euskal diaspora eta kultura
2018/05/08
Herrialde osoko euskal etxeek dauzkaten arazoei elkarrekin begiratua eman eta ahal den neurrian elkarrekin erantzuten saiatzea, hori da Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak datorren ekainaren 2rako Carabokoko Eusko Etxearen egoitzan iragarri duen topaketaren helburua, asteburu bat elkar hobe ezagutzen eta elkarrekin partekatzen emanda. Denbora da Venezuelako euskal etxeen aurrerabidea militantzia gogorreko gaia bilatau dela, herrialdeak oro har bizi duen egoera zaila testuinguru.
2018/05/08
Planteamendu integrala lortzen du urtero ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiak. Kulturaren aldetik aniztasuna du ezaugarri eta adierazpen ugari aurkezten ditu. Parte hartzaile aldetik ere, aniztasuna: Buenos Airesen izanik, hiri askotako euskal etxeek osatzen dute festaren programa eta beste hainbat bertaratzen dira hiriburura jaiaz gozatzera. Eta euskal komunitate kanpo eta barneko publikoak erantzuten du. Osagai hauekin, zinez arrakastatsua izan da BACen 7. edizioa. Hona igandeko festaren argazki galeria.
2018/05/07
“Zinezko arrakasta”. Hauxe da antolatzaileen eta parte hartu zuten euskal etxeen balantzea. 2018ko ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco (Buenos Airesek Euskal Herria ospagai)’ jaialdiak 30.000 lagunen bisita jaso zuen hiriko festa jendetsuenetako bat bihurtuz. ‘Buenos Aires Celebra-BAC’ Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da, Buenos Airesko Udalak bultzatzen du eta hiri erdiguneko Mayo etorbidean egiten da.
2018/05/04
Egun osoko euskal jaialdia bizi ahal izango dute igande honetan argeninar hiriburuko erdigunera bertaratzen diren lagunek. Laurak Bat Euskal Etxea antolatzaile, beste hainbat euskal etxe eta erakunde lankide, ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) izenarekin ezaguna den erakustaldiak Argentinako ez ezik Euskal Herriko erreferenteak ere bilduko ditu; Eusko Jaurlaritzako, EH Bilduko eta Gure Esku Dago-ko ordezkariak argentinaratuta daude jadanik. Uruguaiko FIVU Federazioak ere iragarri du bertan egongo dela.
2018/05/03
Ekitaldira Euskal Herrian bizi diren herritar kanadatar guztiak daude gonbidatuta. Gisa honetan, kanatarrei eskainitako jai giroko eta aldi berean gertutasunezko elkarretaratze eta ekitaldi honekin, Udaletxea ezagutu, bertako Museoa bisitatu eta herrian Gernikako Arbolaren kimua dagoen plazan Kanadako sinbolo den astigar gorria landatuz ohoratu eta bertaratu nahi izan du Plentziako Udalak duela ia urtebete Ternuako Plentziarekin sinatu zuen senidetasun hitzarmena. Terry Basterrak sinatzen du El Correo egunkaritik laburbildu dugun artikulua.
2018/05/03
Urteurren eguna apirilaren 26an izan bazen ere, egun berean ez ezik, hurrengo egunetan ere egin dira Hego Amerikako euskal erakundeek antolatutako ekitaldiak. Salto eta Montevideo Uruguaiko hirietako zeremonietan Gorka Alvarez Aranburu izan zen partaide, Eusko Jaurlaritzaren izenean; Buenos Airesen CCK Kultur Guneak hartu zituen bere gain Euskadiko Ordezkaritzak antolatutako jardunaldiak. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluak Txile eta Peruko zenbait ospakizunen berri ere badakar (argazki galeria).
2018/05/02
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak Gaztemundu programaren aurtengo deialdia onartu du gaur goizean Gasteizen eginiko bileran. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldi bat egitea Euskadin, hori da programa honen helburua, aurtengoan formakuntza euskal dantza tradizionalen inguruan izango delarik. Euskal Etxe bateko kide izanik, 18 eta 35 urte bitarteko 15 gaztek izango dute 2018ko irailaren 1etik 16ra gauzatuko den aurtengo Gaztemundun parte hartzeko aukera.
2018/05/02
Topaketa Juan Bautista Alberdi Herri Liburutegian egin zen, Jorgelina Otegui eta Roberto Landabururen eskutik. Liburu, irudi eta dantzak medio antiolatzaileek Euskal Herria eta euskal kulturari buruzko ikuspegi zabal bat eskaini zuten. Gernika ere ekarri zuten gogora, Bonbardaketaren lekuko izan zen eta duela bi urte hil zen arte Venadon bizi zen Modesto Egia eibartarraren lekukotasuna oroituz.
2018/05/02
Euskara eta euskal kultura irakasle izan nahiko zenuke Bordelen? Bordeleko Euskal Etxeak eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateak euskara irakasle bat kontratatu nahi lukete 2018-2019 ikasturterako. Klaseak astelehenetik ostiral eguerdira arte dira, gauez euskal etxean eta egunez unibertsitatean. Bederatzi hilabeteko kontratua da. Irakurri artikulu honetan soldata eta baldintzak. Maiatzaren 20a ezarri dute hautagaitzak biltzeko epea.
2018/05/01
Gauza ezaguna da zestaren --jaialaiaren-- gainbehera azken hamarkadetan Estatu Batuetan. Egoera ahulean, ezusteak eta ezinpentsatuak nonnahitik datozkio. Oraingoan, Euskal Herriko pilotariei Floridan aritzeko bisatuetan ezetzak eta atzerapen handiak jasatearekin batera, pilotak beste egoera harrigarri bati aurre egin beharko dio: Miamiko Magic City kasinoa, kirolari amerikarrak ari da hiru hilabeteko ikastaro batekin trebatzen, 'pilotari' izan daitezen, pilota eta apustuak tarteko asmatu duen show baterako.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus