euskal diaspora eta kultura
2018/04/23
Kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz, eta Quebec eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi konparatua landuko du. McGill Unibertsitateko eta Euskal Herriko ikerlari eta akademikoen elkartrukea sustatuko du. McGill Unibertsitateko CRIEM (Centre de recherches interdisciplinaires en études montréalaises) zentroan egongo da kokatuta, eta kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz.
2018/04/20
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile, uztailaren 12an (osteguna) eta 13an (ostirala), eta 2018ko EHU/UPVko Udako Ikastaroen baitan, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, "Migrazioa eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" izeneko ikastaroa egingo da, Azkoitiko Intsausti Jauregian.
2018/04/20
Argentinako euskal kultur adierazpen ugari bilduko ditu aurten ere ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ erakustaldiak. Egun osoko ekitaldia maiatzaren 6an izango da, Mayo etorbidean –Etxe Arrosatik metrotara– eta milaka bisitari espero ditu Laurak Bat Euskal Etxeko antolatzaileek. Euskal Herritik etorriko dira, besteak beste, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Jasone Agirre parlamentaria eta Gure Esku Dago dinamikako ordezkariak.
2018/04/19
Hamasei bikotek hartu dute parte aurten Montevideon jokatu den MercoMus lehiaketan. Txapela, ordea, bakarrari egotzi zaio eta Argentinara joan da, Mar del Platako Juan Gonzalez eta Luis Mari Vicente bikotearen eskutik. Uruguaitar hiriburuko Euskaro Euskal Etxe anfitrioiek zein muslari partaideek ekimenaren balantze ezin hobea egin dute eta euren burua bertan, Uruguain, jokatuko den 2020ko Mundu Txapelketari begira jarri dute.
2018/04/18
2018 urte osorako bere programa bidali digu Valparaisoko Euskal Etxeak, Txilen, eta bertan datorren astean nabarmentzen da Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko egun berean Valparaisoko Udaletxean zabalduko duten "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa eta pantailaratuko duten "Markak" dokumentala, Euskadiren Ordezkaritza eta Valparaisoko Alkatetza bera lankide antolatua. Euskal Etxeak urtean zehar eratu dituen bestelako proposamen dira Iñaki Deuna, Diasporaren Eguna edo Euskal Astea-Euskararen Eguna baita ere euskara, zinema, musa, dantza, gastronomia...
2018/04/18
Bi urtean behin egiten da Concepcion del Uruguay hiri argentinarrean eskualdeko sektore produktiboen erakustaldia den ‘Expo Concepción’. Antolatzaileek gonbidaturik, Ibai Txori Euskal Etxeak ere parte hartu du aurten, kultur eta sukaldaritza stand baten ardura harturik. Urte osoko ekitaldiak zabaltzeko aprobetxatu dute Euskal Etxeko kideek, tartean, datorren astean bertan, Handia filmaren emanaldia, apirilaren 27an, erakundearen Zine Zikloaren baitan.
2018/04/17
Datorren igandean egingo du Paueko (Frantzia) Lagunt eta Maita euskal elkarteak bere Urteroko Besta Nagusia. Eguna Landart apezak emaniko mezarekin hasiko da eta gero elkartasun bazkari bati ekingo zaio. Gogoratu, bestalde, Lagunt eta Maita-ren azken Zuzendaritza Batzordeak, eta martxoaren 23ko Bilkura Nagusiko deliberoen ondotik, ekipo berria hautatu duela euskal etxeak. Michel Lagan-ek hartu dio txanda lehendakari gisa Frantxua Challet-i, Frantxuak lehendakariorde gisa segitzen duelarik.
2018/04/17
Bat egin zuen Euzkal Etxea elkarteak San Nicolaseko beste hainbat elkarte, erakunde, eskola eta indar bizirekin hiriaren 270. urteurrena ospatzeko. Desfile zibiko-militarrean ikurrina ere ikusi ahal izan zen bandera argentinarraren ondoan. Bestalde, bere programa solidarioen baitango bi ekitaldi iragartzen ditu Ana Maria Erausqui buru duen Euskal Etxeak: gaur, Irakurriz Hazi; datorren asteazkenean, Etxe Nasaia.
2018/04/16
Jose Ramon Urtasun iruindarraren “Nafarroa 1936” erakusketa ikusgai dago apiril osoan Habanako Unibertsitatean. Goi ikastetxe horretan Euskara eta Euskal Kultura irakurle den Joseba Sarrionandiaren ekimenez gauzatua, errepresio frankista islatzen duten piezek osatzen dute eta Arte eta Letren fakultatean eta Iraultzaren Plazako Galerian ere ikusi ahal izango da. Irekiera ekitaldiak berrehun bat jende bildu zituen, Euskal Herriko zein Kubako.
2018/04/16
Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek ekitaldi berean gogoratuko dituzte Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena. Cesar Arrondo hizlari anfitrioi eta ‘Gernika’ dokumentala ikusten. Hitzordua apirilaren 25ean izango da, iluntzeko 7etan. Erakundeko Kultura Azpibatzordeak antolatzen duen urteko programan parte hartzera ere gonbidatu du elkarteak, tartean euskara klaseetan, Mus Tailerrean eta Zine Zikloan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus