euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Benito Juárez-ko Euskal Juárez elkarteak plaka desestali du herriaren 150. urteurrenean Immigranteen ospakizunetan

2017/09/07

Buenos Aires probintziako herri hau bere 150. urteurrena ari da betetzen aurten eta ekitaldien barne, eta Immigrantearen Eguneko ospakizunekin batera, euskal plaka oroigarri lauburudun bat desestali zuten joan den igandean Euskal Juarez elkarteko kideek herriko kanposantuan, etorkinen omenezko monumentuaren oinarrian. Ekintzak aste osoan luzatuko dira eta irailaren 22an bukatuko, dantza ikuskizun batekin.

 

Gehiago irakurri...


Puerto Iguazuk ‘Eskorgako Euskalduna’ren omenezko mural eta eskultura inauguratu ditu Hiru Mugen mugarrian

2017/09/06

Puerto Iguazu herriaren 116. urteurrenean inauguratuko diren mural eta eskultura. Muralaren ondoan, egilea den Marcelo Moreyra

Iguazuko Claudio Raul Filippa alkateak inauguratuko ditu datorren igande honetan, irailaren 10ean, argentinar askorentzat ‘Eskorgako Euskalduna’ ezizenarekin ezagun eta famatu egin zen Guillermo Larreguiren omenezko bi lan plastiko. Biak Puerto Iguazu herriko Kostaldeko Etorbidean egongo dira, urtero milaka asko turistak bisitatzen duten Hiru Mugetako (Argentina, Brasil eta Paraguai herrialdeen arteko) mugarrian.

Gehiago irakurri...


Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko formakuntza ikastarorako izena-ematea zabalik

2017/09/05

Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae

Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateak emango du Donostian, urriaren 6tik azaroaren 25era. Izena emateko epea urriaren seian bukatuko da. Ikastaroaren zuzendaritza Mari Jose Olaziregiren (EHU-UPV) eta Garbiñe Iztuetaren (Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria) esku egongo da.

Gehiago irakurri...


Tandilen Euskal Etxearen eta INCAAren artean arrakasta handiz egindako Zine Zikloa leku gehiagotara zabal liteke

2017/09/05

INCAA Guneko aretoa beteta Euskal Zine Zikloan

‘Amama’ eta ‘Loreak’ filmak proiektatu ziren Gure Etxea Euskal Etxeak eta Tandilgo INCAA –Zine eta Ikus Entzunezko Arteen Institutu Nazionala– Guneak antolatutako Zine Zikloan. Aktibitatearen oihartzuna ikusita, Argentinako beste herri batzuetako INCAA Guneek errepikatu nahi dute zikloa euren aretoetan. Zergatik ez zeurean?

Gehiago irakurri...


Berri Txarrak talde nafarrak kontzertu bira hasiko du bihar Coloradon, Kanadan eta Estatu Batuetan

2017/09/04

Berri Txarrak talde lekunberritarra (Nafarroa)

Colorado estatuko (AEB) Fort Collins-en hirian joko du bihar Berri Txarrak taldeak. Iraileko lehenengo hamabostaldian Kanada eta Estatu Batuetan eskainiko dituzten kontzertuetan lekunberritarrek Montreal-en, Toronton, Washington hirian, Rhode Island-eko Providencen, Bostonen, New Yorken eta New Jerseyn joko dute, horietan hiru bat aldiz Descendents taldea agertokian lagun. Ikus lekuak eta datak zu zeu joateko, edo inguruan bizi den lagunen bati esateko.

Gehiago irakurri...


Elkarretaratze koloretsua Santa Rosako Euskal Etxean elkartearen 25. urteurrena ospatzeko (ikus argazkiak)

2017/09/04

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen 25. urteurreneko brindisa

160 bat lagun bildu ziren La Pampa probintzia argentinarreko hiriburuan, bertako Zelaiko Euskal Etxea aurten ospatzen ari den 25. urtebetetzeko bazkarian. Tokiko euskal gizataldeari babesa emateko, FEVAko lehendakariak eta herriko eta probintziako zenbait agintarik ere hartu zuten parte ekitaldian. Omenaldi berezi bat ere egin zitzaien ekitaldien baitan euskal erakundeko lehenengo Zuzendaritza Batzordeko kideei, 25 urte hauetako lehendakariei eta baita euskal etxeko sukaldari eta laguntzaileei ere.

Gehiago irakurri...


Kanadako bikoteak irabazi du Kaliforniako Chinon Munduko Mus Txapelketa 2017

2017/09/02

Topa egiten irabazleen, partaide eta antolatzaileen ohoretan, atzo, Chinoko Euskal Etxean (irudia bideoa Andrea Miren)

Kanadako bikoteak (Franck Altuna eta Rufino Iribarren) irabazi du Kaliforniako Chinon Munduko Mus Txapelketa 2017. Ondoren, Euskadi 2 bikotea (Martin Begiristain eta Javier Gabarain) geratu zen bigarren; eta hirugarren, Frantziaren izenean jokatu zuen bikotea (Michel Larramendy eta Jean Michel Sinde). Gogoratu 2017ko Munduko Mus Txapelketa Kaliforniako San Frantziskon, lehen fasean, eta Chinon, bigarrenean, jokatu dela, eta atzo ostirala jokatu zirela azken partidak. Bikote muslariek eta euren laguntzaileek aukera izango dute orain, asteburu honetan ospatuko diren Chinoko Euskal Jaietan parte hartzeko. Datorren urtean, Mundu Txapelketa Argentinako Macachinen jokatuko da.

Gehiago irakurri...


Artzain Egunak Oçafrain anaiak eta 'Euskal Artzainak Ameriketan' elkartea omenduko ditu igandean Legazpin

2017/09/01

Bankatik Kalifornia eta mundura: Oçafrain anai-arrebak, euren artean igandean omenaldia jasoko dutenak (argazkia MO)

Gipuzkoako Artzain Egunak Oçafrain anaia euskal-kaliforniarrak eta Euskal Artzainak Ameriketan (EAA) elkartea omenduko ditu datorren igandean, urtero Legazpin egiten duen azoka eta elkarretaratzean. Izan ere, karia horretara, EAA elkarte honek urtero egiten duen elkarretaratze eta bazkari jendetsua ere Legazpin egingo ditu igande honetan. Zorionak Laura Igantzi buru duen elkarteari eta, Bankan jaio ondoren, bizitza Euskal Herria eta Kalifornia artean egin duten Oçafrain anaia omenduei.

Gehiago irakurri...


Bihar iritsiko dira Euskadira Gaztemundu 2017ko partaideak, euskal musika eta instrumentuei eskainitako edizioan

2017/09/01

Iñigo Urkullu lehendakariak Gaztemunduko aurreko edizio bateko partaideei egin zien harrera (argazkia Irekia)

Hemen da Gaztemundu 2017. Irailaren 2tik 17ra garatuko da eta bihar bertan, larunbata, iritsiko dira Euskadira edizio honek izango dituen hamalau partaideak, musikariak, bakoitzak jotzen duen euskal instrumentuan aurrera egin eta teknika, errepertorio eta bestelako formakuntzetan gakoak eta baliabideak biltzea helburu. Ekitaldiak Gasteizko Musika Etxea izango du eskolen egoitza nagusia, nahiz eta tarteka Euskal Herriko beste leku batzuetara ere mugituko diren, ahalik eta egonaldirik emankorrena izan dadin. Gogoratu, partaideak Argentina (11), Txile (2) eta Uruguaitik (1) datozela.

Gehiago irakurri...


Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Kalifornian 'Azkenean!', Amerikanuak talde euskal-amerikarraren lehenengo diskoa

2017/09/01

Ezkerreko irudian, Jean Flesher eta Michelle Iturriria grabaketa estudioan; eskuinekoan, diskoaren azala talde osoarekin

Hemen da Azkenean! Uda hasieran hasi ziren iragartzen, uda bukatu aurretik aterako zela esanez, eta hitzari eutsi diote. Gaur egingo da Bakersfield-en 'Amerikanuak' taldearen aurreneko diskoaren plazaratze jaia. Dantzatzeko musika da, AEB Mendebaldeko euskal berbena eta erromerietako musika tradizionala. Musikariak AEBetan jaiotakoak dira, euskaldunen ondorengo, Jean Flesher utah-tarra buru. Etekinak NABOko "Aita Tillous Funtsa"rentzat izango dira, euskal-amerikar gazte ekintzetan erabiltzeko. Ongi etorri, Azkenean, eta Zorionak!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia