euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikus Boise Ikastolako haurren bideoa, munduan Euskararen Nazioarteko Egunak dakarren alaitasunaren adierazgarri

2016/12/02

Boiseko Ikastolak 2016ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta eginiko bideoko argazki bat

Atzo zabaldu zenetik hamaika ikusle eta jarraitzaile/datsegit-tzaile bildu ditu Facebook-en. Boiseko Ikastolako haurren bideoa da, bihar ospatuko den --baina askorentzat aste osoko ospakizunak ere biltzen dituen-- eta Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko gogo eta izpirituaren adierazgarri da. "Guk euskaraz zuk zergatik" kantuaren inguruan, gonbidapena luzatzen dute Boiseko haur eta helduek euskararengana gerturatu eta euskara, nonahi zaudela ere, barneratu eta biziarazteko. Hona bideoa!

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna munduan zehar zabalduko dute euskal etxeek: Londres, Sao Paulo, Bordele, La Plata, Boise, Santiago...

2016/12/02

Valentziako Euskaltzaleak elkarteak iazko Euskararen Nazioarteko Egunerako egin zuen bideoko irudia

Badator, bertan da aurten ere Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero legez festak Euskal Herriko mugetatik gainezka egingo du eta munduko hainbat bazterretara helduko da, euskal etxeen ahalegin eta konpromisoari esker. Ekitaldiak andana dira eta handi ala xume, elkarte gehienek prestatu dute zerbait. Non zer egingo den jakin nahi duzu? Segi irakurtzen!

Gehiago irakurri...


55 mila lagun bildu zituen Olavarria hiriaren urteurren jaian Gure Etxe Maitea ere protagonista izan zen

2016/12/02

Euskal standa Olavarria hiriaren 149. urteurren jaialdian

149 urte bete ditu hiriak eta bertako erakunde garrantzitsuenek bat egin zuten jaia antolatu eta ospatzeko. Festa euskal izena duen Helios Eseverri parkean izan zen eta bertan muntatu zuen Euskal Etxeak bere sukaldaritza standa. Txikientzako 'Udaleku' eta Azul hiriko Gizataldeen Jaiaren berri ere helarazi digute Gure Etxe Maiteako lagunek.

Gehiago irakurri...


Parte hartu Martin Jaureguiren ‘Palabra de Vasco’ laburmetraian eta irabazi sari esanguratsuak!

2016/12/01

Martin Jauregui kazetari eta dokumentalista

Laburmetraia galdera honi saiatuko da erantzuten: zergatik lotzen zaizkie hain estu argentinar iruditerian balio batzuk –tartean zintzotasuna eta lanaren kultura– euskal jatorriko jendeei? Erantzun baten peskizan, euskal kolektibitatekoak ez diren lagunen testigantzen bila abiatuko da Martin Jauregui, ‘kanpoko begirada’ bat lortzearren. Baliagarria izan daitekeen pasadizo edo kontakizunen bat baduzu, bidal ezazu, dokumentalaren parte izateko. Jasotako materialen artean, bi istorio onenak aukeratu eta sarituko dira.

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzon musikariak nazioarteko bira egingo du 2017an "Euzkadi" futbol talde historikoaren 80. urteurrenaren kariaz

2016/12/01

"Euzkadi" taldeko jokalariak Pragan, partidua hasi aurretik

2017 urtean Joseba Gotzon musikariak futbola, musika eta historia uztartuko ditu, "Euzkadi" talde ospetsu haren omenez egingo duen birarekin. Taldea 1937an sortu zuen Agirre Lehendakariak, euskal jokalari ezagunenekin, eta munduan zehar ibili zen lagunarteko partidak jokatzen Euskal Herriak gerra zibilean bizi zuen egoera latzaren berri zabaltzeko. Biran, Joseba Gotzonek kontzertuak egingo ditu Irlandan, Ingalaterran, Kuban eta Argentinan, baina egitaraua irekita dago oraindik eta musikariak gonbitea luzatzen die emanaldia antolatu nahi duten euskal etxeei. 

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak irakurletzen bidez munduko unibertsitatetan zabalduko du Euskararen Eguna

2016/11/30

Larunbat honetan, abenduaren 3an, ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna

Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar zabalduko du Euskararen Eguna, Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak eskaintzen dituzten hainbat unibertsitatetan jarduerak eginez. Frankfurt, Leipzig, La Plata, Cork, Mexiko, Santa Barbara, Bartzelona... izango dira horietako batzuk. Horrez, gain, Guadalajarako Nazioarteko Liburuaren Azokan izango da Iban Zaldua idazlea, euskal literaturaren berri emateko. 

Gehiago irakurri...


Ekitaldiak Jose Antonio Agirrez Montevideon, Uruguaiko erakundeen abegia jaso zuela 75 urte bete direnean

2016/11/30

Montevideoko jardunaldiak abenduaren 2tik 6ra bitartean garatuko dira

"Gernikatik New Yorkeraino Montevideotik pasata" deitu diren jardunaldiak antolatu dira hiriburu uruguaitarrean abenduaren 2tik 6ra bitartean, ostiral honetatik datorren asteartera arte, 75 urte bete diren honetan Jose Antonio Agirre Lehendakaria Europa faxistatik ihesean Uruguaira heldu eta herrialdeko Ordezkari Ganberaren ongietorri eta abegia jaso zuenetik. Esker emate ekitaldia izango da Uruguaiko Herriari euskal-uruguaitar komunitateak eta Euskal Erria Euskal Etxeak antolatua.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak ‘Mujeres en Berrigorria’ antzeztuz itxiko du bere 20. urteurrena

2016/11/30

Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxearen 20. urteurren afaria

Mota askotako ekintzak egin dituzte azken aste hauetan Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko lagunek instituzioaren 20. urtebetetzea dela eta. Ospakizunen programa datorren larunbatean bukatuko da, Euskararen Nazioarteko egunaren baitan, euskara omentzeko ezohiko aktibitate batekin: Victor Ruiz Añibarroren ‘Mujeres en Berrigorria’ antzezlana aurkeztuko du horretarako propio sortutako Leneas antzerki taldeak.

Gehiago irakurri...


Ostegunean hasiko da Erromako Settimana Basca 2016, Errebal, Mursego, Mariasun Landa eta "Amama" filmarekin

2016/11/29

Erromako 2016ko Settimana Basca euskal astearen afitxaren zati bat

Proposamen eta planez josita dator aurten ere Erromako Settimana Basca, hiriko euskal elkarteek urtero urtero antolatzen duten Euskal Astea, alegia. Aurtengoa ostegunean hasiko da, Asier Gogortza sortzailearen erakusketa batekin. Ondoren, eta abenduaren 11 bitartean, zer egin eta zer ikusi frango izango da Erroman: Errebal taldearen emanaldia, Mariasun Landa idazlearen liburua aurkezpena, "Amama" filma... Egitarau osoa, jarraian.

Gehiago irakurri...


'Esnezalearen bira'ren ostean plaka desestali du Las Herasko Zazpirak Bat-ek 'Pato' argentinar kirol nazionalaren omenez

2016/11/29

Las Herasko Pato zelaian Zazpirak Bat Euskal Etxeak egindako omenaldia

‘Esnezalearen Bira’ izenarekin Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatzen duen auto klasiko lehiaketak amaiera ezberdina izan du aurten. Gidari irabazleei sariak banatu eta gero, Gral. Las Herasko Pato Zelaira bertaratu ziren lasterketaren antolatzaileak Argentinako Kirol Nazionala den Pato delakoaren omenez plaka bat desestaltzeko. Berri honekin batera gaur hasiko den Gral. Las Herasko Euskal Astearen programa jakinarazten dute Zazpirak Bat lasherastarretik.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia