euskal diaspora eta kultura
2017/11/24
Aurrera darrai Berlingo Euskal Etxea urte amaierako bere kultur proposamenekin eta gonbidapena luzatzen du gaur bertan alemaniar hiriburuan egingo duen 'Markak' filmaren aurkezpenerako, Hannot Mintegia zuzendaria eta Lobak elkarteko Amaia Badiola eta Usua Uribe bertan partaide. Iganderako, Aitor Etxebarria eta Ensembleren kontzertua iragarri du, eta datorren astetik aurrera 'Euskal Zinemaldia Berlinen' gauzatuko du, zenbait euskal filma emanez Euskararen Nazioarteko Eguna den datorren iganderaino.
2017/11/24
Jardunbide luzea du Raul Iturria Igarzabal doktoreak Uruguaiko bizitza politikoan, Partido Nacional alderdian. Ministro eta bitan Durazno departamenduko alkatea izan ostean, ikerkuntza historikoaren uretan sartu da orain Iturria eta hautu honen emaitza du ‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’ (Euskal ekarpena Uruguain. Vasconia Uruguayensis’) liburua. Egileak argi dauka, han edo hemen sortuak, “Euskaldunen ondorengoak euskaldunak garela” eta liburua “Pirinioetako etniari eginiko esker oneko omenaldi bat dela” adierazi dio EuskalKultura.com-i.
2017/11/23
Berez datorren asteko igandean bada ere --abenduaren 3an-- gaur ospatuko dute Santiagon, egun osoko egitarau batez Txileko Unibertsitate Katolikoan (UC), Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Bertsolari dokumentala emango da, pintxo-dastaketa eta Euskara Mikrotailer dinamikoa egingo; eta UCko ikasleek aurkezpenak eskainiko dituzte Euskal Herriko errealitate soziokulturalaren hainbat alderdi erakusteko, guztia musika lagun eta jai-giroan.
2017/11/23
Joan den asteburuan Euskal Herriko eta Kataluniako zenbait talde eta musikari lagun ekimenaren 20. urtebetetzeko kontzertua egin eta afari eta jai batez ospatu ondoren, gaur Euskal Etxean Mice (Miren Narbaiza) eta Naminak eskainiko duten emanaldiarekin bere azken txanpa hasiko du 2017ko Euskal Herria Sona jaialdiak. Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile duen jaialdiak bihar Ainara LeGardon (+ Seward) errezibituko du Be Good arteoan; larunbatean Doctor Deseo, Boveda aretoan; eta abenduaren 1ean, Zea Mays, Sidecar-en.
2017/11/23
Bigarren urtez jarraian, zenbait ikastoletako ikasleak harremanetan jarriak dira Arrecifeseko Euskal Etxeko 'Lucio Echániz' Liburutegiarekin euskal diaspora argentinarrari buruzko euren informazioa hobetu eta Diasporako Euskal Herria hurbilagotik ezagutu eta galdera-erantzunak trukatzeko. Mota askotako galderak egiten dizkiote neska-mutilek Laura Nobile liburuzainari, gehienak euskal immigrazioaz eta euskal etxeen funtzionamenduaz.
2017/11/22
Argentinako Euskal Etxeetako liburutegien Bilera Nazionala San Nicolaseko Euskal Astearen baitan egin zen. 18. edizioa zuen eta liburutegien kudeaketari lotutako zenbait gai jorratu zituen, tartean Euskadiko eLiburutegia plataforma digitala nola hobekien hedatu Argentinan. Liburuzainek denbora hartu zuten bihotzez omenaldi bat egiteko urtetan Mar del Platako Liburutegiko arduraduna izan zen Maria Marta Arrachea zenari, joan den otsailean eritasun gaizto batek gazte zendua.
2017/11/22
Aurten proiektuetarako laguntzak 10 milioi euroan gehitu dira 2016aren aldean. Proiektu kopuru handiena eskubide unibertsalen eta emakumeen ahalduntzearen sektoreetan dago. Perun, Bolivian, Ekuadorren, Guatemalan, El Salvadorren, Kuban, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Senegalen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan eta Palestinan daude proiektu finantziatu gehienak.
2017/11/21
Aspaldiko proiektua gauzatzen hasia da 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea eta kulturgune bihurtuko den ‘Gernika Lekua’ren lehenengo harria abenduaren 3an, ENE Euskararen Nazioarteko Egunean eta Euskal Etxearen 25. urteurren egunean ezarriko dute. Hau ez da izango, ordea, urteurreneko programaren ekitaldi bakarra. Izan ere, abenduaren 8, 9 eta 10ean Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa batera gonbidatzen dute euskal uruguaitarrek.
2017/11/21
Hamaika aldiz erabiltzen dugu orrialdeotan 'irakurle' edo 'lektore' hitza, munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakasleak aipatzeko. Baina zer da irakurle bat? Zein da zehazki bere lana? Nolakoa da bere egunerokoa? Etxepare Institutuak, irakurletzen inguruan sor daitezkeen galderak erantzutea erabaki du. Eta hori egiteko, nor hobeto irakurle bat baino? Hona Alemaniako Leipzig-eko Unai Lauzirika irakurleari bere lanaz eginiko elkarrizketa.
2017/11/20
Mintegia Xabier Lasa irakasle tolosarrak eskainiko du, Patagoniako Euskal Etxeek sortutako ‘Patagoniarantz’ programaren barruan. Jardunaldiak bihar asteartea eta etzi osteguna izango dira, Unibertsitateko instalazioetan. Asteazkenerako, berriz, beste ekintza bat proposatu dute neuquendarrek irakasle beraren eskutik. Etzidamu, asteazkena, azaroaren 22an, hitzaldi bat emango du Xabier Lasak euskal kulturari buruzk Alberdi Kultur Gunean. Aktibitateak libre eta doan dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus