euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larunbatean estreinatuko dute Pauen 'Bihotza Mintza' musikala, Lagunt eta Maita-ren 50 urteak ospaturik

2018/02/23

Bihotza Mintza musikalarek kartela

Euskal Herritik Biarnora emigratzen duen Johañe gaztearen istorioa kontatzen du 'Bihotza Mintza' larunbat honetan Pauen estreinatuko den musikalak. Christian Larraldek idatzia, hiriburu biarneseko Lagunt eta Maita euskal etxeak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekimen nagusia da. Berau taularatzeko, joan den apiriletik ari dira lanean 60 dantzari/kantari eta 10 musikari, guztiak elkarteko jendeak, Joañe salbu. Hitzordua, otsailaren 24an, 20:30etan, Paueko Zenith antzokian.

Gehiago irakurri...


Euskadiren Ordezkaritzak Argentinan filmak, erakusketak eta materialak eskaintzen dizkie EEei, ekimenak antola ditzaten

2018/02/22

Kultura zabaltzeko hainbat baliabide eskaintzen ditu Ordezkaritzak

Udako oporraldia amaitzear dago Hego Hemisferioan eta Argentinako euskal etxeak urte osorako egitarauak finkatzen eta aurkezten hasiak dira. Euskal etxe eta elkarteen lana lagundu, erraztu eta osatzeko asmoz, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritzak gogora arazten du kultur eskaintza ugaria daukala erabilgarri eta hala eskatzen duten euskal etxe eta elkarteen eskura jarria, hauek urteko euren plangintza eta egitarauetan sartu ahal izan ditaten. Hona materialaren zerrenda. Eman begiratua eta eskatu batere lotsarik gabe!

Gehiago irakurri...


Colon Antzokian ‘Unicos’ jaialdian parte hartu aurretik Laurak Bat Euskal Etxean prestatu da Joan Manuel Serrat

2018/02/21

Joan Manuel Serrat Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean

Luxuzko bisita batekin eman dio hasiera 2018 urteari Buenos Airesko Laurak Bat-ek. Izan ere, Euskal Etxeko Basaldua aretoan egin zuen Joan Manuel Serrat-ek bere entsegua gaur bertan Colon Antzokian eskainiko duen kontzerturako. “140. urteurren urtea bukatzeko era ederra izan zen” adierazten dute BACen antolakuntzan erabat murgilduta dauden Euskal Etxeko lagunek.

Gehiago irakurri...


Abiatu dira La Platako Euzko Etxean 2018 ekimenak: Jose Luis Macchi eta Andoni Azcarate Udako Mus Txapelgoko irabazle

2018/02/21

La Platako I. Udako Mus Txapelketa

Txapelketa Euzko Etxeak City Bell herrian daukan kirol zelaian izan zen, ‘Bixente Ibarguren’ Lagunartea arduradun eta bi helbururekin: egunpasa polit bat egitea eta, aldi berean, Euskal Herriko karta jokorik tipikoenaren praktikari bultzada bat ematea. Hori gogoan, jardunbide handiko muslariek ez ezik, hasi berriek ere hartu zuten parte. Urteko lehenengo ekimen arrakastatsu honen ostean, bere aktibitate guztietan izena emateko aukera ireki du Euzko Etxeak.

Gehiago irakurri...


Argentinako nafar etxeetako 35 gaztek hartu dute parte Rosarion, Iruñeko Ortzadar taldeak emandako folklore tailerrean

2018/02/20

Ortzadar taldeak emandako tailerraren azken eguneko ikuskizuna

Dantza eta musika tailerrak otsailaren 3tik 10era eman dira Rosarioko Nafar Etxeko instalazioetan. Iruñeko Ortzadar Elkarteko monitoreen ardurapean, hainbat koreografia eta kantu berri ezagutu, ikasi eta entseatu dituzte Mendoza, Bolivar, Buenos Aires eta Rosario bertako nafar etxeetako dantzariek.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Zinemaldia.Cat-eko 2018ko Urrezko Txapelak 'Handia', 'Converso' eta 'Bi Txirula'rentzat izan dira

2018/02/20

Bartzelonako euskal zinemaren erakuslehio den Zinemaldia.CAT jaialdiko 2018ko kartela

Igande gauean jaso dute aintzatespena hiru euskal pelikulek: Zinemaldia.Cat Euskal Zinema Jaialdiko Urrezko Txapelak jaso dituzten lanak izan dira: Jon Garaño eta Aitor Arregik zuzenduriko Handia, Fikzio Lanik Onenari eman zaion Urrezko Txapelari dagokionez. Filma "desberdintasunaren eta desberdin izatearen esanahiaren goraipen magikoa eta hunkigarria" dela nabarmendu du epaimahaiak. Bartzelonako Euskal Etxea da hiriburu kataluniarreko Zinemaldia.Cat ekimenaren antolatzaile.

Gehiago irakurri...


D’Capricho bikote kubatarra Euskal Herriko bere bosgarren bira eta euskarazko CD berria hasi da prestatzen

2018/02/19

D’Capricho bikote kubatarra Habanako La casa de la bombilla verde jatetxean

Karibeko irlan euskal presentzia oso nabaria den bezala, Euskal Herrian eta euskaran ere ari dira uzten euren aztarna hainbat kubatar. Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillo-koak dira eta azken urte hauetan herriz herri ibili dira Euskal Herrian son kubatarrak eta beraiek musikatutako euskal olerkiak abesten. Orain bira berri bat antolatzen ari diren bitartean –Ipar Hemisferioko uda aldera–, poema berriak ere hautatzen ari dira euskarazko bigarren CDa prestatzen hasteko.

Gehiago irakurri...


FEVAk lehendakari berria hautatuko du apirilean, euskal etxeen elkarretaratzea egin ostean martxoaren 17-18an Olavarrian

2018/02/19

2018ko otsailean Mar del Platan egindako FEVAren bilera

FEVAk antolatutako euskal etxeen 2018ko lehenengo topaketa Olavarrian egingo da, bertako Gure Etxe Maitea-ko instalazioetan, martxoaren 17 eta 18an. Euskal etxe bakoitzak bi ordezkari baino ezin izango ditu bidali eta partaidetza baieztatzeko epea martxoaren 9an bukatuko da. Gogoratu, bestalde, Ohiko Biltzarra egingo duela FEVAk apirilean hainbat kargu berritzeko, tartean federazioko lehendakariarena. Bi agintaldi beteta, bere lekua utziko du egungo lehendakari Hugo Andiazabalek.

Gehiago irakurri...


Trujillo Euskal Etxea du izena gaur Peru-ko Trujillo hirian aurkeztuko den euskal etxe berriak

2018/02/16

Peru, Trujilloko Euskal Etxeko bilera sortzailea. Elkarte berria gaur aurkeztuko da publikoki (argazkia EuskalKultura.com)

Elkarte berriak gaur arratsaldean aurkeztuko du bere burua, Trujilloko 'Casa de la Identidad Regional' delakoan. Herritarrak hitzaldi batera deitu ditu --Euskal Herriaren jatorria eta ibilbidea hartuko dute hizpide, euskaldunek Ameriketako historiari eginiko ekarpenarekin batera-- eta testuinguru hori markatuta, euskal etxea, bere helburuak eta Trujillon garatu nahi duen lana aipatuko dute elkarteko sustatzaile Leonel Berrocal eta Wilfredo Lizarzaburuk. Irabazteko asmorik gabeko elkartea dira dagoeneko eta Jaurlaritzarekin harremantzekotan dira, euskal etxeen mundu-erregistroan sartu ahal izan daitezen.

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak ‘baietz’ esan dio bosgarren urtez jarraian ‘Mundu guztia Alta Gracian’ jaialdiari

2018/02/16

Villa Mariako Euzko Etxea eta Balear Etxea elkarteko kideak 2018ko 'Todo el Mundo en Alta Gracia' jaialdian

Hiriko eta herrialde osoko kolektibitateak eta bestela ere izen handiko artistak batzen ditu urtero ‘Todo el Mundo en Alta Gracia (Mundu guztia Alta Gracian)’ jaialdiak Cordoba probintziako Alta Gracia hirian, aurten otsailaren 3tik 10era. Villa Mariako Euzko Etxeak hartu du aurten ere bere gain Euskal Herriko kultura erakusteko ardura eta dantza ikuskizun batekin egin du: Jai Alai taldeko dantzari txiki eta gazteek euskal dantzen pot-pourri alaia eskaini diete bertaratutakoei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia