euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Itxaropen Euskal Etxearen konpartsa koloretsu batek Euskal Herriko Inauteria aurkeztuko du Saladilloko Korsodromoan

2023/02/08

Saladillon, otsailaren 18 eta 19an ospatuko diren Euskal Herriko inauterietan parte hartzeko deiaren irudi promozionala Itxaropen Euskal Etxeko bazkide, lagun eta dantzariek osatutako konpartsa koloretsu batek parte hartuko du otsailaren 18 eta 19ko gauetan Saladilloko Udalak antolatutako inauterietan, inauteri denboraldiari amaiera emanez. Murga eta batukada klasikoen artean, Anaitasunako dantzariak eta euren txatxo-kohortea nekez pasatuko dira oharkabean Mariano Acosta etorbideko korsodromoan.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertso afari batean partaide larunbatean Mexikoko Euskal Etxean

2023/02/07

Euskal Herriko txapeldun Maialen Lujanbio bertsolari hernaniarra luxuzko protagonista izango da datorren larunbatean, Mexikoko Euskal Etxean egingo den bertso afari berezian. Izan ere, Euskal Herriko bertso txapela bereganatuta, ongi merezitako atsedenaldia hartzearren dabil Lujanbio Mexikoaldean, eta bertakoek aukera baliatu nahi izan dute bertso afariaren proposamena egin, eta bertsolaritza hurreratzeko ...

Gehiago irakurri...


Nafarroatik Ayacuchora: Illarregui-Zudaire senar-emazteen ehun bat ondorengo batuko dira martxoan Euskal Odola EEan

2023/02/07

Fermín Ilarregui eta Pascuala Zudaireren ondorengoen 1. topaketako irudia, martxoaren 25ean egingo den 2.a deitzeko erabilia 19. mendearen amaieran Argentinan finkatu zen Fermin Ilarreguiren ondorengoek, familia bigarrenez biltzeko deia egin dute martxoaren 25ean, larunbata, Buenos Aires probintziako Ayacuchon. Ehun bat pertsonek, zahar eta gazte, parte hartzea espero dute, asko Ayacucho bertakoak, baina Buenos Aires probintziako beste herri batzuetakoek ere partaidetza iragarri dute, eta Bartzelonara, Stockholmera eta Amsterdamera ...

Gehiago irakurri...


Agate Deuna Diasporan ere, Boisen, Madrilen, Valentzian... baita gaur Alacanten ere HEOeko euskara ikasleen eskutik

2023/02/06

Santa Agedako kantariak joan den astelehenean Boiseko Euskal Etxearen kanpoaldean kantari Atzo ospatu zen Euskal Herriko hainbat herritan Agate Deuna edo Santa Ageda. Eta ohiturari jarraiki koplak kantatu ziren etxez etxe edo kalez kale, makilekin lurra astinduz, "Zorion, etxe hontako denoi, oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz" kantaturik. Diasporan ere kantatu zen, esaterako Boisen, Madrilen, Valentzian, eta leku gehiagotan, eta gaur bertan ...

Gehiago irakurri...


Necochea: alaitasun handia San Sebastian danborradan, azaroaren 6-12an egingo den 2023ko Euskal Aste Nazionalaren iragarle

2023/02/06

Ezker eskuin, Necocheako Euzko Etxeko lehendakari Kiti Zubillaga, alkate ohia Leoncio “Vasco” Iriberri eta Felipe “Gogui” Muguerza, alkate berria San Sebastian jaian Urtarrilero ohi duenez Necocheako Euzko Etxeak gogoz ospatu zuen San Sebastian. Aurtengoan, hiru eguneko egitarauarekin eta Argentinako euskal etxe ugaritako ordezkariak partaide. 19an, ostegunean, hasi zuen festa, kostaldeko herriko kaleetan euskal doinu herrikoien oihartzunak harat-honat banatuz trikipoteo baten harian. Asteburuko lehen erromeria ostiralean etorri zen eta etxeko dantza taldeak aurkezpena egin ...

Gehiago irakurri...


Hilabete eskas geratzen La Platan 'Eguzkipean' kanpamendua eta 'Sagardo Eguna' ospatzeko, Euzko Etxeko gazteen eskutik

2023/02/06

La Platako Euzko Etxeko gaztediak antolatutako “Eguzkipean” kanpamendua eta 2023ko Sagardo Eguna zabaltzeko irudi promozionalak Garaiz zaude planak egiteko. Martxoa iristeak udako opor sasoiaren amaiera markatu ohi du hego konoan eta euskal etxeen itzulera ohiko jardueretara. Honi loturik, La Platako Euzko Etxeak gogoz hasiko du urtealdia, eta komunitate osoari dei egingo dio martxoaren 4 eta 5eko asteburuan ospatuko duen "Eguzkipean" kanpaldiaren bigarren edizioan parte hartzera, City Bellen, hiritik 10 kilometrora duen ...

Gehiago irakurri...


AEBn bizi zara? 'Ateak Ireki' egitasmoak hiru asteko ikas eta kultur egonaldia proposatzen dizu Euskal Herrian

2023/02/03

"Ateak ireki", 2023ko udarako proposamen paregabea, Estatu Batuetako euskal komunitateko gazteei zuzenduta AEBko 16-25 urte bitarteko gazte bat baldin bazara, ezin duzu aukera paregabe hau galdu. “Ateak ireki” egitasmoak Euskal Herrian 3 asteko egonaldia egitea proposatzen die AEBko euskal komunitateko gazteei, Goierriko familia batekin, euskal kulturan murgilduta. Izena emateko epea otsail hasieran zabalduko da, otsailaren 28ra arte, eta egonaldia, ekainaren 25etik uztailaren 16ra gauzatuko da. ...

Gehiago irakurri...


Montevideo eta Medellinera heldu da otsailean 'La dramática errante' euskal konpainiaren 'Altsasu' antzezlana

2023/02/03

Altsasu auzian oinarritutako fikzioa aurkeztuko dute euskal aktoreek Montevideon eta Medellinen Otsailaren 1etik 26ra Temporada Alta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdiaren 2023ko. edizioa egingo dute Montevideon, Argentina, Kolonbia, Frantzia, Portugal, Uruguai eta Euskal Herritik etorritako konpainiak partaide. Euskal kasuan, Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak sortutako “La dramática errante” konpainiak “Altsasu” antzezlana jendaurretuko du oraingoan. Lana Euskal ...

Gehiago irakurri...


Bere 80. urteurreneko urtea hasi du Mar del Platako Denak Bat-ek, hasi ere Jaialdi festa gastronomiko eta kulturalarekin

2023/02/02

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bere egoitzan egingo duen Jaialdi 2023 zabaltzeko irudi promozionala Ia astebete baino ez da falta Jaialdi 2023rako, eta Mar del Platan Denak Bateko kideak azken ikutu eta xehetasunak ari dira biribiltzen Euskal Kulturaren Udako Festa hau arrakastatsua izan dadin ziurtatzen. Izan ere, kultura, gastronomia eta jai giroko uda topaketa legez aurkezten du bere burua Jaialdik eta datorren astean, otsailaren 10ean, ostirala, eta 11an, larunbata, gauzatuko da Mar del Platako Moreno ...

Gehiago irakurri...


Kultura Ikasketen II Konferentzia itzulpengitzaz datorren irailean Boisen, omenaldia eginik Nere Lete irakasleari

2023/02/02

 Irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu dute Boisen. 'Call for papers' otsailaren 15ean bukatuko da Boise State University-ko (BSU) Munduko Hizkuntzen departamentuak, Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) 'William A. Douglass' Euskal Ikasketa Zentroa lankide, iragarri du datorren irailaren 14tik 17ra Kultura Ikasketen II. Konferentzia antolatu duela Boiseko bere egoitzan. Bilkuraren gaia eta titulua “Translation: Wor(l)ds in Other Wor(l)ds" (Itzulpena: hitzak/munduak munduen/hitzen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia