euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxeak bat egin zuen ipuin kontalarien nazioarteko deialdiarekin, 'irriak emendatuz'

2009/12/23

Ipuin kontaketa saioan parte hartutakoetako haur eta helduetako batzuk Urte azken hau eta bizi dugun abenduak une egokia dirudi honelako ekimenak aintzat hartu eta Ipuin Kontalarien moduko hitzorduekin bat egiteko, irakurketazaletasuna haur, nerabe eta helduekin partekartzeko. Hala ulertu dute, behintzat, San Nicolaseko Euskal Etxekoek, Buenos Aires probintzia argentinarrean, eta "Ipuina konta... eta irriak emenda' lelopean euren deia egin zuten, Luciana Carolina Martín eta María Teresa Fernández bolondres eta Vilma Raquel Fontana koordinatzaile, haurren arreta ekarriz eta ipuinak antzeztuz eta guzti.

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxeak balantze ona egin du 2009an eginiko kultur ekitaldiez

2009/12/22

Fermina Mariezcurrena Euskal Odolako arduraduna, EEak abenduan eginiko azkenetako ekimenetako baten testuinguruan: Arantzazuko Amaren irudia sargiratzea Ayacuchon, EEan Buenos Aires probintziako Ayacuchoko Euskal Odola Euskal Etxetik, bertako Kultura Batzordeak 2009ean zehar eginiko ekitaldien berri bidali digu, balantze ona eginez eta, besteak beste, honako ekimenak aipatuz: Ipuinaren Ordua antolatzea; haurrentzako euskal joko tradizional saioak antolatzea; 'Zer dakiten euskaldunez lehiaketa; 'Eraik dezagun etxea' lehiaketa; Nerea Grassik emaniko hitzaldia; argazki erakusketa; fresagailuen emate-ekitaldia; EEko liburutegia taxutzea; nagusientzako denborapasa ekintzak.

Gehiago irakurri...


Chacoko 'Kotoiaren Lurra' EEko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak urte azkeneko emanaldi eskaini du

2009/12/22

Chacoko Euskal Etxeari lotutako 'Aurrera Goaz' taldeko kideak, 2009 urte azkeneko emanaldi egunean Chacoko Resistenciako Kotoiaren Lurra Euskal Etxeko 'Aurrera Goaz' antzerki taldeak aurtengo bere azken emanaldia egin zuen abenduaren 12an, larunbata, hiriburu chacotarreko Don Bosco ikastetxean. "Honela bedi? Eta guztia kaosa zen" izenburupean, euskal etxeari lotutako tailerrean urte osoa antzerkia lantzen ibilitako aktoreek lan ederra ekaini zieten bertaratutakoei. Zorionak guztiei eta orain ongi irabazkitako oporrak baliatzeko aukera da.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires probintziako Mar Chiquitako euskaldunak bertako euskal etxearen oinarriak ezartzen ari

2009/12/22

Fernando Raul Mandagaranek luzatutako deiari erantzunez, Mar Chiquita partiduko hamabost bat euskaldun bildu ziren pasa den azaroaren 10ean euskal etxe berri bat sortzeko aukerak aztertzeko. Proiektua bideragarria dela erabaki, eta berriro elkartzea adostu zuten, behin-behineko batzordea osatzea deliberatuz. Fernando Mandagaran bera da batzorde berriko lehendakari hautetsia. Bera buru duen taldearen lehenengo zeregina, antolatzea eta euren berri hedatzea. Euren lehenengo jendaurreko ekitaldia, 'Fiesta Nacional del Potrillo' delako jaian izango da, 2010 urte hasieran, stand-a bat ipiniz eta aurreneko ekimen batzuk aurkeztuz.

Gehiago irakurri...


Idahoko BSU Unibertsitateak historialari bat behar du bere Euskal Ikasketa Zentroko buru izan dadin

2009/12/22

BSUko Euskal Ikasketa Zentroaren webgunea. Estatu Batuetan, Idahoko Boise State University (BSU) delako unibertsitatea euskal gaietan espezialdutako historialari baten bila ari da, bertako Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari izan dadin. Urtebeterako kontratu berriztagarria da eta hautagaiek irakasle zein kudeaketa eta administrazio aldetik eskarmentua beharko dute izan, hobe doktore gradua badute eta ingelesarekin batera euskara, gaztelania edota frantsesa mintzo badute. Irakasle zein kudeatzaile beharko du aritu, harremanetan Unibertsitateko, nazioarteko eta euskal komunitatearen barruko baliapide eta instantziekin.

Gehiago irakurri...


Txindurri du izena Montevideoko Euskal Erria EEan sortu den euskal folka lantzen duen bikoteak

2009/12/21

Txindurrikoak joan den azaroan Montevideoko Musika Zelta jaialdian gonbidatu gisa  parte hartzen Txindurri du izena Uruguaiko Euskal Erria Euskal Etxearen baitan sortu den euskal folk bikoteak. Bertako bi euskara ikaslek, Leonel Aguirre eta Martin Zabalzak, osatzen dute. Gitarra bana lagun euskal kantutegi tradizionaleko zein berriko kantuak kantatzen dituzte, tartean 'Xalbadorren heriotzean', 'Loretxo bat' edo 'Azken dantza' bezalakoak. Orain artean euskal etxearen baitan ibili izan dira gehienbat, baina joan den azaroan Montevideoko Musika Zelta Jaialdian aritu ziren gonbidatu, euskal komunitatetik kanpoko lehenengo emanaldia burutuz, arrakastatsu burutu ere.

Gehiago irakurri...


EHAAk ostiralean eman du argitara Marta Marinen izendapena Euskadiko Ordezkari Bruselan

2009/12/21

Tamaina handiko bandera europarra. Euskal Agerkari Ofizialak (EHAA) joan den ostiralean, abenduaren 18an, eman du argitara Marta Marin Sanchez anderearen izendapena Bruselako Euskadiko Ordezkari berri gisa. Zazpi hilabete hartu ditu Lopez Lehendakariaren exekutiboak bere Europarekiko politikan giltzarri den bulego honetako arduraduna izendatzeko, munduko Euskadiko Ordezkaritzetan bitarteko gehien duen eta lanik gehien ateratzen duen bulegoa den honetako arduraduna izendatzeko.

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak 'Dantzari Jai' gogoangarri batez ospatu zuen bere 50. urteurrena

2009/12/21

Hirurehundik gora lagun elkartu ziren Macachin-go Euzko Alkartasuna Euskal Etxean Dantzari Jaian parte hartzeko (argazkia EE) Mende erdi bat joan da La Pampa probintzia argentinarreko Macachin herriko euskaldunak lehendabizikoz bildu zirenetik euskal etxea sortzearren. Argentinako Mus Txapelketa eta lehendabiziko Zuzendaritza Batzordeari eginiko afari omenaldia urteurrena ospatzeko egitarauko parte dira. Abenduaren 13an, 300dik gora jendek hartu zuten parte bazkari erraldoi batean. Hitzorduan, omenaldia egin zitzaion Raul Mujika zenari, erakundeko Kultur Gela-ri bere izena jarriz, bere seme-alaben aurreskuak edertutako ekitaldian. Beste herri batzuetako euskaldunek ere hartu zuten parte, Bahia Blanca, Puerto Madryn, Villa Mercedes, Laprida eta Santa Rosakoak batzuk aipatzearren. Pozik emaitzarekin, 'ez zen jai arrunta izan, Macachin-go euskal etxearen marka izan zuen', azaldu diote EuskalKultura.com-i antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak Gabon Kontzertu batez amaituko du trinkoa izan den urtea

2009/12/18

Xabier Iñaki de Arza Blanco Denak-Bat Kultur Elkarteko lehendakari eta zuzendari artistikoa da. Jaurlaritzak onetsi berria du elkartea euskal etxe gisa; beste zenbait talderekin batera, Domusantu Abesbatza ere zuzentzen du Oso trinkoa eta emaitza artistiko politez betetako urtea amaituko du datorren igandean Buenos Airesko Denak-Bat Kultur Elkarteak. Amaitu ere, kontzertu batekin amaituko du, Ntra. Sra. de Valle delako Parrokian, duela 70 urte Luis Mallea aitaren eskutik Lagun Onak Abesbatzaren sorreraren lekuko izan zen parrokia; aita Francisco Madina bildu zuena, hortxe emango du Eguberri Kontzertua, Denak-Bat Kamerataren eta Domusaindu Abesbatzaren urtealdiari azkena ipiniz. Rodolfo Arizaga, Arcangelo Corelli eta Antonio Vivaldiren obrak eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


10. urteurrena ospatzeko 'Maral' taldeak bere disko berrirako abestiak proposatzera gonbidatu du publikoa

2009/12/18

Buenos Airesko San Telmoko Plaza Defensan Maral Taldeak emandako emanaldian (argazkia EuskalKultura.com) Maral talde argentinarrak hamar urte beteko ditu 2010ean eta urtemuga ospatzeko oso proposamen polita atera du jarraitzaileentzat. 'Esaidazu abesti bat… eta CD bat irabazi ahal izango duzu' leloarekin gonbidatu dute publikoa disko berrirako kanta bat, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hautatzera. Jendearen erantzuna eskertzeko, hamar cd zozkatuko dituzte parte hartzen duten lagunen artean. Abestien izenak bidaltzeko epea abenduaren 31an bukatuko da, eta datuak Facebook edo e-mailez bidali daitezke. Lan berria otsailaren bukaeran kaleratuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia