euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valdiviak, Txilen, bere artean dauzka dagoeneko 44. Euskal Gizataldeen Munduko Mus Txapelketako bikote partaideak

2023/10/23

44. Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketa 2023ko urriaren 21etik 28ra jokatuko da Txileko Valdivian Euskal Gizataldeen arteko 44. Munduko Mus Txapelketako partidak bihar asteartea abiatuko dira Valdivian, Santiago hiriburuko Eusko Etxea antolatzaile. Izan ere, talde antolatzaileak ia 900 kilometroko bidea egin zuen duela laupabost egun materialez betetako hiru furgoneta lagun, joan den larunbatean dena prest egon zedin lehenengo ordezkaritzak iritsi orduko, Juan Carlos Lagos Zugadi ...

Gehiago irakurri...


“Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa”, artez, emozioz eta esker onez beteriko gau magiko bat Tandilgo Gure Etxean

2023/10/23

Tandilgo Gure Etxean “Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa” jarduera kulturalaren postalak. Behean, eskuinean, Marcos Juarez Irureta, Iñaki Echeverria, Begoña Kain Aramburu eta Valeria Aramburu Egiari zor, Tandilgo Gure Etxean joan den ostiralean "Marrazkiak, pintxoak eta sagardoa” izenburupean deitutako gaualdi artistikoa, urteko une berezi eta gogoangarrietako bat bihurtu zen. 80 bat bazkide eta lagunek artez eta emozioz betetako arrats magiko bat partekatu dute urriaren 20an. Arrakastaren seinale, ekitaldia eta lortu zuen giroa goizaldeko ordu txikietaraino luzatu izana, Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko den Tokioko 36. TIFF Zinemaldiak Euskal Leiho bat izango du, euskal zinemaren bost izenburu emanez

2023/10/20

Datorren astelehenean Tokyo International Film Festival (TIFF) inauguratuko da hiriburu japoniarrean. Hitzordua Asiako eta munduko zinemaldi garrantzitsuenetako bat kontsideratua da eta aurten topaketak Euskal Leiho bat iragarri bere programazioan, bost euskal izenburu iragarriz World Focus sailean, munduko zinemaren egungo joerak islatzen dituen atal horretan, Etxepare Euskal Institutuak ...

Gehiago irakurri...


Segitu nahi duzu zuzenean online larunbat honetan 'Euskal Andreen Egintza Ameriketan' BEO saioa San Frantziskotik?

2023/10/20

2023 BEO Euskal Kultur Eguna urriaren 21ean egingo da San Frantziskoko Gure Euskal Etxean  'Euskal andreen egintza Amerikan' aztergai Larunbat honetan, urriaren 21ean, San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak bere baitan bilduko du Euskal Kultura Eguna, aurtengoan "Euskal andreen egintza Amerikan" gaia bilgarri eta solasgai. BEO (Basque Educational Organization) antolatzaile, hitzorduak "The Impact of Basque Women in America" izenburua darama ingelesez, eta horixe, euskal andre edo emakumeen rol eta ekarpena aztertuko du, ...

Gehiago irakurri...


Maipuko Anaitasunak herriko ikasleak hartu ditu Euskal Etxean, bere lana azalduz eta parte hartzera gonbidatuz

2023/10/20

Pbro. Mauro Golé Institutuko bigarren mailako ikasleak Maipúko Anaitasuna Euskal Etxeko Iñaki de Azpiazu Liburutegian Maipuko Anaitasuna Euskal Etxeak harremanbide estua darama bere inguruko eskolekin eta tarteka maila desberdinetako ikasleak hartzen ditu, neska-mutikoak, nerabeak, zein irakasle izateko formakuntza jasotzen ari ziren gazteak. Eskolak ere bisitatu ditu, bere dantzarien emanaldi eta hitzaldiak eskainiz. Instituzioekiko harreragune gisa lortutako ospea ohoratuz, joan den asteko asteazkenean, urriaren ...

Gehiago irakurri...


Madrilgo Euskal Etxea 2024ko egutegia ari da prestatzen eta Argazki Lehiaketa antolatu du ilustratzearren

2023/10/19

Azaroaren 3a da Madrilgo Euskal Etxearen 2023ko Argazki Lehiaketara lanak aurkezteko azkeneko epea Urtero bezala sasoi honetan, Madrilgo Euskal Etxeak (MEE) deia egiten die bere inguruko argazkizale eta euskaltzale guztiei, euskal elkarte madrildarraren Argazki Lehiaketan parte har dezaten. Aukeratutako hamabi argazki onenak MEEren 2024ko egutegian argitaratuko dira. Argazkien gaia 'euskaltasuna' izango da, edozein gauza euskaldun, eta nonahi egindako argazkiak aurkeztu ahal izango ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Batek bere Artxibo Digitala nahi du sortu, memoria historikoa gorde eta eskuragai ipintzearren

2023/10/19

Laurak Bateko idazkari den Diego Orellanak web orrialdean dagoen Memoria Historikoaren Artxibo Digitalaren eratzea koordinatzen du Gure arbasoen ondarea, erakundeen eta gizataldearen memoria historikoa gordetzea euskal diasporaren kezka partekatua izan da eta bada. Duela gutxi, Buenos Airesko Laurak Batek zeregin horri ekitea erabaki zuen eta irailaren 8an, Diasporaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan, euskal etxeetako dekanoak bere Memoria Historikoaren Artxibo Digitala aurkeztu zuen.

Gehiago irakurri...


San Miguel: Emozioa eta gogoeta Sarrionandia eta Uriberen poemekin, María Inés Mogaburu narratzailearen eskutik

2023/10/18

Maria Ines Mogaburu San Migueleko Domingo F. Sarmiento Udal Liburutegian, joan den urriaren 14ko ekitaldian Poesia eta ahozkotasuna eskuak hartuta, Maria Ines Mogabururen ahotsak entzuleakliluratu egin zituen beste behin “Askatasunaren Bidea” euskal argentinar elkarteak antolatutako “Escuchando libros” (Liburuak entzuten) ekitaldiaren azken edizioan. Fantasia eta gogoeta landu ziren joan den larunbatean, urriaren 14an Buenos Airesko San Miguel herriko Domingo F. Sarmiento Udal ...

Gehiago irakurri...


Mallorcako Artea, Europako euskal etxeetako euskara irakasleen 2023 bilerako egoitza izan da joan den asteburuan

2023/10/18

Europako euskal etxeetako euskara irakasle taldea, Kinku Zinkunegi eta Jon Urdangarin tartean, Mallorcako Can Alcover-en Bertako Artea Euskal Etxea anfitrioi, Mallorcako Can Alcover herria Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programako euskal etxe europarretako irakasleen urteroko formakuntza topaketaren egoitza izan da joan den asteburuan. Jardunaldiak urriaren 13 eta 14an egin dira Obra Cultural Balear erakundearen Can Alcover Espai Cultural-en, izan ere Euskal Etxeak bere euskara klaseak emateni dituen leku ...

Gehiago irakurri...


"Moluca uharteetaraino eta haratago" liburua aurkeztuko dute ostegunean Donostiako Itsas Museoan: online segi dezakezu

2023/10/17

"Moluca uharteetaraino eta haratago" liburua (Silex Ediciones, 2023) ostegun honetan aurkeztuko da Donostiako Itsas Museoan "Moluca uharteetaraino eta haratago, Elkano eta lehen globalizazioaren inguruko begirada anitzak" da ostegun honetan, urriaren 19an, 19:00etan, Donostiako Euskal Itsas Museoan aurkeztuko den liburuaren izenburua. Alvaro Aragón, Óscar Álvarez Gila eta Alberto Angulo direla editore, liburua historialari, soziologo, antropologo eta hezitzaileen arteko solasaldi aberasgarri gisa planteatu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia