euskal diaspora eta kultura
2018/02/07
Hego Ameriketako udako barnetegia (uda da orain Hego Ameriketan) urtarrilaren 13tik 20ra egin da Buenos Aires probintziako Chacabucon, FEVA eta bertako Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile. 'Euskara Munduan' egitarauko arduraduna den Kinku Zinkunegik ekimenaren oso balantze ona egin du eta programaren hurrengo urratsak iragarri dizkigu berarekin izandako solasean.
2018/02/06
Euskal geografian zehar asko eta asko dira makilak eskuetan hartuta eta ahots hutsez edo trikitixa, txistua, panderoa edo beste instrumenturen bat lagun baserriz baserri edo etxez etxe abiatzen diren Santa Ageda koruak. Usadio hori Diasporara ere heltzen da eta badira euskal etxe eta komunitate batzuk, egunean berean edo hitzordua asteburura pasatuta, hitzorduarekin bat egiten dutenak. EuskalKultura.com Boisekoan egon da, baina leku gehiagotan ere ospatu dute, Madrilen, Valentzian...
2018/02/06
Literatur Lehiaketaren 10. edizioaren gaia ‘Istorio ahaztezinak’ izango da eta lanak bidaltzeko epea maiatzaren 31ean bukatuko da. Gaztelaniaz, euskaraz edo guaraniz idatzitako testuek har dezakete parte kategoria bakar batean: ipuin laburrak. Gonbite honekin batera, Eusko Etxeak jakinarazi du Lehiaketa hasi zenetik jasotako testuak bilduta hiru antologia argitaratuko dituztela aurten bertan.
2018/02/05
Caracaseko Eusko Etxeko lehendakari berria hautatu duten Ibane Azpiritxaga gazteak bideo mezua zuzendu die bertako bazkide eta lagunei Jazoera Telebista medio. Finean eta talde berria hautatzearekin zabaldu nahi den epe berrian ahalegin partekatua egin eta Eusko Etxera hurbildu eta elkartearen eta komunitatearen geroa lantzeko deia da Ibane Azpiritxagak Zuzendaritza berriaren izenean luzatzen duena.
2018/02/05
EHAA buletin ofizialak joan den ostiralean, otsailaren 2an, argitaratu du Ebazpena, 2017ko abenduaren 21koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, kanpoko euskal gizatalde eta etxeen eremuan pertsonak espezializatzeko bekak esleitzen dituena. Bertan argitzen da aurten Zuzendaritza horren pean bekadun arituko diren lau pertsonen izenak, bi Gasteizen, bat Estatu Batuetan eta beste bat Argentinan.
2018/02/05
Urte hasierako ekintza nagusiak batu ditu Necocheako Euskal Etxeak. San Sebastian Eguna Gizataldeen Jaiaren agertokian ospatu zuten, danborrada jotzen, eta horren ostean, hurrengo asteburuan, beste hiru jai egun izan zituzten euren egoitzan: sagardotegi gaua, pintxo eguna eta 2018ko Sansebastianak ixteko, erromeria.
2018/02/02
Halaxe kontatuko digute Txileko Bosgarren Erregioko euskal etxeko lagunek. Joan den asteko ostiralean, urtarrilaren 26an, jai giroko ekitaldi batek abiarazi zuen ofizialki erakundeko liburutegi berria, elkarteko lehendakari Eñaut Gereño eta lehendakariorde Gonzalo Xabier Arellano buru. Hitzordua edertzen, txalapartaren doinua, Santiagoko Eusko Etxeko txalapartarien eskutik.
2018/02/02
Euskal Etxearen izen bera duen aldizkariren 30. zenbakian iazko ekintzen laburpenarekin batera 2018rako proposamen berriak jakinarazten ditu Euskal Jatorrik. Euskal Herriari buruzko beste hainbat gai ere jorratzen ditu sarean zabaltzen ari den aldizkariak. Argitalpena on line irakur daiteke edo pdf formatuan jaitsi.
2018/02/01
Epaileek esan dute ez dutela lan erraza izan irabazleak aukeratzea, baina azkenean hemen dira Valentziako Euskal Etxeek --Euskaltzaleok eta Laurak Bat-- antolatzen duten Diasporaren Gutunen 2018ko edizioko irabazleak. A kategorian --euskara ikasten ari direnena--, Pariseko Maider Bedaxagarri dagokio saria; eta B kategorian --euskara normaltasunez erabiltzen dutenena-- Bilboko Estitxu Otermini. Zorionak biei, eta baita parte hartu duten guztiei ere, bi euskal etxe antolatzaileekin batera.
2018/02/01
Nafar sustraiak zituen Paulo Vidaurretak utzitako etxe batean funtzionatzen du, bere sorreratik, Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak. Aurten, 22. urteurrena ospatzeko festa antolatu du elkarteak eta aretoa inauguratu du ‘Don Paulo Vidaurreta’ izena jarrita euskal kultur ondarearekin jarraitzeko ahaleginean hain lagungarri izan den pertsona gogoan atxikitzeko, desestalitako plakak oroitarazten duenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus