euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Anima Zaitez!: "Eskerrik asko lauoi: Euskal Herrira argentinarrago itzultzen zarete, Diasporaren zati bat zuekin"

2018/07/26

'Anima Zaitez!' programaren gazteak Euzko Etxea-ko lagunek inguratuta Euzko Etxeak sortutako ‘Anima Zaitez!’ truke programaren 3. edizioa uztailaren 6tik 22ra luzatu zen, Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra partaide. Bi asteetan Villa Marian euskal kultura zabaltzeko mota askotako ekintzak egin zituzten gazteek tartean, euskara, dantza, musika eta kirol tailerrak eta ...

Gehiago irakurri...


Renon egoteko aukera izan ez bazenuen, ikusi NABO Udaleku 2018ko 'Azken Emanaldi'ko bideoa

2018/07/26

NABO Udaleku 2018 partaideak jotzen (argazkia Lisa Corcostegui-Udaleku) Joan den astean bukatu zen Nevadako Renon NABO Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioko Udaleku, ehun haur eta gaztetxo partaide, eta arrakastaz, bozkarioz eta tristuraz bukatu zen, urtero bezala, beti ere sentimentu kontrajarriak pizten baititu batetik zeure familia bi astetan ikusi gabe egon ondoren berriz ikusi eta gurasoak eta anai-arrebak berriro besarkatzeak, baina aldi berean Udaleku amaitu dela ...

Gehiago irakurri...


Irene Larraza, Etxepare Institutua: "Urtero herrialde bat izango dugu jomugan euskal kulturaren presentzia era nabarmenagoan lantzeko"

2018/07/26

Irene Larraza, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria bere bulegoan, Etxepareren Tabakalerako egoitzan 2012tik du Irene Larrazak  Etxepare Institutuarekin harreman estua, Institutuko komunikazio arduradun izatetik Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako zuzendari izatera pasa zen, eta urtarrilaz geroztik erakundearen buru da. Urte erdi pasatxo egin ditu jada zuzendari karguan. Elkarrizketa honetan bere ibilbideaz eta Institutuaren erronkez jardun dugu.

Gehiago irakurri...


Irungo familia batek Diasporako au pair frantsestuna eskatzen du, 2018-2019 ikasturterako

2018/07/26

Irunen bizi da deialdia egiten duen familia. Irudian, Irungo Udaletxea (arg. Gipukoa.eus) Irungo familia euskaldun bat euskaran murgildu nahi duen au pair baten bila dabil, 2018-2019 ikasturterako, irailetik uztaileraino. Frantsesduna izan eta euskaraz moldatzea eskatzen da.

Gehiago irakurri...


Altamirano herria, Buenos Aires probintzian, bere ekintza turistikoa lauburu berde eta gorri batekin ari da sustatzen

2018/07/26

'Altamirano pueblo turístico' kanpainaren irudia Buenos Aires probintziako Brandsen partiduan kokatuta eta Buenos Aires Hiritik 90 kilometrora, Altamirano herrixkak helmuga turistiko bihurtzeko asmoa du. Egiari zor, iragan aberats bat izan ondoren, azkeneko hamarkadetan itzaltzen joana zen herria da, eta orain bere etorkizunari "begietara begiratuta" eustearren hasia da borrokan. Horretarako kanpaina berezi bat abiatu du, lauburu gorri eta berdea ...

Gehiago irakurri...


Eskuz aldatu da Idahoko Hailey-n Rialto Hotelaren eraikina, 1934an Julio eta Maria Astorquiak euskal ostatu izateko eraikia

2018/07/25

Julio eta Maria (Aspitarte) Astorquiak 1934an Haileyko Kale Nagusian eraikitako Rialto Hotela (arg. Blaine County Historical Museum) Estatu Batuetako Idaho estatuan, eskuz aldatu da Hailey herriko Hailey Hotela, kale nagusian kokatua eta Julio eta Maria (Aspitarte) Astorquiak euskal ostatu izan zedin eraikia 1934an Rialto Hotel izenarekin. Izan ere, adreilu gorrizko eraikina azken izen honekin dago AEBetako Leku Historikoen Erregistro Nazionalean, eta babestutako higiezina da, beraz. Ez da oraindik aditzera eman ...

Gehiago irakurri...


'Handia' filma abuztutik aurrera ikusi ahal izango da Estatu Batuetako pantailetan, Miamitik hasita

2018/07/25

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Handia' filma 'The Giant' tituluarekin pantailaratuko dute AEBetan bertsio originalean ingelesko azpidatziz Handiak, Altzoko Handiaren istorioak, Miamin hasiko du Estatu Batuetako ibilbidea, jatorrizko bertsioan ingelesezko azpidatziekin. 50 zinema jaialditatik igaro eta 28 sari, 10 Goya eta tartean Donostiako Zinemaldiko epaimahaikideen sari berezia ere irabazi eta gero, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsi da abuztuan, hiru bat aste barru, ...

Gehiago irakurri...


Mar del Platako EEaren 75. urteurren programa: bazkaria eta omenaldia joan den igandean; Pilota Txapelketa, gaur

2018/07/25

Bertako Euskal Etxearen 75. urtebetetzea ari da ospatzen egun hauetan Mar del Platako euskal gizataldea. Asmo horrekin lagunentzako bazkaria egin zuten joan den igandean, uztailaren 22an, eta gaur, berriz, lau talderen arteko Pilota Txapelketa gauzatuko du.

Gehiago irakurri...


Gastón Mendiolagoitia argentinarrak Orozko bisitatu du Bizkaian bere arbasoen oinetxe eta jatorria ezagutzearren

2018/07/25

Gastón Mendiolagoitiak bere arbasoetako batek --Orozkon oinetxea zuenak-- 1787an lortutako 'Hidalgia Zedula' erakusten du (arg. Susana Martín-Deia)

Gastón Mendiolagoitiak hiru bidaia egin ditu Euskal Herrira eta apurka apurka bere zuhaitz genealogikoa osatzen joan da. Orozkon emozio handiz bisitatu du Mendiolagoititarren oinetxea. Mendiolagoitia argentinarrak 'Familia Liburua' (1787) gorde dute eta baita 'Hidalgia Zedula' ere (1749), euren arbaso Francisco Mendiolagoitiari 'infanzon'tasuna aitortzen diona. Deia egunkariak Susana Martinek sinatzen duen honako erreportajea argitaratu du.

Gehiago irakurri...


Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten

2018/07/24

Euskal Diasporaren Egunaren logoa

Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei, bakoitzak bere hiri eta herrialdean irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten. Aurtengoa izango du lehenengo edizioa joan den abenduan Jaurlaritzako Aholku Batzordeak munduko euskaldunen artean ideia-lehiaketa bat egin ondoren data hau onetsi zuenetik. Ospakizuna sustatzeko, bideo bat plazaratu du exekutiboak zenbait hizkuntzatan, Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburuk aurkeztu berria dutenez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia