euskal diaspora eta kultura
2017/04/24
Hala uste dute munduko zenbait euskal etxetatik Aitziber Atxutegi kazetariarekin mintzatu diren euskaldunek. Tartean daude Estatu Batuetan, San Frantziskoko Euskal Etxeko Pierre Etcharren eta Philippe Acheritogaray, Argentinako Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeko Alejo Martin; eta Brasilgo Sao Pauloko Eusko Brasildar Etxea, Casa Basco Brasileira. Lekukotasunak, Deia egunkariak argitara emaniko honako artikulura ekarri ditu.
2017/04/24
"Eman ta zabal zazu" dio ereserkiak. Iparragirrek hitzok idatzi eta 165 urte geroago bere ondarea inoiz baino biziago dago. Gernikako Arbolaren kimuak munduan gero eta zabalduago daude. Joan den astean, Urkullu lehendakariak berak landatu zuen azkena Auschwitzen eta gaur bertan Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako buruak Bakion landatu behar du beste bat. Azken 22 urteetan 66 ale landatu dira. Besteak beste Sydney, Nairobi, Erroma, Montevideo, Washington edo Sao Paulora atera da bakearen eta euskal askatasunen ikur den arbola. Aitziber Atxutegik Deian argitaratutako artikuluaren euskarapena.
2017/04/21
Urratsak, bata bestearen ondotik, eta Atlantako Euskal Etxea, The Atlanta Basque Club, kontatzen ari da etzi iganderako geratzen diren ordu eta minutuak, bere lehenengo dei publikoa egin baitu Atlanta inguruko euskaldunak festa eta elkarretaratze batean biltzearren. AEB Mendebalde moduko jai euskal-amerikarra izango da, aire zabalean, Atlanta Handiko Norcross herriko Best Friend Park-en. Inguruan bizi bazara, animatu eta agertu edo bestela ere jar zaitez kontaktuan antolatzaileekin!
2017/04/21
Zenbait urtez jarduerarik gabe eta badirudi 42. Paraleloko Eskualde Andetarreko Euskal Etxea prest dagoela berriz ere ekimenak garatzeko Rio Negro eta Chubut probintzia argentinarretako mugan, Patagonia sakonean. Ekimenetako arduradun Maria Elena Borras kontatuan jarri da EuskalKultura.com-ekin eta adierazi dio Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena kari, bihar bertan 'Zerurik sua dator' filma emango dutela El Bolson herrian, eta datorren astean El Hoyon, azken herri honetan ere euskara klaseak hastekotan.
2017/04/21
Datorren asteko asteazkenean Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena beteko dela eta, Youtube-ko Basque Doc kanalak Alberto Rojoren "Gernika, Bonbardaketa" dokumentala ipini du eskuragai, bere euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioetan, nahi duten norbanako eta elkarteek ikusi edo erabil deaten. Izan ere, dokumental egokia izan daiteke Bonbardaketaren karietara euskal etxeetan antolatzen ari diren gogoeta ekitaldietan eman eta komentatzeko.
2017/04/20
Programa osatua antolatu du Neuquengo Comahueko Euskal Etxeak datorren asteko astebururako, tailerrak, mahai-inguruak, zinea eta ateraldi turistikoak barne. Topaketaren hirugarren edizio honetan, gaur arte partaidetza baieztatu duten euskal etxeak dira: Viedma eta Patagoneseko Aberri Etxea, Barilocheko Mendiko Eusko Etxea, Puerto Madryngo Etorritakoengatik, San Martin de los Andesko Euskal Txokoa eta Comodoro Rivadaviako Euskal Echea, baina ez da baztertzen besteren bat emenda daiteenik.
2017/04/20
Hiriko euskal kolektibitatearentzat egutegian gorriz datozen hiru ekintza ospatu zituen Necocheako Euzko Etxeak joan den asteburuan. Aktibitateen programa larunbat arratsaldean hasi zen ‘Bertso Pilota’ ikuskizunarekin eta igande iluntzean bukatu, Aberri Eguneko ospakizunekin. “Euskal giro ederra gailendu zen ekintza guztietan asteburu osoan zehar”, adierazi dute euskal etxe necocheatarretik.
2017/04/19
Batzuek Berbizkunde igandean bertan, beste batzuek aurreko asteburuan eta askok ondokoetan. Egun batean edo bestean ospatuta ere, Aberri Eguneko ospakizun guztiek elkarbanatzen dute Euskal Herriarekin duten lotura eta engaiamendu sentimendua adierazi eta plazaratzeko gogoa. Argentinan, aurten goiztiarren ibili dena Buenos Aires probintziako Cañuelas izan da, bere dantzari gazteen Aberri Eguneko elkarretaratzea 11. ediziora iritsi baita apirilaren 8 eta 9an; Artikulu honetara Concordia eta Olavarriako ospakizunen aipuak ere bildu ditugu.
2017/04/19
Txileko Euskal Gizataldea euskal etxea zenbait ekimen ari da prestatzen 10 urte betetzen ari den urte honetan, urteurren hori ospatzearren. Ikasturte berriaren hasieran hiru proposamen abiarazi ditu dagoeneko: euskara eskolak, euskal abesbatza eta euskal dantzak, guztiak elkarte honen egoitza den Las Condeseko Estadio Español delako erakundean garatuak. Iragan asteazkenean, bestalde, "Más allá de una sola voz" liburuaren aukezpena ere babestu zuen aterki duen Las Condeseko erakunde berean.
2017/04/18
Euskal Herritik kanpo bizi diren Euskal Herriko euskaldun batzuek, bertan egonik sobera ospatzen ez zutena, orain kanpoan bizi direla ospatzen dute, herrimina eta distantzia tarteko hain segur. Aberri Eguna hitzordu berezia da munduko hainbat euskal etxetan, eta halaxe ospatu dute joan den igandean euskal etxe askotan, tartean New Yorken, Caracasen, Necochean, Londresen, Miamin, Venezuelako Valentzian, Madrilen eta Habanan, lekuetako batzuk aipatzearren. Aste Santuko igandea jende asko biltzeko data zaila izanik, ordea, Diasporan, Aberri Eguneko ospakizun gehienak ondoko egun eta asteetan egiten dira. Urtero bezala, hitzordu horien berri ematen joango gatzaizkizue, informazioa eskuratzen joan ahala.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus