euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Haizea Elizondo, irakurlea Mexikon: "Zera eskaini nahi dugu: euskarara eta euskal kulturara hurbiltzeko eskola eta giro atsegin eta eraginkorrak"

2018/07/24

Haizea Elizondo Gorroño, Euskara eta Euskal Kultura irakurle Mexiko Hiriko UNAM unibertsitatean (argazkia EI) Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzek hainbat puntu amankomunean badituzte ere, leku bakoitzeko irakurleak eta ikasleek egiten dute berezi eta bakar irakurletza bakoitza. Mexikoko UNAM unibertsitate entzutetsuan ari da lanean Haizea Elizondo, euskara eta euskal kultura irakasten. Nola bizi dituzte gure hizkuntza eta kultura bertan? Hona kontatu diguna:

Gehiago irakurri...


Sanferminetako hilabetean, Nafarroako festa nagusiaren azken oihartzunak Diasporatik (eta III)

2018/07/24

2018ko Entzierroa Caracasko Euskal Etxean Uztailean zehar ospatzen dira Sanferminak Diasporako nafar eta euskal etxeetan, batzuetan 7an bertan baina baita ondoko egun eta asteetan ere, elkarte bakoitzaren eta bere ahalen arabera. Ospakizunak deigarriak izan ohi dira; eta ez bakarrik parte hartzaileen jantziengatik –distantzia gorabehera, Hego Amerikako sanferminzaleak ere zurigorriz janzten dira–, txupinazoarengatik ere ...

Gehiago irakurri...


Caracasko euskal eta kataluniar zentroa elkarren aurka aritu dira futbolean: euskal taldea gol baten aldeaz garaile

2018/07/24

Caracasko Atletico Barrondo taldea Joan den larunbatean, uztailaren 21ean, ‘futsal’ (areto futbola) lagunarteko partida jokatu zuten Caracasen bertako Atletico Barrondo taldeak --hiriko Eusko Etxearen ordezkari-- eta Caracasko Centre Catalá etxe kataluniarreko ‘Catalonia’ taldeak. Partida Centre Catalá-ren instalazioetan gauzatu zen eta bi zati oso antzekoren ostean Euskal Etxeko ordezkariek ...

Gehiago irakurri...


EHAA buletinak gaur eman ditu argitara Gaztemunduko 2018ko edizioan parte hartuko duten Diasporako 15 gazteen izenak

2018/07/23

Gaztemundu 2018 iragartzen duen kartela EHAA buletin ofizialak gaur astelehena eman du argitara "Ebazpena 2018ko uztailaren 11koa, Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariarena, zeinaren bidez aukeratzen baitira 2018ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak". Gorka Alvarez Aranburu zuzendariak sinatzen duen Ebazpena hemen irakur daiteke pdf bertsioan euskaraz, eta hemen bertsio elebidunean. Gogoratu Gaztemundu 2018 ...

Gehiago irakurri...


Grafittiak Medellinen, XVII. mendean hiria fundatu zuen Miguel Aguinaga eibartarra aipatzen duen plakaren gainean

2018/07/23

Medellingo San Jose elizan egindako graffitietako batzuk (argazkia Leonardo de Constantino, Medellin EsCultural). Grafittiak agertu dira Kolonbiako Medellinen, bertako El Pobladoko San Jose Elizan, XVII. mendean hiria fundatu zutenen izenak aipatzen dituen plakaren eta elizako zenbait hormaren gainean. Ekitaldiak bigarren parte bat ere izan du sare sozialetan, batzuk graffitiak kritikatu dituzten bitartean, beste batzuk graffitiok artea direla esan baitute.  Zenbait irain eta hitz zatarrekin batera, esan direnen ...

Gehiago irakurri...


Parte hartu nahi duzu Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan? Txoko Ona Euskal Etxeak aukera ematen dizu

2018/07/23

Owyhee County Fair & Rodeo-ko Kabalkada Homedalen (Idaho), euskaldunak partaide "Urtero Txoko Onaren karrokanpoek parte hartzen dute Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan (Owyhee County Fair and Rodeo-ko desfilean), Idahon, baina aurten Txoko Ona Euskal Etxeak gonbidatu nahi zaitu, zu eta zure familia ere partaide izan zaitezen. Ardikanpoaren inguruan oinez joan zaitezke, esaterako ikurrina eskuetan eramanez, euskal musika joz edo, jakina, ikusleei goxokiak ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko lagunei matea prestatzen irakastea zaila al zaizu? Hona hemen euskarazko tutorial bat!

2018/07/23

‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ laburmetraiaren irudiak ‘Mate ontziaren zuloa ia bezain zaharra den errezeta’ izenburua daraman tutorial moduko laburmetraia hau duela bi urte Argentinan bizi den Fernanda Sanjurjo Olavarria ikus-entzunezko egile uruguaitarraren proiektua da. Matea bezain riodelaplatatarra, askotan azaldu behar izan die Fernandak lagun atzerritarrei edari tradizional hau zer den. Hori izan zen laburmetraia sortzeko abiapuntua.

Gehiago irakurri...


Pedro Arana, Neuquengo 'Konfluentziako Euskaldunak': "Kanpoko euskaldunak hemengoak baino euskaldunago gara"

2018/07/23

Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra Durangon egin berria duen egonaldian (arg. JG-Durangon.com) Pedro Arana Urionabarrenetxea euskal-argentinarra, bere emazte Gabriela eta bi seme-alaba Maite eta Asier atzera joanak dira Neuquen-era, Patagoniara, eta beste 11 hilabete itxaron beharko dute Durangora itzultzeko, Pedroren gurasoak 1954an Buenos Airesera emigratzeko atzean utzi zuten herrira bueltatzeko. Tarte horretan, Pedroren Euskal Herriarekiko eta Durangorekiko herrimin eta oroitzapena, Neuquen-en ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuko Patronatua bildu da Gasteizen, 'Euskara Munduan' osorik kudeatuko duen lehenengo ikasturte atarian

2018/07/20

Etxepare Euskal Institutuko Patronatuaren joan den asteazkeneko bileran parte hartu zutenen argazkia (arg. Irekia)

Urte hasieran pasatu zen munduko euskal etxeetan euskara irakatsi eta irakasleak formatzeko 'Euskara Munduan' programa HABEren eskuetatik Etxepare Euskal Institutura, baina Europako udaostean hasiko den 2018-2019 ikasturtea lehenengoa izango da osorik eta erabat Etxeparek kudeatuko duena. Hau eta beste hainbat gai jorratu ditu Etxepareren Patronatuak joan den asteazkenean Gasteizen, Lehendakaritzan egindako blkuran, Urkullu lehendakaria buru.

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro EEak Ipar Euskal Herriko hiriburuetako izenak jarri dizkio bere egoitzako hiru aretori

2018/07/20

Euskaro Euskal Etxearen San Fermin bazkaria Inaugurazio zeremonia San Fermin ospatzeko antolatutako bazkarian egin zuen Euskal Etxeak, uztailaren 8an. Hiriburuetako izenekin batera elkarteko erreferente diren hiru lagunaren izenekin ere bataiatu zituen Euskarok bere hiru gela hauek.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia