euskal diaspora eta kultura
2018/03/13
Buenos Airesen egoitza duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak, 'Gertuko' Euskal Herriko aholkularitza zerbitzuaren eskutik, manufaktura garatzeko helburua duen ekimen batean parte hartzera gonbidatzen ditu Latinoamerikako enpresak. Ekimenaren baitan, Latinoamerikako enpresa misio batek Euskal Herria bisitatuko du maiatzaren 29tik ekainaren 7ra. Eta Euskal Herriko enpresa misio batek Latinoamerika, uztailaren 2tik 6ra.
2018/03/12
Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idazleen liburuen itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren “Nevada Days”, eta Harkaitz Canoren “Twist”. "Nevada Days" Londresko MacLehose Press argitaletxeak plazaratu du eta 'Twist', berriz, Brooklyn, New Yorkeko Archipelago argitaldariak.
2018/03/12
MercoMus Txapelketa, apirilean Latinamerikan, eta irailean Macachingo Mundiala izango dira 2018ko hitzordu nagusiak euskal musari dagokionez. MercoMus-en 11. edizioa, apirilaren 11tik 15era egingo da Montevideon. Mundialari begirako txapelketa nazionalak ere ari dira egiten hainbat herrialdetan, eta berehala hasiko dira Argentinan, Uruguain eta Txil, esaterako. Herrialde bakoitzean irabazle ateratzen direnak Argentinar Pampako Macachinen elkartuko dira, irailaren 22tik urriaren 1era, Munduko Mus Txapelketan.
2018/03/10
Euskal etxeko kide diren artistak eta Gure Txoko bera partaide aktibo izaten ari dira aste honetan Australian, Sydney Design Festival delakoan. Euskal Etxea, ekimenak egoitzatzat hartu duen lekuetako bat da, Cristina Aranzubia arkitektoa buru duen instalazio bat eskaintzeko hain zuzen, dantza arloko ekarle Lidia Arriola, Arrate Arbiza eta Usue Garmendia, ipuin-kontalari Ionetxi Ni Neu, musika Oreka TXren kontu eta argien diseinua Raffaele De Vita-rena. Bihar azken eguna eta instalazio ikusteko azken aukera, beraz.
2018/03/09
Lursaila "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" izeneko erakundearena da eta sinatutako agiria medio Euskal Etxearen eskuetan uzten du, honek bere egoitza hor eraiki eta bere ekimenak bertatik egin ditzan. Hitzarmena joan den asteartean sinatu zuten bi aldeek eta tokiaren bereganatze sinbolikoa datorren asteartean egingo du Euskal Jatorri-k, euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bilera bat lursailean bertan eginez.
2018/03/08
Euskal etxe ugarik egingo dute bat gaur Emakumearen Egunarekin, kontzientziazio eta inplikazio maila desberdinez. Buenos Airesko Euskaltzaleak-etik, Sandra Fernandez-ek borroka feministaren jarrera atxikienak defendatzen ditu, euskal etxe barrutik: “Erakundeek ezin diote muzin egin euren inguruko errealitate politiko eta sozialari. Izan ere, nire ustez, errealitate hori ezagutzeak jarrera hartzera behartzen zaitu. Honelako ekimenek aberastu egiten dute taldea eta euskal etxearen proiekzioa bera”, baitetsi digu
2018/03/08
Kubako Euskal Etxeak --Habanako Ongintzako Euskal Elkarteak-- bere behin-behineko egoitzan gauzatuko duen ekitaldi batez egingo du bat gaur arratsaldean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Horrekin batera, Habanako euskal elkarteak martxo hondarrean antolatuko duen Aberri Eguneko Kultura Astea ere iragarri du, martxoaren 26an hasi eta Bazko igandez, apirilaren 1ean, amaitzeko.
2018/03/07
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok inauguratu du gaur goizean Berlingo ITB Turismo Azokako Euskadiren standa, Basquetour-eko zuzendari Harkatz Millan lagun zuela. Euskadin % 44 egin du gora azken 6 urteotan Alemaniatik etorritako turista kopuruak. Gehienak ahoz aho transmititu diote elkarri "Euskadi Esperientzia". Bilbao Turismok ere bere eskaintza azokaratu du.
2018/03/07
‘Euskal baserrietako sukaldaritza’ liburuaren egileak 2017aren hasiera jarri zuen martxan proiektu pertsonal hau: ostegunero eta aldez aurretik enkargua egin diotenei bere liburuko errezeta bat prestatzen die Marita Echavek. Proposamena apal hasi zen baina denborarekin eskaera egiten zutenen zerrenda handiagotuz joan zen. Echaveren esanetan, “etxeko janaria da, jende askorengana iritsi ahal gara eta polita litzateke euskal etxeek hau bezalako proiektuak abian jartzera animatzea”.
2018/03/06
International Alliance for Mountain Film (IAMF) nazioarteko mendi zinemaldien elkargoak Jabier Baraiazarra izendatu du presidente, joan den asteburuan Eslovenian egindako batzarrean. IAMFren estaldura bost kontinenteetara heltzen da eta 18 herrialde ordezkatzen dituzten 23 mendi zinemaldi dauzka kide, gehi Torinoko Musseo Nazionale della Montagna, tartean eta 2011etik, Bilbao Mendi Film Festivala.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus