euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanpoan diren Nafarren Eguna 2017 datorren larunbatean ospatuko da Cascanten

2017/05/30

Prentsaurrekoan, Cascanteko alkate Alberto Añón, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo eta Nafar Etxeen Federazio Nazionaleko lehendakari Icíar Ortiz de Urbina

Urtero Nafarroako Gobernuak, Nafar Etxeen Federazio Nazionalarekin eta egoitza izateko hautatzen den nafar herriarekin batera antolatzen duten jai-egun hau bere 29.ediziora heldu da aurten eta ospatu ere, Cascanten ospatuko da, Nafarroa utzi eta kanpora atera behar izan duten nafarrak eta euren ondorengoak gogoan izan eta omenaldi txiki bat egiteko ohiko helburuarekin.

Gehiago irakurri...


Dantza taldea ondo osatuta, euskara ikasleen topaketak hasiko ditu orain Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeak

2017/05/30

Roldango Euskel Biotza Euskal Etxeko txikiak hiriko Gizataldeen Jaialdian

Berri itxaropentsuak iritsi zaizkigu egun hauetan Roldango Euskal Etxetik, Santa Fe probintzia argentinarrean. Larunbatean, Urteroko Batzar Nagusia burutuko dute euren Batzordearen zati bat berrizteko eta ondoren ‘Euskaldunak atez ate’ proiektuarekin jarraituko dute. Azken ekimen honi esker, 30etik gora kideko dantza talde bat dauka gaur euskal etxeak eta beste hainbat lagun ari dira euskara ikasten, Euskaltzaleak-en online ikastaroaren baitan eta aurrez aurreko elkarretaratzeetan.

Gehiago irakurri...


Bere lehenengo CDa grabatu du eta kaleratuko du Kalifornian Amerikanuak talde euskal-amerikarrak

2017/05/29

Amerikanuak taldea: esker-eskuin, Pierre Igoa, René Caballero, Michelle Iturriria, jean Flesher, Jean-Jules Flesher, Christian Iribarren eta Jean-Pierre Etchechury. John Ehlis, Daniel iribarren eta Robert Iriartborde falta dira.

Estatu Batuetako Mendebaldekoak dira, bertako euskal komunitateetan jaio eta hazitako 'Amerikanuak'. Utah-ko Jean Flesher akordeojolea dute taldeburu; nork, Kalifornia, Utah, Nevada, Idaho edo Wyoming-eko euskal jaietan ibilia denik, ez du dantzatu Jean-ek jotako jota-fandango eta bestelako euskal-amerikar aireekin?  Oraingoan, bere musikarikide finenak lagun, euskal-amerikar dantzaldietako aire horietako batzuk hautatu eta diskoratu egin ditu. Berehala jarriko da salgai. Erreserbatu zeure alea.

Gehiago irakurri...


Lau lanposturako deia egin du Etxepare Institutuak, Euskara eta Euskal Kultura Frantzia, Errusia, AEB eta Txilen irakasteko

2017/05/29

Etxepare Euskal Institutuaren deialdia

Europa eta Ameriketako bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak. Unibertsitateak, Pariseko Sorbona (Frantzia), Moskuko Lomonosov (Errusia), Los Angeleseko UCLA (AEB), eta Txileko Txileko Unibertsitatea zein Txileko Unibertsitate Pontifizioa dira. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5ean bukatuko da. 

Gehiago irakurri...


Argentina osoko euskal etxeek euskaldunen herrialdearekiko ekarpena irudikatu zuten Maiatzeko Iraultzaren urteurrenean

2017/05/29

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko lagunak euskal jantziz jantzita ordezkatu zuten kolektibitatean Maiatzaren 25eko ekitaldietan

Maiatzaren 25a euskaldunen Aberri Egunaren pareko ospakizuna da Argentinan. Egun horretan Argentina osoko herrietan jaiak, kabalkadak, azoka eta bestelako ospakizunak antolatzen dira, etorkinen komunitateak ere partaide. Argentinari euskaldunek eginiko ekarpena ere nabarmentzeko, ikurriñak parte hartzen du desfile eta ekitaldi zibikoetan. Aurten ere, hainbat euskal etxe partaide izan dira herrialde osoan zehar. Adibide gisa, lau aipamen labur ekarri ditugu: Arrecifes, Chacabuco, Chivilcoy eta Pergamino.

Gehiago irakurri...


EKIL "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea"ren lekukotasuna ematen duen ikuskizuna Buenos Airesen datorren astean

2017/05/26

EKILen kartela Buenos Airesko Eusketxeren egoitza den Lizarraenean. Ekainaren 3an, larunbata, eskainiko da

Argentinan sortu eta ekoitzitako euskal ikuskizuna da. "Made in Argentina", baina euskalduna, eta izenean bertan argitzen duenez --EKIL du izena-- "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" (EKIL) eskaintzeko asmoz sortua da, sortua du Rosana Entizne musikari, euskaltzale, kantari eta irakasle euskal-argentinarrak. Zer den? Zerbait desberdina, kontzertu didaktiko bat, zuzeneko hitza, musika eta kantua uztartzen dituena, bidaia eskaintzeko euskal kantuan zehar: Aita Donostia eta Madinarekin batera 'Ez dok Amairu' edo Urkoren 'Guk euskaraz' bezalako ekarpenek lekua daukaten ekimena.

Gehiago irakurri...


Aita Adrien Gachiteguyk 1950etan AEB Mendebaldeko euskaldunei buruz idatzitako liburua, berrargitaratua

2017/05/26

Adrien Gachiteguy.ren "Les Basques dans L'Ouest Americain"

Luzaroan erreferentziazko liburua izan zen Adrian Gachiteguy-ren “Les Basques dans l’ouest américain” liburua Estatu Batuetara 20. mendean zehar joandako euskaldunez eta euren errealitatez jakiteko. Frantsesez idatzia, lekukotasun ederra ematen du argitaratua izan zen garaian bizi-bizia zen AEB Mendebalde alderako euskal emigrazioaren fenomenoaz. Urte askotan agortua egon ondoren, argitaraldi berri bat izan du eta berriz ere dago kalean, Iru Errege argitaletxeak plazaratua.

Gehiago irakurri...


Zientzia eta erbesteratu ziren euskal zientzilarien legatua izango da azaroan Hamaikabideren 2017ko Batzarreko gaia

2017/05/25

Hamaikabide Elkartearen webgunea

1936ko euskal erbesteari buruzko ikerketa eta zabalkundea helburu dituen Hamaikabide Elkarteak "Zientzia eta Erbestea" hartu du 2017ko bere Batzarrerako gaia --azaroaren 7tik 11ra Donostian-- eta indarrean dauka dagoeneko bertan lanak aurkeztu nahi dituztenentzako epea, horretarako muga uztailaren lehena ezarrita. Parte hartzeko interesa daukatenek edota informazio gehiago eskatu edo galderarik luzatu nahi dutenek hamaikabide@gmail.com-era idatz dezakete.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Udalak ohorezko diploma emango dio 15 urteko Pilar Lopez Virgili jota kantari argentinarrari

2017/05/25

Pilar Lopez Virgili jota kantari rosariotarra

Pilar Lopez Virgili txikitandik izan da Rosarioko Nafar Etxeko dantzaria eta bertan ezagutu, eta ikasi zuen jota eta pasodobleak abesten. Nafar Etxeko lagunek bultzatuta Nafarroako jota eskolekin kontaktuan jarri eta aurtengo Sanferminetan parte hartzeko gonbitea jaso du, Iruñea bertako jota abeslariekin batera aritzeko. Bere aldetik, Rosario hiriak ere lagundu nahi du hamabost urte neska honen talentu nabaria eta diploma bat emango dio ekainaren 9an Udaletxean egingo den ekitaldi batean.

Gehiago irakurri...


Ostiraletik hasita, hamar eguneko programa antolatu du Bordeleko Euskal etxeak bere 70. urteurrena ospatzeko

2017/05/24

Bordaleko Euskal Etxearen 70. urteurreneko logoa

Ostiral honetan hasi eta hurrengo asteko igandean bukatuko den programa antolatu du Bordaleko Euskal Etxeak bere elkartearen 70 urteak ospatzeko. Akitania Berria erregioaren hiriburuan ongi errotua den euskal erakundeak bat egingo du, gainera, hirian data hauetan ospatuko den "Boreaux Fête le Fleuve" jaialdiarekin, eta txosna bat ezarriko du Munich Plazan, beste hainbat ekitaldi bere egoitzan egingo dituela. Programan, Txotx Sagardotegi bat, erakustaldi eta ikastaroak, musika, kantu, gastronomia...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia