euskal diaspora eta kultura
2024/10/23
Eusko Jaurlaritzak munduan barreiatutako euskal gizataldeetan premia larrian daudenen pertsonei laguntzeko 2024ko deialdia onartu zuen atzoko Gobernu Bileran. Urtero bezala, dirulaguntza hauek Euskal Etxeak bitartekari bideratuko dira eta aurreko urteetako kopuru bera izango dute orotara, 212.000 euro. Atzo onartutakoa datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletin ofizialak, eta hortik ...2024/10/22
Euskal Artzainek Estatu Batu mendebaldeko mendietako arboletan utzitako "lertxun marrak" edo 'arborglifoak' ardatz erakuketa estreinatuko da gaur asteartea, Bakersfieldeko California State Unibertsy-n, bertako Institute for Basque Studiesen eskutik. Horren aurretik, hitzaldiak emango dituzte Iñaki Arrieta Barok (UNR, University of Nevada, Reno), ...2024/10/22
"2025ean bidaiatzeko munduko 25 leku onenak" hautatu ditu National Geographic aldizkariak eta izenburu horretako erreportaian eman ditu ezagutzera bere azken zenbakian eta hara non mundu osoko leku eta plan hautu horien artean euskal proposamen bat dagoen, baina ez Europako Euskal Herrikoa, Diasporakoa baizik, Idahoko Boise eta Jaialdi 2025 aholkatzen baititu aldizkari ospetsuak datorren urtean bisitatzeko ...2024/10/22
Oso gutxi falta da 2024ko Euskal Aste Nazionalerako. Atzerako kontaketak aurrera darrai eta diaspora argentinarreko lagun guztiak prestatzen ari dira Bahia Blancan egingo den festa handirako. Ohi bezala, musika osagai garrantzitsua izango du. Prestaketa lanetan, oroit dezagun, Diasporako Orkestra Argentinarra (DOA), euskal etxeetako 24 musikarik osatutako taldea, Cosquin-en elkartu ...2024/10/21
'Saltoko Euskaldunen Taldea' elkartea erritmo bizian ari da lanean 2024an. Duela gutxi beren lokal berritua inauguratu zuten eta asteburu berean Uruguaiko Ondarearen Eguna ospatu. Joan den ostegunean, urriaren 17an, umeei begirako ekitaldi bat da antolatu zuten. Izan ere, "Futbolak batzen gaitu, Euskal Liga bat irudikatuz" izeneko ekitaldiaren 7. edizioak berrehun bat neska-mutil bildu zituen, ...2024/10/21
Duela 27 urte sortua, Buenos Airesko Nazioarteko Jaialdia (FIBA) eskualdeko kultur ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Buenos Aires Hiriko Kultura Ministerioak antolatua, "munduko eszena Buenos Airesera ekarri eta Buenos Airesko eszena munduko eszenatoki nagusiekin lortzea” aitortzen diote helburu. Egunotan, urriaren 27ra arte, 40 proiektu nazional eta nazioarteko beste 20 baino gehiago ...2024/10/18
Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen egun nagusia da Euskal Jaia(k), proiekzio publiko handiena duena, ahal dutela Euskal Herriko dantzari, kantari, kirolari edo artistaren bat gonbidatu deituta, bertakoekin batera jarduteko eta ikusgarri egiteko euskal kultura eta Euskal Etxea bera bertako herritarren aurrean. Aurtengoan, Donostiatik helduko dira, batetik dantzariak, Eskola taldearekin, eta ...2024/10/18
Azulgo Gure Txokoa Euskal Etxeak eskatuta, Graciela Aguerre artista plastikoaren "Pampa" erakusketa inauguratu zen joan den urriaren 4an hiriko 'López Claro' Udal Arte Museoan. Formatu txikiko koadro sorta bat erakusgai. Bertan, margolariak Pampako lautada erraldoiko bizitzaren irudikapen leial eta ebokatzailea eskaini nahi du. Ekimeneko babesle dira Azulgo Udaleko Kultura Zuzendaritza, ...2024/10/18
Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak aste honetako astearte eta asteazkenean, urriak 16 eta 17, ospatu du 2024ko Hizkuntzen eta Itzulpengintzaren Eguna. Bere Filologia Fakultateak antolatu duen ekitaldi programaren baitan, Euskal Ikasketen Sailak jendaurretu duen euskara hutseko ikuskizuna "esanguratsu", "koloretsu" eta "dibertigarri"tzat jo du hainbatek. Literatura eta musika eta ...2024/10/17
2024ko Munduko Mus Txapelketan parte hartuko duten nazioarteko ordezkaritzak iristen ari dira jadanik Peruko hiriburura, eta bertako Euskal Etxeak ongietorri afaria eskainiko die gaur, bihar azken helmugara abiatu baino lehen. Taldeak ostiralean bidaiatuko dute Urubamba Haranera eta Cuscora han jokatuko baita Txapelketa, urriaren 19tik 27ra bitartean.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus