2009/11/16

Eusko Jaurlaritzak "Kanpo Harremanetan eta Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko" bi beka deitu ditu. Legez parte hartzeko aukera daukaten herritarrekin batera, euskal etxeetako kideak ere aurkez daitezke deialdira, eskatutakoa betez geroz. Bekak Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako bulegoetan aritzeko dira eta 15.900 euroko diru hornidura daukate, bakoitzak. Eskabideak gauzatzeko epea abenduaren 10ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...