euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bilera eta asteburuko elkarretaratzea egin dute Boisen, bertako Euskal Museoan, NABOko euskara irakasleek

2017/03/14

Gloria Lejardi, Taylor Smith, A. Anacabe, R. Yanci, Ohiana Andion, K. Berriotxoa, Virginia Aramburu, K. Zinkunegi, Sonia Castañon, Christine Aramburu, Martin Goikoetxea, Aitor Iñarra, T, Azurtza; Itsaso Cayero, S. Irigoien, Megan Vondemkamp, Aizpea Isasi

Bilera eta bi eguneko elkarretaratzea egin dute joan den asteburuan Boisen NABO eta HABEren lankidetzari esker Estatu Batuetako euskal etxeetan euskara eskolak ematen dituzten irakasleek. Gaur egun 17 irakasle daude Estatu Batuak eta Kanada baitaratzen dituen programa honetan eta orotara 14 euskal etxetan ematen dituzte eskolak, euskara 150 bat ikasleri irakatsiz. 

Gehiago irakurri...


Arrecifesko Anamari Solanés Dominé euskal-argentinarra Gernika eta Diasporari buruzko dokumental baten lokarri

2017/03/14

Anamari bere amona Olgarekin, duela hamar hilabete zendua. Euskal historia eta sentimentuek bizirik diraute Diasporako euskaldunen artean

Aitaren zein amaren aldetik jaso du euskaltasuna, Arrecifesen, etxean. Cesar Solanés Aurtenechea eta Mariana Dominé Irigoyen-en alaba da, eta Gernikako bonbardaketa bizi izan zuen Josefa Echandia Magunacelayaren hereniloba. Josefak, bere alaba Olgari transmititu zion ahozko istorioa eta katea ez da eten. Orain, bonbardaketaren 80. urteurrenean, Anamari ETBko dokumental bateko protagonista izango da, Diaspora, Gernika, Picassoren lana... Datorren astean iritsiko dira kamerak Arrecifesera, gero berarekin Europara bidaiatzeko. Ez, ez, katea ez da eten.

Gehiago irakurri...


Badator 2017ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ eta EuskalKultura.com-ek ere standa izango du bertan

2017/03/13

2017ko BACen afixa

Datorren larunbatean, Mayo Etorbidea euskal-argentinar erakusketa erraldoiaren agerleku bilakatuko da seigarrenez. Buenos Airesko Udalak bultzatutako ekimenaren baitan, Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrena ospatuko du ekimenaren seigarren edizioak. Aurtengoan, EuskalKultura.com-ek ere standa muntatuko du Mayo Etorbidean eta sari eder batzuk irabazteko aukera ere emango die bertara hurbiltzen direnei. Buenos Airesen bazaude, ez galdu aukera eta hurbil zaitez une batzuk gurekin elkarbanatzera!

Gehiago irakurri...


Euskal antzerki konpainiak Costa Rica eta Uruguaira doaz aurten eta 2018an seguruenik Mexiko eta Kolonbiara

2017/03/10

Dozena erdi bat euskal konpainiak Costa Rican eta Uruguain jendaurretuko dituzte euren lanak uda honetan. Atzo Donostian bere 23. edizioa itxi zuen Arte Eszenikoen Feriaren "luzapen" gisa sortutako dFeria Abroad-en markoan izango da. Etxepare Institutua eta Arte Eszenikoen Sare Eurolatinoamerikarra (Redelae) sustatzaile dituen proiektuak aurreikusten du 2018an Mexiko eta Kolonbia ere sar daitezkeela. Noticias de Gipuzkoan argitara emaniko artikuluaren laburpena.

Gehiago irakurri...


Laurak Batek 140 urte: astelehenean hasiko diren ospakizunak larunbatean joko dute gailurra BACekin

2017/03/10

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxearen 140. urteurrenaren logoa

Buenos Airesko Laurak Baten guztia dago prest bere 140 urteak ospatzeko. Erakundeko lehendakarien omenezko brindisa astelehenean izango da, martxoaren 13an, sorreraren egunean bertan. Eta astea Urtebetetze Oturuntzarekin bukatuko da, igandean. Tartean, besteak beste, 2017ko BAC jaialdia. Egunotan lehenengo aldiz bisitatuko du Argentina Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berriak.

Gehiago irakurri...


Laburbirako zinea Paris, New York, Londres eta Valentziako euskal etxeetara iritsiko da aurten

2017/03/09

2017ko Laburbira iritsiko den herrien zerrenda

Abian da Euskal Herrian urtero Topaguneak antolatzen duen Laburbira, euskarazko filmak erakutsi eta ikusteko ekimena, aurten 14. ediziora heldurik. Aurreko edizioetan bezala, Diasporak ere izango du partaidetza eta asteburu honetatik hasita, lau izango dira aurten parte hartuko duten euskal etxeak: larunbat honetan, Pariseko eta New Torkekoak; martxoaren 25ean, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak; eta apirilaren 6an, Londresko Basque Society- Euskal Elkarteak.

Gehiago irakurri...


‘Burujabetzaren Jaian’ parte hartzeak abiarazi du Aberri Etxea Euskal Etxearen 2017ko ekintza programa

2017/03/09

Aberri Etxea Euskal Etxea ‘Patagoniaren Burujabetza Jai’ko desfilean

Urteroko ohiturari jarraituz, Carmen de Patagonesko Udalak antolatutako ‘Patagoniaren Burujabetzaren Jai’ko desfile nagusian hartu du parte Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea Euskal Etxeak. Publiko ugariren aurrean euskal ordezkaritza harro agertu zen ikurrina eta jantzi tipikoak erakutsiz hiriko kaleetan zehar egindako ibilbidean.

Gehiago irakurri...


Erakusketa batekin eta Eloise Garmendia Bieter Katedrako ekitaldi batekin ospatuko dute Boisen Emakumearen Eguna

2017/03/08

Eloise Garmendia Bieter Katedraren gaurko ekitaldiak eta euskal-amerikar emakumeei buruzko erakusketaren kartelak

Boiseko Estatu Unibertsitateak (BSU), euskal emakumeei orokorrean, eta bertako euskal emakume jakin bati ekimenak dedikatuz ospatuko du Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Batetik, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedra sortu berriak Boise bertako zenbait kantari eta taldek eskainiko duten kontertu bat antolatu du, jarraian harrera-ekitaldi bat egingo delarik, euskal emakumeei buruzko erakusketa zabalik dagoen Unibertsitateko Arte Galerian.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak Literatur Lehiaketa hirueleduna abiarazi du, gaztelaniaz, euskaraz... eta mbyá-guaraníz

2017/03/08

‘Kontaketa Harrigarriak’ lehiaketaren 8. edizioko sarian 2016ko Euskal Jaian banatu ziren. Argazkian saridunak eta jaira bertaratu ziren euskal kolektibitateko hainbat lagun (argazkia EE)

Corpus Christiko Eusko Etxeak urtero egiten duen ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketa bere 9. ediziora iritsi da eta antolatzaileek urrats berri bat eman nahi izan dute, izan ere orain arteko gaztelaniazko lehiaketari beste bi atal gehituz eta bertako mbyá-guarani hizkuntza eta euskara ere sartuz. Horretarako SADEM (Misionesko Idazleen Elkartea), Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Yacutingako Bigarren Hezkuntzako Eskola Elebiduna lankide izango dituzte. Epea lanak aurkezteko, maiatzaren 31.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak Euskal Gizataldeeen Aholku Batzordea berritu eta legealdiko lehen bilera egin du

2017/03/07

Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzorde berrituaren legealdiko lehenengo bilera 2017ko martxoaren 1ean, lehena Gorka Alvarez Aranburu zuzendari dela (argazkia Irekia)

Urkullu lehendakariak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzorde berritua izendatu eta organoaren aurtengo lehenengo bilkura egin zen joan den astean. Azkeneko bilkuratik zenbait hauteskunde eta aldaketa izan dira Batzordean ordezkatuta dauden erakundeetan, eta ordezkari eguneratze horri ekin zaio joan den astean. Euskal Gizataldeen ordezkari, Arantxa Anitua (Argentina), Nerea Palacios (México) eta Unai Lauzirika (Alemania) aritu ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia