euskal diaspora eta kultura
2018/07/05
Hiriburu alemaneko Euskal Etxeak adierazi digunez, Eneritz Furyak kantari irundarrak kontzertua eman du joan den asteartean bertako Saarbach Galerian, Neuköllneko auzoan. Gogora dezagun abeslaria Europan barrena abiatu zela ekain azkenean kontzertu-sorta bat prestaturik. Izan ere, 28an Bordaleko Euskal Etxean jo zuen, biharamunean Pariseko Paï Paï Bistrot-en, 30ean Bruselan ...2018/07/04
Hamasei Nafar Etxek, horietarik gehienak Espainiako Estatukoak, baina baita ere Argentinako lauak eta Pariseko nafar guneak, bat egingo dute datorren ostiralerik aurrera Iruñean ospatuko diren San Fermin jaiekin. Antolatu dituzten ekitaldiak mota guztietakoak dira, jai-giroko eta gastronomikoetatik, sozial, erlijioso eta kulturaletara. Egitarau gehienek Txupinazioa daukate amankomunean, baita jantzi eta zapi ...2018/07/04
Mexiko Hiriko Loiolako Inazioren Eskola, herriak gehiago Bizkaitarren Eskola edo Colegio de las Vizcaínas gisa ezagunago duena, euskal diasporako hezkuntza alorreko eraikin eta erakunde esanguratsuenetakoa bat da, eta instituzio enblematikoa hiriburu mexikarrean. Deia egunkariak elkarrizketa eman du argitara joan den asteburuan bertako Patronatuko ohorezko kide den Eneko Belausteguigoitiarekin, Marta Martinez kazetariak sinatua. Interesgarria zelakoan, bere aipu laburtua egin eta hona ekarri dugu, nahi duenak begiratua eman diezaion.
2018/07/04
Euskal Herriko herri askotan ospatzen bada ere, badakigu sanjuanak ez direla jatorriz euskal jaiak edo soilik euskaldunen jaiak. Izan ere, Europako hainbat herritan ospatzen da, lekuan lekuko berezitasunekin. Aniztasun hori ere iritsi da euskal diasporara eta San Juan festak antolatzeko beste kolektibitate eta erakunde batzuengana jo ohi dute euskal etxeek, erretzeko panpinak diseinatzeko, sua pizteko edo, ...2018/07/03
Aurrekaririk gabeko gonbitea Txiletik dator eta Valparaisora edo Viña Del Marrera ikastera seihileko bat pasatzera etortzekoak diren Euskal Herriko truke-ikasleei dago bereziki zuzenduta. Euzko Etxeak bi apartamentu dauzka bere egoitzan, eta horietako batean garatzen ditu bere aktibitateak. Besteak hiru pertsonentzako tokia du, esan nahi baita bi gela –ohe bakarrekoa bat, bi ohekoa ...2018/07/03
Mendozako Nafar Etxe argentinarreko hamar kidek osatzen dute delegazioa eta egunotan bisitan dira Nafarroan, Foru Erkidegoko errealitatea in situ ezagutzeko asmotan, lehenengo eskuko ezagutza lortzearren. Taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu zuen atzo eta bertan harrera egin zien Ana Ollo sailburuak, Pello Pellejero Komunikazio eta Erakunde arteko zuzendari nagusia ere partaide.
2018/07/03
Iñigo Urkullu Lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11tik 12ra, izaera ekonomiko, instituzional eta enpresaria duen ostera batean. Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu. Euskadi-Basque Country esparru estrategikoak 'eskualde estrategiko'tzat ...2018/07/03
Neska golflari batentzako eskaintza zabaldu du Euskadiko Golf Federazioak, izan ere Estatu Batuetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka bat da Federazioak Estatu Batuetatik jaso eta bere webgunearen bidez ezagutzera eman duena.2018/07/02
Igandean, uztailaren 1ean, Maulen bildu, eta biharamunean abiatu dira xiberotar hiriburutik EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 16-17 urteko 110 gazteak, gehi laguntzaile diren 30 helduak, 140 lagun orotara. EH osoko partaideak dira, bi Diasporakoak: Argentinako Imanol Basterra eta AEBetako Unai Fraeters.
2018/07/02
Euskaldunek Argentinara eta Hego Konora izan zuten emigrazioa eta hango euskaldunak ardatz dituen Euskal Argentina elkarte baxenabartarrak bilera egingo du gaur arratsaldean Donapaleun, elkartean bi urtean behin Hego Konora egiten duen bidaiaren aurtengo proposamenaz hitz egiteko. Bidaia urriaren 30etik azaroaren 19ra egingo da, HB Evasion agentzia bidaiaren eskutik.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus