euskal diaspora eta kultura
2018/06/15
Munduko Euskal Etxeetako gazteei formakuntza emateko urtero antolatzen den Gaztemundu programak euskal dantza tradizionala hartuko du 2018ko dizio honetan ardatz eta bertan parte hartzeko epea bere azken egunetara heldua da, ekainaren 18an --datorren astelehena-- izango baitu parte hartzeko eskabideak bidaltzeko azkeneko eguna. Parte hartzeko asmoa baduzu, presatu zaitez apur bat, gauza jakina da-eta behin epea gandituta, minutu batengatik bada ere, ez dagoela programan sartzeko modurik, datorren urtera arte nederen.
2018/06/15
Cordoba probintzia argentinarreko ‘Anima Zaitez’ truke programa uztailaren 7tik 22ra izango da 2018 honetan eta Euskal Herritik etorrita partaide izateko hautatutako lagu gazteak honakoak dira: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Nerea Aretxabaleta Aramendi, Irungo (Gipuzkoa) Beñat Aizpurua Vazquez, Iruñeko (Nafarroa) Oihane Ardanaz Garasa eta Gasteizko (Araba) Gorka Etxeandia. Aste gutxi ...2018/06/15
Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bidez bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Hego Amerikako ikastaro trinkoa VillaMaria hiri cordobatarrera itzuliko da aurten. FEVA eta Villa Mariako Euzko Etxea antolatzaile, uztailaren 14an, larunbata, hasiko da eta astebete luzatuko, hogei bat ikasle partaide. Ikasle-irakasleen artean, gehiengoa argentinarrak izango dira, baina partaidetzak inguruko zenbait ...2018/06/15
‘Manos amigas-Esku Lagunak’ Elkartearen eskutik, La Pampa probintziako Gral. Achako Euskal Etxea Nazioko Olinpiada Berezietan ari da parte hartzen futbol, atletismo eta igeriketa kiroletan. Ikurrinaren koloreak behin baino gehiagotan igo dira podiumera Santiago Perez eta Anabela Romero igerilariek sari bana irabazi baitzuten estilo libre eta bular estiloan, hurrenez hurren.
2018/06/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.
2018/06/14
Festaren 7. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala Argentinar, Euskal eta Guarani herrietako kulturak batzea du helburu. Ekitaldia uztailaren 28an hasiko da eta 31era arte luzatuko, oraindik azken ikutuak ematen ari zaizkion programa oparoa tarteko. Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak azaldu duenez, “San Inazio jaiak esangura bikoitza du guretzat, santu euskalduna izateaz gain gure ...2018/06/14
Aitor Alava buru duen Ekin Kultur Taldeak bere bosgarren tailerra eskaini du aurten Tandilgo Euskal Etxean. Hogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte egun osoan luzatu zen ekitaldian, lagun arteko afari batekin bukatuta. Tailerrean eduki teoriko eta praktikoak eman ziren eta afalosteko ikuskizunean tailerrean ikasitakoak erakutsi zuten parte hartutako dantzariek.
2018/06/13
Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa den FIVUk Montevideoko eta barnealdeko euskal etxeak gonbidatu zituen Giza Kate sinboliko bat osatzera. Barnealdeko instituzioei dagokienez, argazkiak bidali zituzten ekimenean parte hartzeko. Montevideon bertan bi hitzordu proposatu zituen Federazioak: Katea, Haize Hegoa-ko instalazioetan osatu zen. Montevideoko kostaldean, berriz, irudi batzuk grabatu ziren Gure Esku ...2018/06/13
Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriko euskal argentinarrek ekainaren 9an egin zuten bat Gure Esku Dago dinamikak deitutako Giza Katearekin. Euskal Etxeko lehendakari Veronica Zulaicak azaldu dio EuskalKultura.com-i kontzientziazio handia egon dela Euskal Etxean Euskal Herrian gertatzen ari denari buruz. “Ostiraleko tailerretan Etxeko txikiei azaldu genien Giza Katea zer zen eta horren ...2018/06/13
Ekainaren 8an osatu zuten euren Giza Katea Necocheako Euzko Etxeko lagunek. Instituzioko arlo guztietako kideak bildu ziren eta Etxeko saskibaloi estadioa bete zuten. hala adierazi digu euskal elkarteko lehendakari berria den Kiti Zubillagak. EuskalKultura.com-i egin dizkion hitzetan azaldu duenez, “Euskal Etxeko familia guztiei azaldu genien Gure Esku Dago eta Giza Katea zer diren eta oso ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus