euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Leon Giecoren ‘La memoria’ kantuaren euskarazko bertsioa dakar Argentinan argitaratu berria den 'Memoria AMIA' liburuak

2017/07/19

'La memoria' abestiaren euskarazko azpitituluak Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek egin du

Argentinako elkarte israeldarra da AMIAk eta argitaratu berria du ‘Memoria AMIA’ liburua, Leon Giecoren ‘La memoria’ abesti ezagunaren bideoa nola filmatu zen azalduz. Gogora dezagun bideoan 1994ean Buenos Aires kolpatu zuen AMIAren kontrako atentatuaren biktimak oroituz egin zela eta hainbat sari garrantzitsu lortu dituela, 5 milioi erreprodukziora iritsiz. Lana 15 hizkuntzatan azpititulatu dute, tartean euskara. Euskal bertsioa Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko ikasle eta irakasleek egina da.

Gehiago irakurri...


Euskal etxeetako banderadunek bat egin dute Independentzia Eguneko desfileetan, ikurriña eta argentinarra eskuetan

2017/07/18

Uztailaren 9ko Tandilgo desfilean Gure Etxea Euskal Etxeko ordezkariak

Independentzia Argentinarraren 201. urteurrena ospatu berria da aurten, uztail honen hasieran, eta urtero bezala herrialde osoko udalek desfile zibiko-militarrak antolatu dituzte 1816ko uztailaren 9an Tucuman hirian jazo zen Independentzia Adierazpena gogora ekartzeko. Independentzia prozesu horretan euskal jatorrizko jendea egon zen bezala, kabalkadetan ere hartu du parte euskal kolektibitateak oraingoan, gainera, bandera argentinarren ondoan ikurrinari ere gogor eutsiz.

Gehiago irakurri...


Javier Martija ajangiztarra, jai-alai plazetan Marti izenez jokalari izan zena, egoera kritikoan, istripu baten ostean

2017/07/18

Miamitik, bertako Euskal Etxearen eta euskal bizitzaren animatzaile eta sustatzaile nabarmen den Boni Guenetxeak idatzi digu berri txarra emateko: Javier Martija lagun ajangiztarra, zesta-punta kantxetan Marti izenez jokatu zuen pilotaria, egoera kritikoan dago, Bridgeport (Connecticut) inguruan, lan-istripu gogor bat izanda, eskilara batetik txarto jausi ondoren. Bereziki pilota munduan eta New England aldean zein Floridan dauzkan lagunak atsekabetuta daude, eta hobetu eta aurrerabiderako desira eta agiantza zibtzoak bidali eta animoak igortzen dizkiote bere familia eta inguru hurbilenari, fededunei bere alde otoitz egitea eskatuz.

Gehiago irakurri...


Zortzi filmeko euskal ziklo bat ari da eskaintzen uztailean Frankfurteko Deutsches Filmmuseum zine museoa

2017/07/18

Frankfurt-eko Zinema Museoa uztail honetan eskaintzen ari den Euskal Zinema Zikloko kartela

"Euskal Zinema - Filme aus dem Baskenland" izenpean Euskal Herriko zortzi izenburuko zinema zikloa ari da garatzen uztailean zehar Frankfurten bertako "Deutsches Filmmuseum" Zinema Museoa. "Azken 50 urteko euskal filmagintzaren zenbait artelan esanguratsu ikusle alemanei gerturatzeko" asmoz, ekimenak babesle izan ditu Etxepare Institutua, Frankfurteko Udal Kultura Bulegoa, Berlingo Euskal Etxea, Euskadiko Filmategia eta Goethe Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromanistikoen Institutu, Lourdes Izagirre eta Petra Palmer koordinatzaile.

Gehiago irakurri...


Abian da ‘Hator Hona’: ostiralean egin zien harrera Necocheako Euzko Etxeak Euskal Herritik etorritako sei gazteei

2017/07/17

Necochekoa gazteek agurra dantzatuz errezibitu zituzten Euskal Herritik etorritako gazteak

Euskal Herriko sei gazte izango dira aurten Necochean Hator Hona-ko protagonista eta tailer-emaile. Seiek bizi dute hurbiletik euskal kultura eta jotzen dute instrumenturen bat, edo praktikatzen dute eta partekatu nahi dute sakonago eagutzen duten euskal kulturaren diziplinaren bat. Izan ere, beraiek eskutik emango dira tailerrak Euzko Etxean, tartean musika, dantzak, herri kirolak eta euskara bera. 2017ko Hator Hona joan den asteburuan hasi eta hiru bat astez luzatuko da, abuztuaren 4ra arte, ‘Aitona-amonen jaia’ delakoarekin eta Andra Mari Zuriaren eguneko ospakizunekin bat bukatzeko..

Gehiago irakurri...


Jendea dantzarazten duen eta dantzaldi gidatuak eskaintzen dituen Errebal taldeak bira hasi du AEBetan

2017/07/14

Errebal taldea atzo Reno-Sparks-eko Victorian Square-n eskaini zuen emanaldian (arg. Lisa Corcostegui)

Dantzarako musika da Errebal taldeak jotzen duena. Jendea dantzan jartzeko musika. Izan ere, ez dakitenak ere dantzatzera gonbidatu eta pausoak nola eman erakutsi eta horiek ere dantzan jartzen dituzte. Dantzaldietan partaidetza eta aktubotasuna bultzatu eta sustatze duen musikari talde hau Estatu Batuetan da eta atzo beratn eman zuten euren lehenengo kale emanaldia Renon, bertako euskal festen aitzindari gisa. Beste zenbait emanaldiren artean, datorren astean Wyomingeko Buffalon joko dute, NABOren Biltzar Nagusiko festetan.

Gehiago irakurri...


Gaur helduko zaio Habanan bertako Euskal Etxearen 140. urteurreneko ospakizunen azken txanpari

2017/07/14

Habanako "Asociación Vasco Navarra de Beneficencia"ko dantzari gazteen debuta atzo osteguna Habanan

Joan den larunbatetik abiatuta, aste osoan aritu dira Kubako Habanan "Asociación Vasco Navarra de Beneficencia" (eurek euskaraz erabiltzen duten izenez 'Habanako Ongintza Elkartea') edo maizago Kubako edo Habanako Euskal Etxea izen laburrago eta xinpleagoekin ezagunagoa den euskal erakundekoek, euren elkartearen 140. urteurrena ospatzeko egitaraua gauzatzen. Gaurtik aurrera, azken hiru egunei ekingo diete, igandean euskal-kubatar senidetasun batekin bukatzeko.

Gehiago irakurri...


Bi Michelin izardun Andoni Luis Aduriz euskal sukaldariak erakustaldia eskainiko du datorren astean Beverly Hillsen

2017/07/14

Andoni Luis Aduriz sukaldaria (arg. FineDiningLovers.com)

Inguruan bizi bazara edo bertatik ibili behar baduzu, gogoan hartu bere datak Uztailaren 18tik 21ra izango direla (asteartetik ostiralera). Ez pentsa, ordea, berea euskal sukaldaritza tradizionala denik; berritzailea da eta Kaliforniara egingo duen bidaia labur honetan bereziki eskaini behar duena, Donostiako bere leku berrian, Topa Sukalderian, eskaintzen duen euskal-latinamerikar ildoa da: bere euskal oinarriari Hego Ameriketan zehar eginiko bisita eta ikastaldiak gehitzearen ondorio den fusioa. Interesa baduzu, berehala egin erreserba, bestela lekurik gabe geratzeko arrisku handia baituzu.

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak gaur eman du argitara 2017ko Gaztemundun parte hartuko dutenen gazteen zerrenda

2017/07/13

Gaztemunduko aurreko edizio bateko partaideak

EHAA-BOPV buletinak bere gaurko alean eman du argitara 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko hautatuak izan diren hamabost gazteen zerrenda. Hautatutakoen artean, 13 Argentinakoak dira, beste bi txiletarrak eta hamabostgarrena Uruguaikoa; sei neska eta bederatzi mutil. Gogoratu euren egonaldia Euskal Herrian irailaren 2tik 17ra garatuko dela eta musikariak direla guztiak, euskal instrumentuak baitira aurten landuko den gaia.

Gehiago irakurri...


Bozkario eta atxikimendu sanferminzaleak ez daki distantziez: honela bizi dute festa euskal eta nafar etxeetan (II)

2017/07/13

Chascomuseko dantzari txikiak ez ziren beldurtu zezena agertu zenean

Helburua ospatzea bada sanferminek badituzte jai onenetako bat izateko behar diren osagarri guztiak: ikuskizunak, musika eta dantzak, bizitasuna eta kolorea, gaupasak, zeremonia… Argentinako nafar eta euskal etxeek proposamen horiek guztiak gogoan dituzte, eta kasu gehienetan bildu eta trinkotzen dituzte, eta Iruñera joaterik izan ez dutenei aukera ederra ematen diete nafar patroiaren omenezko festa gozatzeko. Gaurko artikulu honetan, urrun ospatze diren sanferminen bigarren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia