euskal diaspora eta kultura
2017/12/08
Durangoko 2017ko Azokarako dantzazaleen erosketa zerrenda osatu dute Dantzan.eus-eko lagunek, informazioa baliatu nahi duten dantzazaleen lagungarri. Gure irakurleentzat ere baliagarri izan zitekeelakoan, artikulua eta zerrenda bera hona ekarri dugu. Durangora joan behar baduzu, hementxe daukazu, erosketen gidari. Eta joaterik ez baduzu, hona seguruenik internetez edo bestela ere lortu ditzakezun izenburu eta emaitzen zerrenda.
2017/12/08
Bertan da larunbata, eta heldua da beraz, Iparraldetik deituta, Pariseko kaleak ibiliko dituen manifestaldiaren eguna. Adostasun aski zabal batez, Pariseko Kontseiluaren aho batezko bozkaz, ehun bat pertsonalitateren sostenguz eta Iparraldeko ideologia molde askotako mila hautetsiren atxikimenduz, kale-agerpena Bakearen aldeko Artisauak elkarteak deitu du, Frantziako kaleetan sakabanatuta dauden euskal presoen hurbiltzea eta euren egoeraren nornaltzea galdeginez. Milaka jende espero dira, gehienak Euskal Herritik etorriak. Pariseko Euskal Etxeak, bi txanda afari zerbutzatuko ditu eta erromeria ere antolatu du gauean.
2017/12/07
Partaidetza bikoitza izan du aurten Pergaminoko Euskal Etxeak hiriko Udalak antolatutako 'Museoen Gaua' ekitaldian. Bonbardaketaren 80. urteurrenaren urtean, Gernikak jasotako erasoa irudikatzen duen erakusketa inauguratu zuen Lagun Onak-ek bertako Udal Museoan. Ekitaldi berean, euskal dantzak eta danborrada eskaini zituzten Euskal Etxeko lagunek INTAko Esperimentu Laborategian antolatutako bisita gidatuan.
2017/12/06
Kalifornia da Estatu Batuetan euskal etxe gehien eta euskal gizatalde handiena duen estatua. Urtero, maiatzean hasita eta urrira arte, euskal etxe eta komunitate horietako bakoitzak bere piknik edo euskal festa egiten du. 2017ko uda joana den momentu honetan, aurtengo azken txanpa honen kronika bidali digu Kaliforniatik Martin Etxamendi ezterenzubiarrak, berak ezin hobekiago menperatzen duen baxenabarrera garbi eta jantzian. Baionako Herrria astekariarekin partekatzen dugun testua.
2017/12/06
Gero eta arrakastatsuagoa da San Miguel hiri argentinarrak antolatzen duen ‘Liburu Gaua’ ekitaldia. Aurten, 20.000 lagun baino gehiagok bisitatu zuten erakustaldia, mota askotako standek eta kultur proposamenek erakarrita. Urtero bezala, aurten ere hartu du parte ekimenean herriko Askatasunaren Bidea Elkarteak eta partaidetzaren oso balantze ona eginez gainera. Lagun anitz hurbildu zen euskal txokora Elkartea ezagutu eta bat egiteko asmoz.
2017/12/05
Hainbatetan eta hainbat urtez Mundu Kongresuetan eta euskal etxeen arteko bileretan aipatutako gaia, badirudi mugitzen hasia dela. Izan ere kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk galdera bat plazaratu du, euren iritzi idatzia eskatuz euskal etxeei. euskal komunitateetako kideei eta gai honi buruz proposamen arrazoitua egin nahi duten guztiei. Lehenengo pauso hau beraz, datari dagokio. Proposamenik baduzu, orain duzu aukera. Abenduaren 31era arte zabalik da epea.
2017/12/05
Lagunarteko ospakizuna Montevideoko Euskaro Euskal Etxearen egoitzan egin zen eta egokiera polita izan zen bi hamarkada hauetan Federazioak lortutakoak gogora ekartzeko. Bertan zeuden, besteak beste, Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagola, eta federazioko bazkide diren euskal etxeetako lagunak. Euren aurrean, euskal kultura eta euskararekiko engaiamendua berritu zuen Federazioak.
2017/12/04
Gernikako Bondardaketari buruzko erakusketa bat inaugurako da gaur arratsaldean Uruguaiko Ordezkarien Ganberan, Gernikako Bakearen Museoak prestatua, Ganberako Lehendakaritza eta Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen babespean. Segidan, sarraskiaren 80. urteurreneko urtean gauden honetan, hitzaldia emango du Xabier Irujo historialariak. Asteburuan, berriz, euskal ekitaldiak Saltora doaz. Bertan, Euskal Festa antolatu du Saltoko Euskaldunen Taldeak eta programa bat, nazioko eta nazioarteko euskal etxeen bilerak tarteko.
2017/12/04
2017ko Euskal Argentinar Aste Nazionala joana den arren jaiari lotutako istorio eta pasadizoek –eta ohar eta agurrek– segitzen dute iristen gure erredakziora. Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxetik idatzi digute, publikoki eskerrak emateko Tuterako dantza irakasle Juan Sainz-i. Berari esker eta internetez harremanduz lortu zuten materiala eta informazioa, eta trukatu dituzte entsaioetako bideoak, Euskal Asteko Dantza Gaualdian Tuterako La Revoltosa dantzatzeko.
2017/12/03
William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak bereganatu du 2017ko ENE Saria, errekonozimenduaren antolatzaile den Eusko Ikaskuntzak adierazi duenez, Saria gainera 50 urte betetzen ari den urtean heldu zaio Nevada-Renoko Unibertsitateko parte den zentroari. "Biba gu eta gutarrak, zer ohorea gure 50. urteburuan, mila esker bero bat deneri", idatzi zuen Facebook-en berria jakindakoan Kate Camino zentroko bulegoko korrdinatzaileak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus