euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oxford-en da Kirmen Uribe, gaur eta bihar errealitatea-fikzioa lotura aztertuko duen Forum for Iberian Studies-en partaide

2018/06/20

Forum Iberian Studies 2018, gaur eta bihar Oxford-eko Unibertsitatean, Kirmen Uribe eta Iker Arranz partaide

Gaur eta bihar, ekainaren 20 eta 21an, burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat, antolaketan kolaboratzaile den Etxepare Euskal Institutuak ohar batean adierazi duenez.

Gehiago irakurri...


German Arriazu buru duen ‘Indarra Hirukote’ talde euskal argentinarra Buenos Aireseko Celta Bar-en aurkeztuko da bihar

2018/06/20

Indarra Hirukotea

"‘Indarra Trio’ hirukoteak ganbera-musika egiten du, ukitu herrikoi batekin”, esanez aurkezten dute euren taldea eta euren musika. Taldea lehenengo urratsak ematen ari da oraindik Buenos Aires hiriko agertokietan eta bihar Celta Bar-eko ‘Facundo Cabral’ aretoan joko du. ‘Indarra Hirukote’ak lotura handia du euskal kulturarekin; euskal izena izateaz gain, euskal errepertorioko pieza batzuk ere prestatzen ari baita bere ikuskizunean sartzeko.

Gehiago irakurri...


NABOko lehendakari berri Philippe Acheritogaray-ren mezua AEBetako Diaspora aurrean, dituen planak aipatuz

2018/06/20

NABO zuzendaritza 2018-2019: Mayie (Berterretche) Petracek, Kate Camino, Philippe Acheritogaray, Annie Gavica

EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxe eta Federazioentzako 2018ko dirulaguntza deialdia onartu du, 902.306 euroduna

2018/06/19

Irudian, South San Frantziskoko Gure Euskal Etxea-Basque Cultural Center (arg. EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen dira, orotara 902.306 euro banatuta. Laguntzaren zatirik handiena –782.306 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak atzo eman zuen argitara egoera larrian dauden euskal gizataldeetako kideentzako 2018ko deialdia

2018/06/19

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) atzo ekainaren 18a argitaratu zuen egoera larrian daudenen 2018ko deialdia EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2018ko ekainaren 6koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2018ko deialdiko epea gaur hasiko da korritzen eta uztailaren 18a izango du azken eguna euskal etxeek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Gehiago irakurri...


‘Hator Hona’ 2018: Necocheako Euzko Etxeak EHtik tailer-emaile etorriko diren gazteen izenak jakinarazi ditu

2018/06/19

'Hator Hona' programaren irudia Euskal Etxeko gazteek antolatzen duten proiektua bere 14. ediziora iritsi da aurten eta uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da, Euskal Herriko hiru gazte partaide. 2018ko ‘Hator Hona’ko protagonistak Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez izango dira eta euren eskuetan egongo da tailerren antolakuntza. Hiru astetan zehar, hiru gonbidatuek musika, dantza, euskara, ...

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Euskal Etxearen bi bisita berri ‘Etxe Nasaia’ eta ‘Diasporaren Herri Kirolak’ programa solidarioen baitan

2018/06/19

2018ko ekainaren Etxe Nasaia Ana Maria Erausquin lehendakari duen Euskal Etxeak bere programa solidarioen bi saio berri burutu ditu azken egun hauetan. Ekainaren 12an, ‘Etxe Nasaia’ren baitan, lehenengo hezkuntzako 40 zenbakidun eskolako 60 neska-mutil eta bost laguntzaile jaso zituen Euskal Etxeak. Egun osoko ekintzan, euskal dantzak, musika eta ohiturak ezagutu zituzten txikiek eta ohiko paella bazkaldu.. Ekainaren 6an, ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren Ordezkaritza, Juan de Garay Fundazioa eta Hiriko Gobernuarekin batera Buenos Airesen 438. urteurrenean

2018/06/18

Buenos Aires hiriaren fundazioaren 438. urteurrena Urteurren zeremonia joan den astelehenean, ekainaren 11an, izan zen eta urtero legez Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioko kideekin batera hiriko agintariek ere hartu zuten parte. Diego Santilli alkate ordeak eta Diego Ibarbia Fundazioko lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkioten hara bildutako publikoari eta ondoren Joaquin Sucunza apezpikuak otoitza egin zuen eta segidan bertaratutakoek bi koroa ...

Gehiago irakurri...


Txapelketa Triangeluarra Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean: Joaquin Taborda eta Fernando Veron txapeldun

2018/06/18

Txapelketa Triangeluarra Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean Ekainaren 8an, ostirala, barne txapelketa triangeluar baten egoitza izan zen hiriburu argentinarreko Moreno kaleko euskal etxea. Egun bakarreko lehiaketa honetan honako pilotari hauek neurtu ziren: Gonzalo de Durana-Nicolas Berruezo; Joaquin Taborda-Fernando Veron; eta Gaston Valle-Rodrigo Varela. Txapela, ordea, bikote bakarrari eman behar eta Joaquin Tabordak eta Fernando Veronek osatutako bikotearentzat ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeko Paella Txapelketan ‘Denak Bat’eko dantzariek bereganatu dute lehenengo saria

2018/06/18

Euzko Etxeak antolatutako 6. Paella Txapelketa Hamar taldek hartu zuten parte ekainaren 8an bertakoentzat norgehiagoka lehiatsua izan ohi den La Platako Paella Txapelketan, ekimenaren 6. edizioan. Hauek izan ziren talde partaideak: ‘Liburutegia’, ‘Mus’, ‘Katalanak’, ‘CEVA’, ‘Dantza’, ‘Itsuen Futbol Taldea-Kirolak’,  ‘Zaharrak’, ‘Pilota’, ‘Xare’ ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia