euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal esnez egindako postre gozoa dastatu nahi? Hurbil zaitez La Platako Euskal Etxera eta eskatu ‘Esne Gozoki’a!

2018/07/02

La Platako 'Esne Gozoki' “Esne Gozoki”a du izena Euzko Txokoak salgai daukan esne gozoak. Berez, ‘Matxin Burdin’ Liburutegiaren proiektua da eta Etxeko erreferente den Maria Fernanda Astigarragak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "Carnevali izena duen Magdalena herriko esnegileak markarik gabe egiten du esne gozo hau eta gero, erosten duen erakunde bakoitzak nahi duen izena jartzen dio. Gure ...

Gehiago irakurri...


Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealen bertako Sasi Ardiak taldeak eta emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian

2018/07/02

Sasi Ardiak folk talde euskal-quebectarra (argazkia Nahia Garat) Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealgo Club Balattou-n Montrealen Sasi Ardiak taldeak eta aurkezpen horretako bigarren urrats gisa, emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian, le Murhy pub-ean, arratsaldeko lauetatik zazpietara. Hirugarren emanaldi bat bihar asteartea, uztailaren 3an izango da, Tadoussac aterpetxean 21:30etan.

Gehiago irakurri...


UVBAk gonbidapena luzatu die artista plastikoei Kongresuko Liburutegiko Euskal Jardunaldietan lanak erakus ditzaten

2018/06/29

Buenos Airesko Euskal Unibertsitatearen logotipoa Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.

Gehiago irakurri...


New London Basque Fest 2018 euskal jaiko irudi bidezko kronika (eta II)

2018/06/29

Herri-kirol zale berriak atera ziren, edo saiatu ziren edonola ere, neska-mutiko gazteenak barne, New Londonen (arg. EuskalKultura.com) Bigarren irudi bidezko kronika duzu hau, irakurle, joan den asteburuko larunbatean, ekainaren 23an, New England Basque Club euskal etxeak antolatuta 'Baleen hiria' legez ezagutua den honetan egindako Basque Fest edo Euskal Festari buruzkoa. Beste hainbeste argazki hautatu dizkizugu, bertan jazo zena eta bertan bizi izan zena islatu nahirik, beti ere jakinik gauza batzuek islatzea ez dela gauza erraza, bertan ...

Gehiago irakurri...


New London Basque Fest 2018 euskal jaiko irudi bidezko kronika (I)

2018/06/29

Bandera estatubatuarra eta ikurrina New Londongo euskal etxe zaharrenetakoa den eskola ohian (arg. EuskalKultura.com) Datozen iruzkin eta argazki sortan, Estatu Batuetan, New England eskualdean, Connecticut estatuko New London hirian ekainaren 23an egindako Basque Fest edo Euskal Festaren kronika grafikoa islatu nahi izan dugu. New England Basque Club euskal etxea antolatzaile izan zuen elkarretaratze honek oihartzun garrantzitsua lortu zuen eta euskal jatorriko publiko amerikarra eta publiko amerikar ez-euskalduna ere ...

Gehiago irakurri...


Basque Fest-en arrakastaren ondotik, New England Euskal Etxea sendoago bere plan anbiziotsuei ekiteko

2018/06/29

Euskal Herriko argazkia? Ez, New Londongo Basque Fest euskal jaialdiko irudi bata (arg. EuskalKultura.com)

Apustu gisa planteatu zioten euren buruari New England Euskal Etxeko kideek New Londonen ekainaren 23an egin duten Basque Fest edo Euskal Jaialdia gauzatzearena, izan ere arrakastaz gauzatzearena, jauzi gisa, geroari sendo begiratzeko. Eta lortu dute. Jauzia eman eta zutik eta orekatu geratu dira. 2018ko Basque Fest hau lehena izan da, eta hiriko alkatearekin tratua egina dute segida emateko. 2019rako badute eskarmentua. Eta 2020an, lehenengoz ostatatuko dute AEB Ekialdean NABOren Biltzar Nagusi bat. Geroari begietara begiratzen diote zalantzarik gabe.

Gehiago irakurri...


Ikurrina eskuan, hiriburu peruarreko Euskal Etxeko bi ordezkarik hartu dute aurten ere parte 'Lima 42' Maratoian

2018/06/29

Xabi Gil eta Ania Ayuque korrikalariak Ez da lehenengo aldia eta aurten ere Limako Maratoian ikusle edo partaide izan direnek, aukera izan dute ikurrina karrera egiten ikusteko, maratoigileetako batzuek eramana. Korrikalariak Euskal Etxeko euskara irakaslea den Xabi Gil nafarra eta bere bikote Ania Ayuque peruarra izan dira, Euskal Etxeko kideak biak. Lau ordu behar izan zituzten Xabik eta Aniak 42 kilometroak egiteko eta nahiz eta oso gogorra izan oso ...

Gehiago irakurri...


Adi, patxaran zaleok! Azulgo euskara ikasleek botilaratu dute dagoeneko eurek egindako 2018ko ‘Gure Patxarana’

2018/06/28

Azulgo 'Gure Patxarana', 2018ko uzta botilaratu berria 2016an bururatu zitzaien Azulgo Gure Txokoa-ko euskara ikasleei etxeko patxarana egitea. Eta egin ez ezik, ekoizpen prozesua bideo polit batean filmatu zuten 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean aurkezteko. Ekimena hain arrakastatsua suertatu zenez, errepikatzea erabaki zuten. Baina euskal etxetik azpimarratu digutenez, garrantzitsuena honetan guztian emaitza likidoa baino, prozesu honek euskara taldeari ...

Gehiago irakurri...


‘Ekitatea’k, genero berdintasunaren aldeko eskubideak sustatzen dituen erakunde argentinarrak, Lege Izaera lortu du

2018/06/28

'Ekitatea' erakundearen logoa Emakumeen eta nesken eskubideen erabilera osoa eta genero parekotasuna bultzatzen dituen ‘Ekitatea’ ekimena Jose C. Paz hirian dago, Buenos Aires probintzian. Paula Basaldua soziologoa da proiektuaren arduraduna eta berak oso argi azaltzen ditu erakundearen helburuak: nesken eta emakumeen eskubideak babestea, emakumeen eskaera sozialei buruzko ezagutza eta ikerketak sustatzea, eta eremu publikoan ...

Gehiago irakurri...


Pilar Lopez Virgili jotari argentinarrak Iruñeko Sanferminetan debutatuko du, Nafarroako Jota Eskolak gonbidatuta

2018/06/28

Pilar Lopez Virgili jota kantari rosariotarra Aho bete hortz geratu zen Nafarroako publikoa iazko azaroan, Pilar Lopez Virgili argentinarra entzun zuenean. 16 urteko jotaria Nafarroako Jota Eskolako irakasle eta zuzendaria den Jose Carlos Jimenezen eskutik iritsi zen Rosariotik Iruñera eta bertan eskolako beste ikasleekin batera abestu zuen hainbat agertokitan, bi astetan zehar.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia