euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mendozako Denak Bateko txikiek eta dantzariek mahatsak banatu dituzte Mahats-Biltze Jaian

2017/03/07

Denak Bat Euskal Etxea Mahats Bilketaren Jaian

Mendozako Mahats Biltzearen Jaia probintzia honetako festa handiena izateaz gain oso ezaguna da herrialde mailan eta baita Argentinatik kanpo ere. Hamar egunez, urtean zehar ardogintzan –upeltegi zein mahatsetan– aritzen direnek gizartearekin bat egin eta elkarrekin ospatzeko aukera dute. Antolatzaileek gonbidaturik, Denak Bat Euskal Etxeak jaiko ‘Karruselean’ hartu du parte aurten, euskal musika, dantzak eta irudiak ekarriz.

Gehiago irakurri...


Alemaniako Dresde hiriak Gernikako Bonbaketako biktimei kale bat eskaintzea onartu du

2017/03/06

Gernikak Plaza bat dauka Berlinen, Guernica grafia zaharrarekin idatzita (arg.GernikaEE-EuskalKultura.com)

Alemaniako Dresde hiriko Udalbatzak joan den ostiralean onartu zuen Berdeen proposamena, Gernikastrasse izena emateko bertako erdiguneko kale bati, nazien Condor legioko hegazkinek 1937ko apirilaren 26an bonbaz josi zuten Gernikan hil zirenak gogoan hartzearren, azpimarratuz "elkarrekin banatzen dugun bake nahia europar testuinguruan". Dresdek ere hiria suntsituko zuen aire erasoa jasan zuen, Bigarren Mundu Gerlan, kasu honetan Aliatuek eginikoa.

Gehiago irakurri...


‘Lurra txiletarra, sustraiak euskaldunak’ lelopean, 20 urte daramatza ardogintzan Korta Wines Upeltegiak

2017/03/06

Korta Wines Upeltegiko Beltz eta Irune ardoak

Euskal jatorriak eta egungo izaera txiletarrak bat egiten dute Lontue haraneko Sagrada Familia herriko Korta Wines upeltegian. Urrestillako gipuzkoarren biloba, Francisco Korta Bucareyk zalantzarik gabe egozten dio lanarekiko duen atxikimendua eta ekimena familiarengandik jaso zuen euskal izaerari. "Ongi dakigu geure sustraien berri eta harro gaude oso", adierazi dio EuskalKultura.com-i Korta Wines upeltegiko gerente orokorrak.

Gehiago irakurri...


Zenbait eskola emango ditu Kirmen Uribe idazleak bere lanaz Washington University in St Louis-en

2017/03/03

Kirmen Uribe (arg. Ricky Davila)

Munduko unibertsitateen artean 23. postuan dago Washington University in Saint Louis unibertsitate estatubatuar prestigiotsua. Goi-ikastetxeak Kirmen Uribe idazle euskalduna gonbidatu du egun hauean zenbait hitzaldi ematearren bere sorkuntza prozesuaz eta euskaraz idazteaz bere ikasleei. Uribe unibertsitate osoaren aurrean arituko da datorren asteartean bere lanaz emango duen hitzaldian.

Gehiago irakurri...


Xare Argentinan: Buenos Aires eta La Plata izango dira ‘Balda’ eta ‘del Rio’ 2017 Txapelketen egoitzak

2017/03/03

‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketak azaroaren 27tik abenduaren 2ra izango dira (argazkia FIPV)

Lehiaketak azaroaren 27tik abenduaren 2ra izango dira –Buenos Airesen egingo den Gazteen Nazioarteko Trinkete Txapelketaren ostean– eta Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren babesa dute. ‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketek agerian uzten dute Federazioa Xare modalitatea zabaltzeko egiten ari den lana; izan ere, abiatu dituen Xare Eskoletako ordezkariek hartuko dute parte. Ameriketako Xare eskoletako helbide eta kontaktuak ere bildu ditugu artikulu honetara.

Gehiago irakurri...


Olentzero eta Mari Domingi Inauterietan: bikoteak euskal kutsua jarri die Buenos Aires probintziako Paraje Rosas-koei

2017/03/02

Olentzero eta Mari Domingi Rosas herrixkako inauterietan

Las Flores-ko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak euskal partaidetza bermatu du Cor-Rosas izenarekin Las Flores partiduko Rosas herrixkak urtero antolatzen dituen inauteri jaietan. Alde batetik, Euskal Etxeko bi kide Olentzero eta Mari Domingi mozorroak jantzi eta publikoaren artean ibili ziren. Bestetik, festaldiko erregina hautatzerakoan, euskal elkarteko ordezkari Marion Richard Oliverak irabazi eta jantzi du 2017ko Cor-Rosaseko erregina koroa.

Gehiago irakurri...


Ramon Jaio, Aulestiko emigranteen semea, Hinchinbrook Shire udalerriko alkatea da Australian

2017/03/02

Ramón Jaio Astorkia tarta bat partekatzen Hinchinbrook Shire-ko ekitaldi batean (arg. RJA)

Guraso aulestiarren seme da Ramon Jaio Astorkia, eta 2016 hondarrean Australian egindako udal hauteskundeetan, Hinchinbrook Shire herriko alkate hautatu zuten, North Queensland erregioan, 20. mendeko lehenengo erdian azukre-kainabera ebaki eta bertako "farm"etan lan egin zuen euskal emigrazioa jaso zuen eskualdean. Jaiok eta bere arrebak bisitatu dute euren gurasoen jaioterria, eta eusten omen diete Euskal Herriarekiko loturei.

Gehiago irakurri...


Iñaki Goirizelaiak larunbat honetan hasiko du Boisen "Naziogintza: Hezkuntza eta prentsa" ikastaroa BSUn

2017/03/01

Iñaki Goirizelaiak Boisen emango duen ikastaroaren kartela

2016ko amaiera arte Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan den Iñaki Goirizelaia ikastaroa ematen hasiko da datorren larunbatean Boisen (Idaho, AEB) bertako BSU, Boise State University unibertsitatean. Martxoaren 11eraino luzatuko den ikastaldiak euskaldunek --"nazioa, baina ez nazio-estatua", argitzen du programaren azalpenak-- Franco generalaren peko berrogei urteko diktaduratik aterata euren buruari eusteko ahalegin historikoak aztertuko ditu.

Gehiago irakurri...


Jaialdiak, Museko Nazionala eta Euskal Herrirako bidaia berri bat, Guillermo Larregui EEaren eskutik

2017/03/01

Mus Txapelketa Nazionalari begira, Chacabucoko barne lehiaketetan aritu ziren muslariak

Chacabucoko Euskal Etxeko lagunek aktibitate handiko urtea iragarzen dute 2017. Izan ere, ‘BAC’ jaialdia zerrenda luze baten hasiera baino ez omen. Elkarteko kideek gehien espero duten ekitaldia Mus Txapelketa Nazionala da: hitzordua ekainaren 16tik 18ra izango da, eta programa osoa Euskal Etxearen egoitzan bertan garatuko dira. Euskal Herrirako bidaia berri bat ere ari da antolatzen Pablo Pavesa lehendakaria; taldea irailean abiatuko da Europara.

Gehiago irakurri...


Gurutzne Etxeberria Mexikoko Euskal Etxeko lehendakari berria elkarteak 110 betetzen dituen urtean

2017/02/28

Gurutzne Etxeberria buru duen Mexikoko Euskal Etxeko Zuzendaritza talde berria

Gurutzne Etxeberria hautatu dute Mexikoko Euskal Etxeko bazkideek elkarteko lehendakari berri herrialde osoan euskal etxe izaera izan eta ofizialki onartua duen euskal erakunde bakarra den honek 110 urte beteko dituen urte honetako ibilbidea kudeatzeko. Zuzendaritza Batzordeak hamar kide dauzka orotara eta horien artean daude Julen Ruiz de Azua, lehendakariorde; Irakusne Incierte, idazkari; eta Josu Garritz, diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia