euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uribe Iowako Unibertsitateko International Writing Program-en egonaldia egiteko hautatu dute

2017/08/01

Kirmen Uribe idazlea (Ondarroa, 1970)

Kirmen Uribe idazle euskalduna Iowako unibertsitatean egonaldia egiteko hautatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren babesaz, bertan antolatzen den International Writing Program egitasmoaren baitan. Programa honek, mundu osoko idazleak biltzen ditu abuztutik irailera, unibertsitatean programa literarioa antolatuz.

Gehiago irakurri...


Bakersfield Kaliforniatik, bertako aurtengo artzain piknikaz eta euskal artzain historiaz gogoeta egiten du Mattin Etxamendik

2017/08/01

Bakersfield-eko piknikeko irudia, dantzariak ikurrinpean (argazkia ME-Herria)

Aurten ohoratu dugu 80. Artzain Piknika Bakersfield-en. Kaliforniako historian, aspalditik ardia biziki ezagutua izan da eta erran gabe doa harekin batean artzaintza. 1848an Ipar Amerikak Alamoko gudukaren ondotik Mexikoko Santa-Ana jeneralari mendebaldeko zonbait estadu erosi zizkiolarik, Amerikarrak hasi ziren estadu horietarat sartzen eta laster ohartu ziren hemen gaindi gaitzeko lur eremuak hutsik edo bederen abantxu hutsik zaudela.

Gehiago irakurri...


Argentinako Euskal Zine Ibilitariko arduradun Carlos Gabilondo eta Norma Carrizo Donostiako Zinemaldian izango dira irailean

2017/08/01

Norma Carrizo eta Carlos Gabilondo Habanako kaleetan

Donostiako Zinemaldia irailaren 22tik 30era izango da aurten, ohi bezala programa oparo batekin eta izen handiko artistak lagun. Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskaltegian jaiotako Euskal Zine Ibiltariaren proiektuak urrats erraldoia emango du eta sortzaile eta arduradun dituen Carlos Gabilondo eta Norma Carrizo aurtengo edizioan hartuko dute parte, bisitari gisa. Donostiako egonaldiaren baitan, beste leku batzuen artean, Euskadiko Filmategiaren egoitza den Tabakalera bisitatuko dituzte.

Gehiago irakurri...


Habanako Euskal Etxearen 140 urteen balantzea: "Kubako euskaldunei buruzko ezagutza sustatzen segituko dugu"

2017/07/31

Habanako Euskal Etxeari atxikitako 'Arima' taldeko dantzariak Euskal Asteaan eskaini zuten emanaldian

Habanako 'Asociación Vasco Navarra de Beneficencia' (AVNB) euskal etxeko lehendakari Renato García Egusquizak balantze baikorra egin du erakundearen 140 urteak ospatzeko antolatutako ekitaldiez. Astebeteko programak bildu ditu, besteak beste, argazki eta artisau erakusketa bana, euskal zine saioak, irteerak, hitzaldiak eta 'Arima' gaztetxo taldearen emanaldia, euskal dantza tradizionalez.

Gehiago irakurri...


"Juan Iturrioz Arróspide" erakusketa gunea zabalduko dute Tibi Txotxongilo Museoan, Chacoko Euskal Etxea partaide

2017/07/30

Iturrioz aita-semeak,Resistenciako euren etxean (argazkia EuskalKultura.com)

Inaugurazio ekitaldia gaur igandea uztailaren 30a egingo dute Resistencia hiriko Tibi Txotxongilo Museoan, Chaco probintzia argentinarrean. 'Juan Iturrioz Arróspide' erakusketa guneak, Chacoko Euskal Etxeko fundatzaileetakoa izan zen izen bereko artista omenduko du. Irungo (Gipuzkoa) euskaldunen ondorengoa, arkitektura ikasi eta sortzaile eta txotxongilo egile eta sustatzaile da Juan Iturrioz Arrospide. Leku berean ezarriko da Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen liburutegia.

Gehiago irakurri...


Atlantako Euskal Etxeak bat egingo du etzi Cook & Soldiers jatetxeko Baionako Besten ospakizunekin

2017/07/28

Baionako Besten afixa

Baionako Bestak lehertu dira Euskal Herrian, eta Atlantan, bertako euskaldunak eta euskal kulturaren maitaleak ez dute atzean geratu nahi izan. Hilabete gutxi dira hirian euskal elkartea sortu zela eta oraingoan Euskal Etxeak deia egin die bere bazkide eta lagunei, Atlantako euskal estiloko Cook & Soldiers jatetxean Baionako Bestak ospatzeko antolatu duten programara biltzeko. Inguruan bazabiltza edo bertan ibiliko den norbait ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa.

Gehiago irakurri...


Renoko (Nevada) prentsa eta telebistak oihartzuna eman diote Louis Erreguible euskaldunaren heriotzari

2017/07/28

Louis Erreguible mauletarra Louis' Basque Cornerko barra atzean zuela (argazkia Rgj.com)

Joan den igandean hil zen Renon Louis Erreguible mauletarra, pertsona ezaguna renotar euskaldunen eta ez euskaldunen artean, berak 1967ko abenduan zabaldutako "Louis' Basque Corner" Renoko euskal jatetxe klasikoetakoa izan baita geroztik, euskaldunen biltoki, baina aldi berean hiriko biztanle eta bisitariena oro har. Lekua 2010ean saldu bazuen ere, segitu dio aurreko ildorari. Louis gogoratzeko elizkizunak abuztuaren 26an egingo dira, hamaiketako batekin ondoren, Louis' Basque Corner-en, jakina.

Gehiago irakurri...


IV Koru Topaketarekin bihar segituko du Txileko Santiagon Euskal Gizataldea EEaren Euskal Asteak

2017/07/27

Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxearen 10. urteurreneko Euskal Astea

Elkartearen 10. urteurrena ari da ospatzen Txileko Santiagon bertako Euskal Gizataldea edo Colectividad Vasca de Chile euskal etxea. Urtero San Inazio egunaren inguruan antolatzen duen Euskal Astea 10. urteurrenekoa du beraz eta programaren arabera bihar IV. Koru Topaketari ekingo diote, zortzi abesbatza partaide. Amama flma ere emango dute larunbat-igandez, eta igandean San Inazio mezak itxiko du egitaraua. Astean zehar 'Inmigrantes' erakusketa ere izan dute zabalik, guztia Estadio Españolen.

Gehiago irakurri...


Bukatu da Bahia Blancan Euskara Munduan-en 2017ko neguko barnetegia; geroari begira, Etxepare Institutuak kudeatuko du programa

2017/07/27

Euskara Munduan Programaren 2017ko neguko barnetegiko ikasle eta irakasleak Bahia Blancako Union Vascako lagunekin

Bukatu da Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxean Euskara Munduan-en 2017ko neguko barnetegia, Argentina, Txile eta Uruguaiko ikasle-irakasleak partaide. Azpimarragarri da saioa segitu duen talde berregituratua maila egiaztatzeko 2019an Argentinan egingo diren probak prestatzen hasia dela; eta bestetik hau izan dela HABE Institutuaren kudeaketapean egin den Euskara Munduan-en azken barnetegia; aurrera begira programa Etxepare Institutuaren ardurapera pasatzea baitago aurreikusita.

 

Gehiago irakurri...


Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kulturen Lehenengo Jaia ospatu du Corpus Christiko Euskal Etxeak bere 12. urteurrenean

2017/07/26

Erronka ederrak hartu ohi ditu Misiones probintziako Corpus Christiko Euskal Etxeak eta beti gainditu egiten ditu. Bere burua gainditzeko ahalmenaren proba ukaezina, ospatu  berri den Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kulturen Jaia da. Aurrekaririk gabeko ekitaldi honetan oenaldi polita egin die elkarteak Euskal Herriko, Argentinako eta Misiones bertako Guarani herriko kulturei, beti ere Argentinako euskal gizataldeko hainbat erreferente lagun.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia