euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak eta Juan de Garay Fundazioak Euskal Katedra bat inauguratuko dute Universidad del Este-n

2017/06/06

UDEko Euskara eta euskal kulturari buruzko katedraren aktibitateak ekainaren 14an hasiko dira

Euzko Etxeak eta Jorge Zorreguieta buru duen Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute Universidad del Sur ikastetxearekin Euskara eta Euskal Kulturari buruzko Katedra bat irekitzeko. Katedra Carlos Irisarriren esku egongo da eta sei elkarretaratzetan burutuko da, eta agirirak emango dizkie parte-hartzaileei. Inaugurazioa datorren asteko asteazkenean, ekainaren 14an egingo da eta ekitaldi beran errekonozimendu bat emango diote Euskal Etxeak eta Fundazioak, Etxepare Institutuko La Platako irakurle aritu den Daniel Oiarbideri.

Gehiago irakurri...


Urkulluk Quebec dagoeneko buruan, Kolonbiako bidaian hiru egunetan 15 ekitalditan parte hartu ondoren

2017/06/05

Lehendakaria Ruben Trincado eta Txano Etxaniz sukaldari donostiarrak agurtzen, eurak buru gastronomiko dituen Bogotako Seratta jatetxean (arg. Mikel Arrazola)

Amaitu du Urkulluk Kolonbiarako bidaia. Itzulerako hegaldia bertan behera geratzekotan egon zen, baina Lehendakariak taldeko gainerakoekin hegazkin berean itzuli nahi izan zuen. Arrakasta politikoa, Urkullu Santos presidentearekin bildu baitzen, hasieran hala iragarri ez bazuten ere. Gaiak: enpresak eta ekonomia, eta Bakegintza. Urkullu euskal enpresekin eta Kolonbiako euskaldunekin bildu zen biadaiko lehenengo egunean. Eta egitarauz kanpo, Ruben Trincado eta Txato Etxaniz donostiarrek Bogotan zabaldu duten jatetxe mediterraneoaren inaugurazioan parte hartu zuen. Miguel Villameriel-ek  El Diario Vascon sinatzen duen artikulua laburbildu dugu hona.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen EEa neguko ekintzak ari da prestatzen: San Juan, etxearen urteurrena, San Inazioren irudi bat tronuratzea...

2017/06/05

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeko lagunak Buenos Aires probintziako bandera jaso zuten opari

Harreman estua egon da beti Itxaropen Euskal Etxearen eta bere komunitatearen artean. Erlazio hori ekimen konkretuetan burutzen da eta egun esan daiteke Euskal Etxearen egitarauak herri osoari begirako hainbat aktibitate eskaintzen dituela. Hilabete honetan bertan, San Juan jaia elkarrekin antolatuko dute Euskal Etxeak, Udalak eta Euskal Etxeak egoitza duen auzoko eskolak. Aldiz, gehienbat etxeko bazkide eta lagunak partaide dauzka, esaterako, joan den asteburuan jokatu zen etxeko Mus Txapeletak. Hector Altamira eta Santiago Santamarina izan zituen irabazle eta orain eurak hartuko dute parte Nazionalean Saladilloko Euskal Etxeko ordezkari.

Gehiago irakurri...


Angel Katarain: "Diaspora ama bezalakoa da, guk ondo edo gaizki tratatu beti dago prest maitasunez begiratu eta gure onena ikusteko"

2017/06/02

Angel Katarainen dokumentalak Argentinan ikusiko dira Euskal Zine Ibiltariaren eskutik

Euskal musika arloan ibilbide nabariko soinu ingeniaria izan arren, hamar bat urte dira ikus-entzunekoen arloan Diasporari lotutako proiektu honi ere ekin ziola Angel Katarainek. ‘Haziak denboran’ ekimenak euskaldunek munduan zehar utzitako aztarnak berreskuratu nahi ditu, eta Kubatik hasi da ordiziarra. ‘Habanako Zazpi Kale’ dokumental saileko bigarren emaitza, gaur iluntzean estreinatuko dute Argentinan, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en. Kari horretara solaskide izan du EuskalKultura.com-ek Angel Katarain.

 

Gehiago irakurri...


Euskal Herria bisitatu nahi? Gure Txokoa Euskal Etxearen zozketan parte hartu eta saia zaitez!

2017/06/02

Gure Txokoaren laguntza bonoak

Cordobako Gure Txokoak Euskal Herrira joateko txartel bat zozketatuko du irailean eta zozketan parte hartzea oso erraza da. Euskal Etxeak kaleratutako 1000 pesoko laguntza bonoak erosi behar dira, 200 pesoko kuotetan. Irabazteko aukera handiak daude "zeren eta 150 bono baino ez baitira kaleratuko". Berri honekin batera Gure Txokoa Euskal Etxeak jakinarazi du uztailean San Inaziori buruzko hitzaldi bat antolatu eta San Fermin eta San Inazio egunak ospatuko dituztela.

Gehiago irakurri...


Astelehena da azkeneko eguna Gaztemundu 2017rako izena emateko: Ez zazu galdu aukera

2017/06/01

Gaztemunduko kideak bisita bat egiten Pasai Donibanera, Victor Hugo bizi izan zen etxera (arg. EuskalKultura.com)

Musikaria bazara eta euskal instrumentu tradizional bat jotzen baduzu, ez zazu aukera pasatzen utzi. Izan ere, sekulako aukera da --bizitzan errepikatzen ez den horietakoa-- jotzen duzun instrumentu horretan aurreratu, munduko gainerako euskal etxeetako musikariak ezagutzeko eta Euskal Herriko aditu hautatuak irakasle dituen goi-mailako ikastaro bat egiteko. Guztia Euskal Herrian, eta gastuak ordainduta. Baldintzak, ikasitakoa zeure euskal etxera eraman dezazun. Ez utzi, astelehena da azken eguna.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria euskal enpresa eta gizataldeekin elkartu da Kolonbiara egiten ari den bidaiaren baitan (bideoa)

2017/06/01

Lehendakariak atzo izan zituen elkarretaratzeetako bat, Unibertsitatean, Bakea eta Giza Eskubideak aipagai (arg. Irekia)

Asteartean, bidaiako lehenengo egunaren iluntzean egin du elkarretaratzea eta Bogotako hotel batean eskaini die harrera-ekitaldia Kolonbian ari diren euskal enpresei eta bertako euskal gizataldeari. Kolonbia barruan hartzen duen Euskadiren Ordezkaritzako buru den Rafael Kutz donostiarra eta Euskaditik etorritako espedizioa lagun, jende multzo polita bildu zen aukeraz baliatuta. Lehendakariak, bestalde, , Gernika plaza ere bisitatu du, Bogotako Euskal Etxearen ondoan, bertan dauden Picassoren obraren replika eta Xabier Santxotena artista arizkundarraren eskultura ere.

Gehiago irakurri...


17. urteurrena ospatu du Paranako Urrundik EEak, eta 'Mikel Ezkerro' izena ezarri dio bere egoitzako areto nagusiari

2017/06/01

Euskal dantzak Paranako Urrundik-en 17. eta 'Presencia Vasca'ren 27. urteurren bazkarian

"Merezimendu osoz Urrundik-en lagun kuttun bati", honela azaldu du Paranako Euskal Etxeko lehendakariak joan den astean Mikel Ezkerrori egin zioten omenaldia. Batetik, euren egoitzako areto nagusiari 'Mikel Ezkerro' izena ipiniz, eta bestetik omenaldi saioa gauzatuz hiriko Urrundik Euskal Etxearen eta Presencia Vasca irratsaioaren urteurrenak ospatzeko bildutako jendearen aurrean. Ezustean harrapatu zuten Ezkerro, urteurren horiek ospatzera joana Paranára.  Urteurren programako bazkariak ehundik gora lagun batu zituen.

Gehiago irakurri...


Renoko Jon Bilbao Liburutegiak Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa batekin egin du bat 80. urteurrenarekin

2017/05/31

Gernikako San Juan elizaren hondakinak bonbardaketaren ostean

Aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena bete dela-eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiak bat egin nahi izan du efemeridearekin eta ahotsa eman die bombardaketa nozitu zutenekin eta sarraskiak utzitako ondorioekin, eta erakusketa bat antolatu du "Gernika, Voices after the Bombs" (Gernika, ahotsak bonben ondotik) izenburupean. Datorren urrira arte egongo da zabalik liburutegiaren sarreran, Mathewson-IGT Jakintza Zentruan,

Gehiago irakurri...


Itziar Aguirreren lana medio euskal sukaldaritzak leku hautua du Rosarioko ekitaldi gastronomikoetan

2017/05/31

Itziar Aguirre Rosarioko Aste Gastronomikoan

Sukaldaritza arloko bi ekintza bereziki oihartzuntsu egin dira maiatzean Rosarion eta bietan dastatu ahal izan dira Euskal Herriko zaporeak. Aste Gastronomikoan klase irekia eskaini zuen Itziar Aguirrek Zazpirak Bat Euskal Etxeko bere jatetxean. Eta Rosarioko Street Food jaialdian ere hartu du parte sukaldariak Oroño bulebarrean muntatutako stand batekin. Ekainean ere, beste Street Food bat antolatuko da hirian eta ekainaren 12an Dastaldi Gaua egingo du euskal-argentinar sukaldariak Zazpirak Bat-en.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia