euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nevada-Reno Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak bereganatu du 2017ko ENE Saria

2017/12/03

Nevada-Renoko William A. Douglass Center for Basque Studies eta, harrera-egile, Kate Camino (arg. EuskalKultura.com)

William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak bereganatu du 2017ko ENE Saria, errekonozimenduaren antolatzaile den Eusko Ikaskuntzak adierazi duenez, Saria gainera 50 urte betetzen ari den urtean heldu zaio Nevada-Renoko Unibertsitateko parte den zentroari. "Biba gu eta gutarrak, zer ohorea gure 50. urteburuan, mila esker bero bat deneri", idatzi zuen Facebook-en berria jakindakoan Kate Camino zentroko bulegoko korrdinatzaileak.

Gehiago irakurri...


2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta egindako Adierazpen Instituzionala

2017/12/03

ENE Adierazpena 2017:  "Euskara auzolan. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez"

Auzolanaren beharra euskararen erabilera normaldu dadin eta egun bakarreko ospakizunetatik haratago urteko 365 egunetan zehar egunero partekatu beharreko jarrera izan dadin, bi ideia hauek munduan zehar 2017ko ENE Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta banatu eta irakurritako mezuak aldarrikatutako kontzeptuak dira. "Euskara auzolan. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez" izenburupean, hauxe da aurten plazaratutako mezuaren testu osoa.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguneko ospakizunak asteburuan eta aste osoan Hego Konoan euskara bilgarri eta ospagai

2017/12/01

Necocheako Euskal Astean egindako Mintzodromoa

Igandean, abenduaren 3, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dute euskaldunek, Euskal Herrian eta Diasporan. Hego Amerikan, udaren atarian egonik, ikasturtearen bukaera iristen ari da --hemen ikasturteak urte naturalarekin amaiten dira-- eta ondorioz, ENErekin batera, ikasturte eta urte amaiera ere ospatuko dute euskara ikasle eta irakasleek. Segidan, datozen egunotan egingo diren ekintzetako batzuk. Zure euskal etxearena agertzen ez bada, bidal iezaguzu agendan sartu ahal izan dezagun.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak bere bi liburu aurkeztu ditu Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean

2017/11/30

Nora Idoeta Itxaropen Euskal Etxeko lehendakariak aurkeztu zuen Olga Leiciaga

‘Siembra y cosechas’ eta ‘Cruzando alambradas y abriendo tranqueras’ dira bi liburuon izenburuak. Bertan, Saladillo jaioterrian (Buenos Aires probintzian) zein gaur egun bizileku duen Corpus Christi herrian (Argentinako Misiones probintzian) bizi izandako hainbat pasadizo kontatzen ditu Olga Leiciagak. Oroitzapen horietan euskal jatorriaren eragina ere nabarmentzen du Saladilloko eta Corpus Christiko euskal etxeen sortzaileetako bat izan zen Leiciagak.

Gehiago irakurri...


Plaka Gernikako Arbola Plazan eta hitzaldia gaur Gernikaz, Uruguaiko Floridan sortzen ari den euskal elkartearen eskutik

2017/11/29

Uruguaiko Floridako 'Gernikako Arbola Plazatxoan' gaur ekitaldia antolatu duen 'Vasconia Florida' euskal elkartearen logoa

Euskal immigranteek bertara ekarri zuten ondare euskalduna berreskuratzearren lanean hasia da Uruguaiko Florida hiri eta departamentuan 'Vasconia Florida' elkarte berria eta gaur osteguna ekitaldia antolatu du Floridako Gernikako Arbolaren Plazatxoan, bertan plaka ipintzeko bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, eta hitzaldia segidan, Xabier Irujo historialariaren eskutik, guztia bertako euskal "izpiritu eta arima" landu eta eguneratzeko xedez.

Gehiago irakurri...


Azken erakusketa du Argentinan Miguel Etxebarria pintoreak, ostiralera arte Buenos Aires Hiriko Jauregi Legegilean

2017/11/29

‘Vascos de allá. Vascos de acá’ erakustaldia Argentinako hiriburuko Legislaturan

Astelehenean inauguratu zen ‘Vascos de allá. Vascos de acá’ (Hango euskaldunak. Hemengo euskaldunak) erakusketa Argentinako hiriburuan eta ostiralera arte ikusi ahal izango da Buenos Aires Hiriko Jauregi Legegileko Ohorezko Hall-ean. "Kultur intereseko ekimena" izendatu duten proposamen honek erakustaldi honekin esango dio ‘agur’ Argentinari, zenbait tokitan jendaurretua izan ondoren, besteak beste San Nicolasen, 2017ko Euskal Aste Nazionaleko egitarauko parte.

Gehiago irakurri...


Euskara Munduan: Chacabucoko Euskal Etxeak hartu du bere gain urtarrilean 2018 Udako Barnetegia antolatzeko ardura

2017/11/28

Euskara Munduan Programaren 2017ko neguko barnetegiko ikasle eta irakasleak Bahia Blancako Union Vascako lagunekin

Euskara irakasleak trebatzeko ikastaro trinkoa 2018ko urtarrilaren 13tik 20ra (Hego Amerikako udan) izango da FEVA eta Chacabuco hiriko Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile. Argentina, Txile eta Uruguaiko ikasle-irakasleek hartuko dute parte kurtsoan, begirada ipinita, besteak beste, 2019an Argentinan egingo diren HABEko azterketa probak prestatzen jarraitzean.

Gehiago irakurri...


Euskal argitaletxeen standa eta Kirmen Uribe idazlea euskal literaturaren ordezkari Guadalajarako Liburu Azokan

2017/11/27

Amerika eta munduko 29 hizkuntzak daukate Guadalajaran ordezkaritzarik, tartean euskarak

Joan den asteburuan hasia da hiri mexikarrean, Latinamerikako garrantzitsuena den Nazioarteko Liburu Azoka honen edizio berri bat. Azkeneko zazpi edizioetan urtero izan dute euskal literaturak eta liburu ekoizpenak standa bertan eta halaxe izango da aurten ere, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, hamarretik gora euskal argitaletxe eta Kirmen Uribe poeta eta idazlearen partaidetza medio. Uribe Mexiko Hirira ere hurreratuko da eta bertako Euskal Etxean zein UNAM unibertsitatean ere izango du ekitaldirik.

Gehiago irakurri...


Asteburuan ekingo dio Villa Mariako Euzko Etxeak 2017ko Euskal Kultur Asteari; igandean, ENE ospatuko dute

2017/11/27

Euskal banderadunak Villa Mariako 2017ko Gizatzaldeen Jaian

Biztanlego osoari begirako mota askotako ekintzak antolatzen ari dira Villa Mariako euskal lagunak abenduaren 2tik 9ra egiteko. Omenaldiak, hitzaldiak, musika eta dantza ikuskizunak… Aurtengo Kultur Asteko programaren barruan, instituzioko lagunentzat garrantzi handia duten bi festa ospatuko dira; Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) eta urte amaierako afaria. Berri honekin batera etxe cordobatarretik jakinarazten digute aurten ere arrakasta handiz pasatu dela hiriko Kolektibitateen Jaia.

Gehiago irakurri...


'Markak' filma gaur Berlinen Euskal Etxearen eskutik eta igandean Aitor Etxebarria eta Ensemble-ren kontzertua

2017/11/24

Gaurko emanaldirako afixa Berlinen, hiriko Euskal Etxe antolatzaile

Aurrera darrai Berlingo Euskal Etxea urte amaierako bere kultur proposamenekin eta gonbidapena luzatzen du gaur bertan alemaniar hiriburuan egingo duen 'Markak' filmaren aurkezpenerako, Hannot Mintegia zuzendaria eta Lobak elkarteko Amaia Badiola eta Usua Uribe bertan partaide. Iganderako, Aitor Etxebarria eta Ensembleren kontzertua iragarri du, eta datorren astetik aurrera 'Euskal Zinemaldia Berlinen' gauzatuko du, zenbait euskal filma emanez Euskararen Nazioarteko Eguna den datorren iganderaino.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia