euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New London Basque Fest-en bezpera: ordu gutxi falta hitzordu ederra dirudiena hasteko, triki-poteoan kantari

2018/06/23

Giro ederra New London-en ostiralean trikipoteoan; larunbateko euskal festako giroaren aurrekari (arg. EuskalKultura.com)

Iritsi da New Londonen Basque Fest-en data. Zerua goibel, baina New Londonen larunbat goizeko lehenengo ordua denean ari gara idazten lerrook, eta badirudi oraindik aukera dagoela eguraldiak eguna apur bat errespeta dezan. Euria eginik ere, ekitaldiek aurrera egingo lukete, hiriko plaza nagusian ipinitako oihaldendapeak babestuta. Baina larunbateko gauzez astelehenean informatuko dugu. Gaurkoan, Basque Fest-en bezpera dugu aipagai. Hona ostiralean egindako trikipoteoko bideo eta argazkiak.

Gehiago irakurri...


National Geographic-ek Gernikako Bonbardaketari buruzko argazki eta infogramak biltzen duen artikulua argitaratu du

2018/06/22

National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...

Gehiago irakurri...


Venezuelako Euskal Etxeak Euskadiren elkartasun eske "gure herrialdeak bizi duen osasun egoera larriaren aurrean"

2018/06/22

Caraboboko Eusko Etxeko idazkari Odon Ulibarrena bertaratutakoei mintzatzen 5. topaketa honetan (arg. Jazoera)

Venezuelako Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile, herrialdeko euskal etxeetako kide eta ordezkariak deituak zeuden ekain honetako lehenengo asteburuan elkarrekin bildu eta gai komunak aztertzeko, eta senidetasun egun bat pasatzeko. Caraboboko Eusko Etxea bilera-leku, bildutakoek Eusko Jaurlaritzari aurkezteko plan bat eztabaidatu zuten, "gure herrialdeak bizi duen eta gure bazkideek pairatzen duten osasun eta asistentzia egoera larriaren aurrean", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal venezuelar federazioko iturriek.

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiak euskarazko 1.400 liburu dauzka fisikoki, irakurzaleen eskura

2018/06/22

Pariseko Euskal Etxeko Liburutegiko irudia (arg. EuskalKultura.com) Pariseko Eskual Etxeak (PEE) liburutegi hornitua dauka eta bere ondareko parte dira 1.400 liburu euskaraz, 240 frantsesez, 300 espainolez eta bestelako 310: orotara 2.250 liburu euskaraz, Euskal Herriaz edo euskal gaiez. Anitz jendek ez daki liburu hauek nahi dituenak erabiltzeko gisan daudela eta xede horrekin bildu eta kudeatuak izanagatik, liburutegiak arras bisita gutxi dauzka. Eta domaia da, altxor baliosa ...

Gehiago irakurri...


Neuquen hiriko ‘Baskos de la Confluencia’ EEak Lege-Izaera lortu du eta ekintza andana berria iragartzen du

2018/06/22

'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxeak Lege-Izaera lortu du 2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio ...

Gehiago irakurri...


Hipolito Yrigoyeni buruzko bere liburua aurkeztu du Cesar Arrondok Azulgo Euskal Etxearen egoitza berrian

2018/06/22

‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ liburuaren aurkezpena Azulen ‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ izenburuko bere liburua aurkeztu zuen ekainaren 15ean Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarrak Azulgo Gure Txokoaren egoitza berrian. Hogeita hamar bat lagun inguratu ziren aurkezpenera, tartean elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Hiriko hedabideak ere bertaratu ziren euskal etxera hitzaldiaren berri eman eta ...

Gehiago irakurri...


Guztia prest da Connecticut-eko New London-en, bertan sekula egindako lehenengo Euskal Jai Handiari ekiteko

2018/06/21

Larunbat honetan egingo dute Connecticut-eko New London-en Basque Fest Euskal Festa

New England Basque Club euskal etxearen apustu handia da eta bolondres talde bat, elkarteko lehendakari Juan Mari Aramendi buru, gogor eta etengabe aritu da lanean azken hilabeteotan bihar arratsaldean modu informalean hasi, eta ofizialki larunbatean egun osoan izango den euskal festa berri hau erabateko arrakasta izan dadin. Ez da jateko, edateko eta musika eta girorik faltako. EHko sagardoa, ardoa, gastronomia, musika, kantu eta dantzak osagai izango dira. Eta kabalkada, herri kirolak...eta gehiago.

Gehiago irakurri...


Imanol Basterra viedmarra Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari izango da ‘Euskarabentura’ espedizioan

2018/06/21

Imanol Basterra, Aurreskua dantzatzen

‘Euskarabentura’ 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek Euskal Herrian barrena egingo duten espedizio bat da. Partaideak hautatzeko egindako deialdia diasporan ere egin zuten antolatzaileek eta izena eman zuten lagunen artean Imanol Basterra argentinarra aukeratu zuten Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari. Imanol Basterra Viedma eta Carmen de Patagonesko Euskal Etxeko dantzari eta goi mailako euskara ikaslea da. Zorionak, Ima!

Gehiago irakurri...


Uztailaren 10ean irekiko ditu ateak ‘Amalur’ek, Buenos Aireko Laurak Baten egoitzako jatetxe berriak

2018/06/21

'Amalur' jatetxearen promozioko irudia

‘Amalur’ Euskal Jatetxea sukaldaritza proiektu bat baino gehiago izango da: euskal kulturaren adierazpen ugari ‘dastatu’ ahal izango dituzte Buenos Airesko Laurak Baten egoitzara bertaratzen diren bezeroek. Sukaldeko izarrak, ordea, arrainak eta itsaskiak izango dira. “Eta Buenos Airesko patata tortilarik onena ere eskainiko dugu” adierazi dio EuskalKultura.com-i ‘Amalur’ jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitizek.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires 1806an defendatu zuen Bizkaitarren Erregimentua partaide Toki Eder Euskal Etxearen 22. urtebetetzean

2018/06/21

Jose C. Pazeko Toki Eder-en 22. urteurren afaria: ezkerrean 'soldadu bizkaitarrak', erdian aurreskulariak dantzan, eskuinean gainerako dantzariak Buenos Aires probintziako Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urteko bere jai nagusia ospatu zuen ekainaren 10ean. Urteurren festan ohiko programa jarraitu zuten antolatzaileek: gonbidatuei ongi etorria emateko ‘Aurreskua’ dantzatu zuten ‘Gure Talde Alaia’ taldeko bi kidek. Eta ondotik ohiko paella erraldoiaz gozatu ahal izan zuten Euskal Etxeko egoitzan bildutako lagunek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia