euskal diaspora eta kultura
2016/12/20
Urtea joan zaigu eta, egutegiko orriekin batera, ehundaka artikulu eta argazki pasa dira gure esku artetik; zuei, mundu zabaleko euskaldunei, helarazten saiatu garen istorioak. 2016an zehar milaka irudi eta bizipen gelditu zaizkigu buruan grabatuta, urteari errepasoa eginez, horietako batzuk bildu ditugu hemen. Jarraian doana gure aukeraketa baino ez da, beste irudi eta une gogoangarri badira. Ikusmiratu gure argazki galeria eta proposatu zeureak!
2016/12/20
Familiaren historia osatzen hasi zenean, bere lau euskal abizenak zituzten pertsonak biltzea bururatu zitzaion topaketaren bultzatzaile nagusia izan zen Olga Leiciagari. Hau da, amaren aldetik Elordi-Aguirre abizenekoak eta aitaren aldetik, Leiciaga-Arrospidetarrak. Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta 70 lagun bildu ziren Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean elkarretaratzean parte hartu eta euren familiaren historia elkarbanatzeko.
2016/12/20
Nazioartean erreferentzia da lege soziologia alorrean Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko Institutua eta orain, bere 27 urteko ibilbidean bertako ikastaro, ikasgela eta zerbitzuetatik pasatu diren 130 herrialdetako 8.000 pertsonek zubilana egiteko eta proiektu, ideia eta lorpenak elkarbanatzeko tresna berria izango dute, sortu berria baita Oñatin 'Oñati Community Association' elkartea eta webgunea, proiektuko koodinatzaile Susana Arresek aurkeztu eta iragarri duenez.
2016/12/19
Aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunak makina bat irudi utzi dizkigu, munduan barrena euren hizkuntzaren eguna ospatzeko bildu ziren euskaltzale eta euskal komunitateek argitaratutako argazkien bidez. Jarraian Europan eta Ameriketan barrena egin diren ekitaldietako batzuk bildu ditugu: Madril, Valentzia, Leipzig, Berlin eta Santa Barbara, AEBetan, esaterako.
2016/12/19
"Arbaso euskaldunak dauzkagulako eta katea segitzeko", "euskara hizkuntza gisa interesgarria delako", "euskal musika gustukoa dugulako eta dioena ulertzeko" edo, besterik gabe, "euskal etxean eroso sentitzen garelako eta gogoa ematen digulako"… euskara ikasteko arrazoi ugari egon daitezke eta ugari izan dira baita ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko moduak. Gaur, EuskalKultura.com-en 2016ko Argentinako Euskararen Eguneko azken ekitaldi sortaren kronika.
2016/12/16
Gabon hauetan familiarekin gabon-kantak abestu nahi? Euskaraz ez dakitenak ere kantatzera animatu nahi dituzu? Horretarako aukera bikaina eskaintzen du Txantxangorria.eus webguneak, bertan ia 2.000 euskal kantuen karaokeak biltzen dira eta. Webgunearen sortzaileak, Gabi de la Maza euskara irakasleak, bere ikasleentzako sortu zituen aurreneko bideoak, eta ideiak hain harrera ona izan zuen, ordutik hona zerrenda luze-luzea osatu duela. Sartu eta ikusmiratu, aukera zinez zabala da eta!
2016/12/16
Inoiz ez da hain erraza izan euskara etxetik ikastea. Online ikastaroa moodle plataforma batean dago eskuragarri eta bertatik aise egin ditzakete ikasleek euskara eta euskal kultura ikasteko hainbat ekintza eta ariketa. Irakasleek ikasleen lan eta ariketak jaso eta zuzenduta itzultzen dizkiete. Eta onena: eskaintza doakoa da euskara klaserik ez daukaten euskal etxeetako kideentzat. Kutsoa izena ematen den momentuan hasten da. Anima zaitez, borondatea baduzu, oraingoan aitzaki gutxi baitaukazu!
2016/12/15
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak euskara-portuges 2017 egutegia argitaratu du. Mahai-egutegia da eta ilustrazio moduan, horretarako propio antolatu zuen argazki lehiaketan garaile atera ziren argazkiak, eta publikoak bozkatu zituenak hautatu ditu hamabi hilabeteen lagun agertzeko. Erabilgarria izan dadin egin dute ahalegina, eta baita ere elkarteak ugari dauzkan gastuei aurre egiteko lagungarri izan dakien. Animatu eta eska iezaiezu bat.
2016/12/15
Proiektua Baigorriko Donostei eskolako ikasle talde batek gauzatu eta bizi izan du: hiru urtez, prestaketan, eta bi aste pasa, egitean, bidaian joan den urrian Kalifornia eta Nevadan, ekimenaren tituluak islatzen duenez, "Arbasoen ildotik". Izan ere, Estatu Batuak, baina Estatu Batuetkin batera, AEBetako Euskal Herria bisitatu dute gazte baxenabartarrek. Hori, euren esperientzia eta ikusi eta ikasi dutena aipatzen digute segidan, gazteek berek idatzitako kronikan, aste honetako Herria astekariari kontatu bezala.
2016/12/15
Ekitaldi ugari egin dira azken hilabeteotan Montevideon, FIVUk eta bertako Euskaro, Euskal Erria eta Haize Hegoa euskal etxeek antolatuta. Batetik, Agirre Lehendakaria Europatik ihesi Uruguaira iritsi zeneko 75. urteurrena ospatu zen, urritik abendura luzatu diren jarduera, hitzaldi eta omenaldiekin. Bestetik, abendu hasieran, Montevideoko euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu dute. Jarraian, ekitaldien berri eta argazki galeria.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus