euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Belascoain’ dokumentala, ‘Siete Calles de La Habana’ proiektuko lehena, bihar estreinatuko da Buenos Airesko Euskaltzaleak-en

2017/04/06

‘Belascoain, la calle de los pelotaris’ dokumentalaren portada

‘Belascoain, la calle de los pelotaris’ (‘Belascoain, pilotarien kalea’), aditu talde batekin batera Angel Katarain zuzendari ordiziarra garatzen ari den ‘Siete Calles de La Habana’ (‘Habanako Zazpi kale’) proiektuaren baitan kokatu behar da. Ekoizpena, Argentinari dagokionez, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en estreinatuko da bihar, Carlos Gabilondoren ardurapean euskaltegiak antolatzen duen Euskal Zine Zikloan. Hitzordua iluntzeko 8:30etan, Bernardo de Irigoyen 826-ko egoitzan.

Gehiago irakurri...


Concepción del Uruguayko Ibai Txori Euskal Etxeak gogor borrokatzen du euskara eskolak eman ahai izateko

2017/04/05

Euskara klaseak apirilaren 22an hasiko dira berriro Ibai Txori Euskal Etxean

Mota askotako ikastaro eta tailerrak eskainiko dizkio aurten ere Ibai Txori Euskal Etxeak bere komunitateari. Espektatiba handiena sortzen duena euskara ikastaroa da. Eskolak apirilaren 22an abiatuko dira Concepción del Uruguayn, Alejo Conti irakaslea ia 280 kilometrora dagoen Rosariotik etorrita. Izan ere, bertan irakaslerik ez zeukatenez, borroka gogorra egin dute Ibai Txorikoek irakasle bat ekartzerren, aurrez-aurreko klaseak eta remotoak tartekatuz, baina euskara ikasi eta hobetzeko aukera eskaintzeko euskal elkartean.

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko da Liman "Mercomus 2017" mus txapelketako programa, igandean Korrikarekin bukatzeko

2017/04/04

Mercomusen aurreko edizio bat, Montevideon, bertako Euskaro Euskal Etxeak ehun urte bete zituen urtean (artxiboko irudia)

Aste lanpetu samarra izango dute honakoa Limako Euskal Etxekoek, bihartik aurrera eta iganderaino Mercomus 2017 mus txapelketako anfitrioi izango baitira Hego Amerikako bost herrialde partaide. 14 bikote izango dira lehiakide, Argentina, Txile, Venezuela, Uruguai eta Perukoak. Berez partidak larunbatean bukatuko badira ere, egitarauak igandea ere bilduko du, egun horretan ospatuko baitute Liman Korrika, "tipi-tapa, hemen ere bizi, alai eta zinez euskaltzale", adierazi digute antolatzaileek (ikus bideoa!).

Gehiago irakurri...


‘Ola Sabores’ jaialdiaren lehenengo edizioan eskainiko dute Olavarriako EEko txikiek urteko lehenengo emanaldia

2017/04/04

‘Ola Sabores’ jaialdiaren afixa

‘Ola Sabores’ izenarekin bere lehenengo edizioa izango duen kultur festa hau datorren asteburuan egingo da Olavarrian bertako Udala antolatzaile. Asteburu osoan zehar hainbat enpresa, erakunde eta kolektibitate arituko dira euren kultur eta sukaldaritza laginak eskaintzen bisitariei hiriko San Jose Kultur Gunearen aurrean. Olavarriako Gure Etxe Maiteari dagokionez, stand gastronomikoa eta dantza taldea aurkeztuko ditu, euskal etxean egiten diren lanak herriari erakusteko.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak bulego bat irekiko du asteazken honetan Londresen euskal enpresen jarduera handitzeko

2017/04/03

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak presidituko du inaugurazio ekitaldia, Brexit-ak sortutako ziurgabeziak beteriko kinka batean. Erresuma Batua euskal enpresen esportazioen aurreneko 5 postuetan egon da iragan hamar urte hauetan. Jaurlaritzaren ordezkaritzak bilera bat egingo du EBn ezarpenak dituzten dozena bat euskal enpresaren ordezkariekin eta apirilaren 6an Rolls Royce enpresaren instalazioak bisitatuko dituzte ITPko ordezkariekin batera

Gehiago irakurri...


Arreta berezia eta aktibitate handiak instituzioko 3 eta 12 urte arteko txikientzat Bahiako Union Vasca Euskal Etxean

2017/04/03

Umeak Barandiaran Liburutegian

Mota askotako ekintzetan parte hartu ahal izango dute Union Vasca Euskal Etxeko kide txikienek 2017 honetan ere. Proposamenak 3 eta 12 urte arteko haurrei daude zuzenduta, gai ugari jorratu eta lantzeko asmoz. Umeentzako sukaldaritza tailerrak, euskara eskolek eta Barandiaran Liburutegiak txikientzat propio prestatutako jarduerek osatzen dute Argentinan orain hasten den ikasturte berri honetan Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxearen apustu eta eskaintza bertako txikienentzat.

 

Gehiago irakurri...


Hego Amerikan sortutako euskal gaiei buruzko irratsaioak entzungai munduko bazter guztietatik

2017/03/31

‘Presencia Vasca’k 27 urte daramatza uhinetan, Paraná-tik, Argentinako Entre Ríos probintzian

Argentinan eta Uruguain euskal kultura zabaltzeko egiten diren irratsaioak ez dira atzo goizeko gauza. Teknologia berrien poderioz, ordea, saio horiek munduko bazter guztietara iristen dira gaur egun eta programak Internet duen edonork segi ditzake, sarearen bidez parte hartuz gainera. Zoritxarrez, saiook, ugaldu ordez, murrizten ari dira. Ikasturte berri honetan faltan ditugu saio horietako batzuk eta egiten zuten lan ona, Arrecifestik, Bahiatik...

Gehiago irakurri...


‘Agur(t)ango’, euskal eta argentinar erritmoak bilduta, Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldearen eskaintza

2017/03/31

2017ko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' Jaialdia ‘Agur(t)ango’ taularatu zuten dantzariak

‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires Celebra, BAC) jaialdian estreinatu zen, martxoaren 18an, ‘Agur(t)ango’ koreografia, hiriko Laurak Bat Euskal Etxeko dantzariak eta Ekin Dantzari Taldeko kideak partaide. Tangoa eta Agurra batzen dituen koreografia ez da, ordea, Aitor Alavak sortutako lehenengo fusioa. Izan ere Ekin Dantzari Taldearen ezaugarri nagusietako bat da ‘bi herrietako idiosinkrasiak landu, tartekatu eta errespetatzea’.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrian, gaur Otxandion abiatuko den Korrika 20a, abiadan doa dagoeneko Diasporako zenbait tokitan

2017/03/30

Gaur Otxandiotik (Bizkaia) abiatu eta hamar egunez euskal lurrak batetik bestera zeharkatu ostean apirilaren 9an Iruñean (Nafarroa) bukatuko den Korrika euskal diasporan gero eta sendoago dabilen ekimena da. Nazioartean, hiru zutabe dauzka gehienbat: munduko euskal etxe eta kmunitateak, Etxepare Euskal Institutuko iraakurletzat (batzuetan, euskal komunitateak dauden hirietan, eurekin batera) eta munduan bestela barreiatutako euskal familia, norbanako eta taldeak.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-eko hil-oharrak: gomuta eta omenaldia Diasporan hildakoei, bidali zeure informazioa

2017/03/30

"Oroimenean", EuskalKultura.com-en hil-ohar saila

Ahulenei ematen zaien tratuak eta hildakoekiko moduek asko esaten dute komunitate bati buruz. EuskalKultura.com-en "Oroimenean" sailak Diasporan hildakoak gogoan hartzea eta haiekiko azken oroitzapena gordetzea dauka helburu. Zure lankidetza eskatzen dizugu horretarako, bidaltzea zure euskal etxe edo komunitatean zendutakoen berri. Keinu eta ahalegin txiki bat izan daiteke zuretzat, hildakoak merezitakoa seguruenik. Hona hildakoen zerrenda.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia