euskal diaspora eta kultura
2017/12/22
Deiak erantzun eskuzabal aipagarria lortu du orain arte eta txiletar ugari bertaratu dira, tartean diasporako kideak eta Txilen ikasle diren beste euskaldun batzuk. Irati I.L eta Aitana M.K. Deustuko Unibertsitateko ikasleak dira, 21 urtekoak biak, eta mugikortasun programa bat medio zeuden Txilen, Alberto Hurtado Unibertsitatean. Sare sozialen bidez egindako odola emateko deiak Iratiren beharrak bete ditu, baina Aitanari ebakuntzaren bat egin behar diote oraindik.
2017/12/22
Liburuak idazle euskal argentinarra Argentinako 1976-1983 arteko diktadura militarrean preso egon zeneko bere lekukotasuna ematen du eta hiru zatitan dago banatuta: Recarte desagertu ondoren bere gurasoek egindako bilaketaren kronika eta La Platako espetxean bizi izandakoaren eta ondoren Nafarroan pasatutako erbesteko oroitzapenak. Idazlearen aurreko liburua “Atahualpa Yupanqui, indio, criollo y vasco” bigarren ediziora iritsi da eta 2017ko Durangoko Azokan egon da eskuragai.
2017/12/21
Etxepare Euskal Institutuko Kulturaren Sustapenerako eta Hedapenerako oraingo zuzendari Irene Larraza izango da erakundearen buru urtarriletik aurrera. Miren Arzalluz ordezkatuko du karguan. Hala, oraingo zuzendariak urtearen amaieran utziko ditu dagozkion funtzioak Pariseko Palais Galliera modaren museo prestijiotsua zuzentzeko.
2017/12/21
1991. urtean sortu bazuten ere, oso mugimendu gutxi izan du Gral. Belgranoko Gure Etxea Euskal Etxeak azken urte hauetan. Aurten, Buenos Aires probintziako euskal etxe honek berriro ere ikusi ditu kideak bere inguruan elkartzen eta kultur ekintza batzuk antolatu ondoren, Zuzendaritza Batzordea osatu eta Izaera Juridikoa bideratzen. 2018rako, oso helburu sendoak dituzte: kide gehiago lortzea eta dantzak, sukaldaritza eta euskara klaseak eskaintzea.
2017/12/20
Aurrekaririk gabeko eskaintza berezia egiten ari da bere katalogoan Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzua, hamarnaka libururi gutxienez %25a jaitsiz eta beste kasu batzuetan, liburuaren prezioa erdian utzita. Beherapen hauek lortzeko, "Basque Proud" behar da ipini gako hitz moduan. Renoko Unibertsitateko liburu bilduma, munduan ingelesez euskal gaiez dagoen garrantzitsuena da, eta opari polita izan daiteke norberarentzat edo lagunen bati erregalatzeko.
2017/12/20
Segitzen dugu urte amaiera hau euskal etxeetan uzten ari zaigun azken elkarretaratzeetako irudiekin. Egun gutxi batzuk geratzen dira urte zaharrari ‘agur’ esateko eta 2018rako planifikatutako proiektu eta helburuak abiarazteko. Diasporako euskara ikasle eta irakasleek helburu zehatza daukate datorren urterako: ikasten eta euskaldunen hizkuntza hedatzen jarraitzea. Urtea bukatzeko, Euskararen Nazioarteko Eguneko jaietan urtean zehar ikasitakoa eta klaseetan dagoen giro aparta erakusten ari dira.
2017/12/19
Eusko Jaurlaritzak Kanpo Harremanetan espezializatzeko 8 beka deitu ditu Gasteiz (4), Brusela (2), Santiago (1) eta Bogotan (1) aritzeko. Hala onartu du Gobernu Kontseiluak astearte honetako bilkuran. Urrats honen ondotik, EHAA buletin ofizialean argitaratzea baino ez da geratzen, horren biharamunean deialdiko epeak korritzen hasteko. Bekek hamabi hilabete iraungo dute eta Jaurlaritzako bulego nagusietan, Lehendakaritzan, Gasteizen, eta Euskadiren Brusela, Txileko Santiago eta Bogotako Ordezkaritzetan gauzatuko dira.
2017/12/19
Euskal Herriko eta Peru bertako lagun talde polit baten eskutik egitarau oparoa garatu du aurten ere Limako Euskal Etxeak. Urtarrilean Danborradarekin hasita, Euskal Herriko jai nagusiek euren oihartzuna izan dute Pazifiko kostaldeko hiriburuan. Haatik jaiak ez dira euskal elkarteak daukan proposamen bakarra; ekintza solidarioak ere antolatzen ditu erakundeak. Datorren urteari begira, segituko dute limatarrek euren jarduerekin, tartean Xabi Gil irakasle nafarrak ematen dituen euskara klaseekin.
2017/12/18
Nafarroako Unibertsitatetik datorkigu notizia, bertatik harremanetan jarri baitzaizkigu esateko urtarrilaren 8an hasiko dutela "Nafarroa: Historia eta Kultura" ikastaroa, internetez eta doanik, gaztelaniaz. Edukiak ikusentzunezkoak dira eta material osagarri idatzia daukate, autoebaluazioa eta foro bat, ikasleak irakasleekin harreman daitezen. Ikastaroak 10 modulu dauzka. Behin ikastaroa abiatu ezkero, izena emandako ikasleak noiznahi sar daitezke hamar moduluak otsailaren 18rako bukatu arte.
2017/12/18
Urte hasieran jarritako helburuak banan banan eta txukun ari da betetzen Salto hiri uruguaitarreko euskal etxea. Konparazio, iaz berreskuratutako Harriague Upeltegia kulturgune bihurtzeko proiektuari bultzada handia eman diote, eta Udalak lur eremu zabal bat ematea lortu dute, bertan ‘Gernika Lekua’ izeneko pasealekua eraikitzeko. Saltoko Euskaldunen Taldeak Euskal Festa bat eginez ospatu ditu lorpenok, abendu hasieran Euskararen Eguna eta elkartearen 25. urteurrena programa berezi batekin ospatuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus