euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Emakumearen Eguna: Martxoaren 8a aldarrikapen eta ospakizun hitzordu gisa sendotzen joan da euskal etxe argentinarretan

2023/03/06

8M dela eta Chacabuco, Mendoza eta Villa Maríako Euskal Etxeek antolatutako ekitaldiak zabaltzeko flyerrak Martxoaren 8a lekua egiten joan da aldarrikapen, oroimen eta ospakizun egun gisa Argentinako euskal etxeetako egutegian, Emakumearen Egunarekiko atxikimenduak hainbat adierazpide harturik: zinema-saioak, hitzaldiak, ekitalde artistikoak, tailerrak eta baita festak... edota "edari sinaduradunekin egindako traguak" ere, Txapela sagardoak proposatutako omenaldiaren kasuan bezala. Zer antolatu dute ...

Gehiago irakurri...


Joseba Sarrionandia eta Bernardo Atxaga solaskide eta liburu aurkezle eta irakurle Antilla Nagusietako hiriburuan

2023/03/06

Habana euskal letretako bi izen haundiren biltoki bilakatu zen otsaileko azken egunetan, bertara bidaiatu baitziren Joseba Sarrionandia (Iurreta, Bizkaia, 1958) eta Bernardo Atxaga (Asteasu, Gipuzkoa, 1951) idazleak, izan ere Habanako Unibertsitateko Arte eta Letren Fakultateak eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako jardunaldietan parte hartzera, 2023ko ikasturteari hasiera emanez eta bat ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Euskal Etxeko Amalur sukaldaritza taldea, euskal amonen errezeten lekukoa gazteei pasatzea helburu hartuta

2023/03/03

Amalurreko zenbait kide Haritzak egindako nikiak soinean, ezker eskuin, Alicia Ferreyra, Teresa Maritorena, Elena Medice, Emilce Iriarte, Juanita Iraizoz, Mª José Gallo eta Nidia Ibáñez Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeko Amalur emakume taldeak sukaldaritzaren bidez lagundu nahi du euskal tradizioa gordetzen. Eta erronkatzat hartu du, aurten kide berriak eta gazte jendea erakartzea eurenera. Karia horretara, deialdi publiko bat egingo dute laster sare sozialetan, odol berria biltzearren hilean bitan Euskal Etxeko egoitzan afariak prestatu eta eskaintzen dituen taldera.

Gehiago irakurri...


Paul Urkijoren 'Irati' euskarazko filmik arrakastatsuena da dagoeneko: eska ezazu zure Euskal Etxean eskain dezaten

2023/03/03

Euskaraz grabatua, 'Irati' euskal film arrakastatsuenetako bat bezada ageri da dagoeneko. 'Cinco lobitos'en estreinaldia ere nabarmendu da Arrakasta handiz estreinatu da zinema aretoetan joan den ostiralean, otsailaren 24, zine Paulk Urkijoren 'Irati' filma. Hainbat nominazio eta sari jaso zituen Sitges-ko Zinemaldian (Katalunia) egindako lehenengo aurkezpenetik. Sitges-en Sail Ofizialeko Publikoaren Saria eta Efektu berezi, bisual edo makillaje onenen saria jaso zuen. 2023ko Goya Sarietan bost nominazio jaso ditu: ...

Gehiago irakurri...


Hunkidura, poza, oroitzapena, esker ona: Texasek BMGko euskal beteranoen omenaldiko bideo eta argazki kronika

2023/03/02

Rafael Anchia hautetsi demokrata, Texaseko Ordezkari Ganberako kideei zuzentzen Ebazpena azalduz, atzean gehiengo errepublikanoko eta gutxiengo demokratako ordezkariak lagun dituela (arg THR TV) "Egun eta hitzordu polita, zeure historiaren zati bat berreskuratu eta belaunaldi oso batek egin zuena, euren ekarpena agerian utziz eta jendaurretuz, luzaz oharkabean pasatu den, baina benetan gertatu zen istorio bat, istorio asko, ezagutarazi eta partekatzea, hori izan da gaur egin duguna, euskaldunak ere, egungo euskal-amerikarren guraso eta aitona-amonak ere, faxismoaren eta totalitarismoaren ...

Gehiago irakurri...


NABOk ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratu du Boisen egingo den bere Udaleku 2023n izena emateko prozedura

2023/03/02

Udaleku 2023n izena emateko epea martxoaren 3ra atzeratu da NABOren webgunea erori egin da asteazken arratsaldean eta Ipar Ameriketako euskal etxeak batzen dituen erakundeak erabaki du ostiralera, martxoaren 3ra, atzeratzea bere Udaleku-ren 2023ko edizioan izena emateko prozedura. Izan ere asteazken arratsaldeko 6etan [Kaliforniako ordua, Euskal Herriko asteazkeneko goizaldeko 3etan], zen egitekoa online Udaleku-n izen-ematea, herrialde osoko EEetako ...

Gehiago irakurri...


Ebazpena Texas-ko Ordezkari Ganberan euskal jatorrikoen ekarpenaren gogoangarri Bigarren Mundu Gerran

2023/03/01

Texas: martxoaren 1ean Ebazpena euskal jatorriko beteranoei; martxoaren 2an erakusketa eta mahai ingurua Gaur 2023ko martxoaren 1a da eta Texas-ko Ordezkarien Ganberaren bilkurak, ganberakide den Rafael Anchia ordezkari hautetsiak aurkeztutako Ebazpena jasoko duen eguna, errekonozituz euskal jatorriko soldadu eta partaide gizon-emazteek, Bigarren Mundu Gerran demokraziaren aldeko eta totalitarismoen kontra gauzatu zen borrokari egindako ekarpena. Anchiarekin batera, ekimeneko eragile izan da Sancho de Beurko ...

Gehiago irakurri...


'Izan zirelako, gara' eta Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Patagonian: euskal kulturaren 100 urteko kultur transmisioa islatzen duen logoa

2023/03/01

Euskal Etxeko kide den Comodoro Rivadavia bertako Wanda Bazan diseinatzailea izan da Mendeurrenaren logoaren egilea Patagoniako Euskal Etxeetan zaharena denak 100 urte beteko ditu maiatzaren 23an eta bere baitandik sortutako diseinu bat izango du efemerideko ikur. Egilea, Wanda Bazán gazte euskal comodorotarra, elkarteko gazte atxiki eta engaiatua, zuzendaritza batzordeko kidea, dantzaria eta txikien dantza taldeko zuzendaria. Orain, gainera, urte osoan zehar garatuko diren ospakizun eta ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura irakatsi nahi dituzu Bartzelona, Montevideo, Berlin, Leipzig, Poznan edo Helsinkin

2023/02/28

Leku askotan Etxepareren irakurletzek euskara eta euskal kultura sustatzeko ekintzez laguntzen dituzte euren klaseak Etxepare Euskal Instututuak zabalik dauka martxoaren 17ra arte, euskara eta euskal kulturako sei irakurle hautatzeko deialdia (2023). Hona unibertsitateak eta lekuak: irakurle bat Universitat Autonòma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonarako (UB); irakurle bat Montevideoko Universidad de la República-rako; irakurle bat Berlingo Freie unibertsitaterako; irakurle bat Leipzigeko ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gerorak aste honetan bertan abiatuko du 2023ko bere kultur eskaintza: musika, dantza, euskara eta literatura

2023/02/28

Cordobako Gerora Euskal Elkartearen kultur eskaintzako parte diren gaietako bi: dantza eta euskal instrumentuak Martxoa iristearekin batera, Hego Konoko euskal etxeek dei egiten diete bazkideei eta, oro har, publikoari, urte berri batez euren jardueretan parte hartzera. Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkartea lehenetariko bat da erritmoa hartzen. Horren lekuko, datorren asteburuan bertan abiaraziko duen txistu eta danbolin tailerra. Ikastaroa, elkarteak bere ekintzen garaleku duen Calicanto Kultur Etxean izango da, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia