euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rosarioko Zazpirak Bat-ek Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia ospatu du, iraileko Dantzari Egunaren trebagarri

2018/06/06

Dantzariak beti daude dantzatzeko prest eta Rosariokoek ezin izan dute irailera arte itxaron Euskal Etxeak orduan ospatzen duen Dantzari Eguneko festara arte. Dantzarako grina lagun, Dantzari Egunaren Aurretiko Jaia deitu duten hitzorduan bildu ziren, joan den ostiral gauean, garai guztietako dantzariak partaide. Berri honekin batera, berbegiratua eman diegu Santa Fe probintzia argentinarreko hiri honetako azken boladako jarduerei.

Gehiago irakurri...


Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko txikiek euren debuta egin zuten Gizataldeen Sukaldaritza Ikuskizunean

2018/06/05

Concordiako Ibaiko Izarra Euskal Etxeko txikiak euren debutean

Hogei bat kolektibitate bildu ziren azken igandean Entre Rios probintzia argentinarreko Concordia hiriko ‘Peatonal del Bicentenario’ pasealekuan bertako jaialdi artistiko gastronomikoan parte hartzeko. Hiriko Immigranteen Elkarteko kide den Ibaiko Izarrak sukaldaritza standetan eta tauletan ere ordezkaritu zuen Euskal Herria; tauletan gainera, nobedade batekin: elkarteko txikien taldearen aurkezpenarekin.

Gehiago irakurri...


Barkos presidentea buru zela ospatu da larunbatean Garesen Kanpoan den Nafarraren Egunaren 30. edizioa

2018/06/04

Joan den larunbatean Garesen (Nafarroa) ospatutako Kanpoan den Nafarraren Eguneko irudiak (arg. Nafarroako Gobernua)

Nafarroatik at bizi diren nafarren urteroko hitzordu hau bere 30. ediziora iritsi da joan den larunbatean Garesen. Egun osoko bilkura honek hiru antolatzaile biltzen ditu urtero, esan nahi baita Espainiako Nafar Etxeen federazioa, Nafarroako Gobernua eta urte horretan egoitza den herriko udala. Hiru erakundeetako buruak mintzatu ziren Nafarroatik ateratako emigranteei euren ahalegina aitortu eta eskerrak emanez euren sustraiak mententzeagatik eta dauden tokietatik Nafarroari eginiko ekarpenagatik. 

Gehiago irakurri...


Lehenengo seihilekoaren balantze ona egiten du La Pampako Santa Rosako Euskal Etxeak; igandean, janari salmenta

2018/06/04

Zelaiko Euskal Etxea Kolektibitateen Azoka Panpatarrean

Euskal etxe askok diru sarrera moduan erabiltzen duten ekimenetako bat da janaria prestatu eta saltzearena. Santa Rosan, hurrengoa ekainaren 10ean izango da eta menua, "dilistak euskal erara". Ekintza honekin oso aktiboa aurreikusten den urteko bigarren zatiari ekingo diote pampatarrek. Eskualdeko gainerako gizataldeekin batera probintzia mailako kolektibitateen jaialdia ari da antolatzen Zelaiko Euskal Etxea eta, uztailean, bere 26. urteurrena ospatuko du herri bazkari batekin.

Gehiago irakurri...


Boiseko Jaialdi 2020ak epea zabaldu du bertara joan nahi duten EHko artisten partaidetza bideratzeko

2018/06/01

Idahoko Kapitolioa Jaialdi 2015 garaian, AEBetako bandera eta ikurrina mastetan

Edizioro garaiz egiten duten legez, Boiseko Jaialdi 2020ko antolatzaileek zabaldu berria dute epea Euskal Herritik festako partaide joan nahi duten musikari, dantzari, kantari edo bestelako artistek aukera izan dezaten euren proposamena aurkeztu eta Boiseko euskal besta eta elkarretaratze erraldoiko programako parte bilakatzeko. Eta, zergatik ez, baliteke Diasporako beste lekuren batetik proposamen interesgarririk heltzen bazaie ere gogoan hartzea! Epea irailaren 15era artekoa da. Erantzunak, azaroaren 30erako.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euskal Etxeko Saskibaloi taldeak garaipen berria lortu du hiriko Irekitze Txapelketa irabaziz

2018/06/01

Necocheako Euzko Etxea-ko 'Centro Basko' Saskibaloi taldea

Txapeldunak 21 urte azpiko kategoriakoak izan ziren. 2018 honetan Euskal Etxeko 15 urte azpikoak eta ‘mini’ kategoriakoak ere irabazle atera dira lehiaketa berean. Necocheako Euzko Etxeak kirol eskaintza zabala du, tartean saskibaloi taldeena. Taldeak emakumezko eta gizonezkoenak dira, zenbait kategoriatan daude sailkatuta, eta hiriko eta eskualdeko txapelketan lehiatzen dute.

Gehiago irakurri...


233.990 euro banatuko ditu HABEk 2017-18 ikasturtean 30 euskal etxe eta federazioren artean euskara eskolak emateko

2018/05/31

HABEk kudeatutako azken deialdia da 2017-2018 ikasturtekoa, aurrerantzean Etxepare Euskal Institutuaren baitan kokatuko baita 'Euskara Munduan'

EHAA buletinak HABEko zuzendariaren Ebazpena eman du argitara 2017ko urria eta 2018ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitzen zaizkien diru-laguntzak zehaztuz. Orotara 30 euskal etxe eta federazio dira, eta 233.990,50 euro da euren artean banatuko den diru kopurua. Hau da HABEk  'Euskara Munduan' programa kudeatuko duen azkeneko deialdia, jakina denez 2018 honetan programa hori Etxepare Institutuaren baitara pasatu baita.

 

Gehiago irakurri...


Omenaldiak, oroitzapenak eta dantzak ordu txikiak arte Trenque Lauquengo Euskal Etxearen 20. urteurren jaian

2018/05/31

20. urteurrenean Euskal Sustraiak-eko lagunen topa egitea

Aretoa bete ospatu zuten Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko lagunek euren elkartearen 20. urteurrena. Afarian menu ederra eskaini zieten anfitrioiek gonbidatu ugaiei eta afalostean hainbat lagun ekarri zituzten gogora, tartean etxea sortu zuen pertsona multzoa eta euskara eta dantza irakatsi zuten lehenak.

Gehiago irakurri...


Madrilen euskara irakasle den Karlos Cid Abasolok dekalogo bat proposatu du, euskara ikasi nahi dutenei zuzendua

2018/05/30

Hitzordua Madrilgo Zerain euskal jatetxean. Madrilen jaioa, Karlos Cid Abasolok (bigarrena ezkerretik) heldua zela ikasi zuen euskara, egun erabat menperatzen duen hizkuntza

Euskara ikasi nahi dutenen lasaigarri, Unibertsitate Konplutenseko Karlos Cid Abasolo irakaslea euskara ikasi nahi dutenentzako dekalogo baten egile da. Madrilen sortua eta bera ere heldua zela euskara ikasitako pertsona izanik, ederki asko daki zertaz ari den, eta izan ere euskarari buruzko aurreiritzi eta mitoei aurre egiten pasatzen du bere irakasle lanaren zati bat. Cid Abasolok hitzaldia eman zuen orain aste batzuk Madrilen, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko hiriko delegazioa antolatzaile.

Gehiago irakurri...


EuskalEtxeak.net-ek 6.000 irudi berri emendatu dizkio online eskuragai daukan Diasporako argazki artxiboari

2018/05/30

EuskalEtxeak.net-en Argazki Artxiboak mundu osoko 40.000 sarrera baino gehiago dauzka

Apurka eta etengabe hazten doa EuskalEtxeak.net-ek sarean interesatu ororen eskura daukan Diasporari buruzko argazki artxibo handia. Oraingoan beste 6.000 argazki emendatu dizkiola adierazi berria du webguneak, sarrera bakoitza edukien datuekin identifikatuta eta erraz topatzeko moduan. Saltseatzeko gonbitea ere egiten du. Eta aukera baliatzen du eskerrak emateko argazkiak pasatu dizkioten guztiei. Zeuk ere argazkiak badituzu, aski duzu info@euskaletxeak.net-era bidaltzea. Aldez aurretik, mila esker, guztion onurarako da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia