euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Las brujas de Zugarramurdi’, euskal mitologian inspiratutako rock-fusio taldea, San Nicolas, Argentinan

2018/07/31

'Las Brujas de Zugarramurdi" kontzertu batean (argazkia Melania Caminos) Mai Etxaniz da ‘Las brujas de Zugarramurdi’ taldeko ahotsa eta taldearen izena proposatu zuena. Izan ere, arbaso gipuzkoarrak izateaz gain, San Nicolaseko Euzkal Etxeko kide da Mai. Artistak EuskalKultura.com-i azaldu dio euskal sustraiei buruzko argazkilaritza proiektu bat egiten ari zela topatu zuela Zugarramurdiko sorginen berri eta sakondu nahi izan zuela.

Gehiago irakurri...


National Geographic aldizkariak Albaola eta euskal baleazaleei eskaini dizkie bere abuztuko zenbakiko 24 orrialde

2018/07/30

National Geographic-en abuztuko zenbakia Albaolari eta euskal baleontziei eskainitako 24 orrialderekin “A bordo de un sueño”ren izenburupean National Geographic-ek Albaolaren proiektuari artikulu bat dedikatu dio. National Geographic-aren abuztuko alea iritsi da azkenean liburudendetara. Barruan, euskal baleazaleen historia irudikatzen duten ilustrazioen zabalgarri bat, 10 orrialdekoa, eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruzko 14 ...

Gehiago irakurri...


Cullman Center sormen beka irabazirik, New Yorken igaroko du Kirmen Uribek 2018-2018 ikasturtea

2018/07/30

Kirmen Uribe idazle ondarroarra (arg. Gara)

Gutxiago falta da eta berehala da hemen iraila; eta irailarekin batera Cullman Centerren bekarekin New Yorken bederatzi hilabeteko egonaldia abiatuko du Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Segidako erreportaje hau duela hiruzpalau hilabete argitaratu zuen Ariane Kamiok Gara egunkarian, baina ikasturte berria gerturatzen joan ahala gauzatzen ere hasiko dira bertan aipatzen diren beka eta Uriberen pauso eta mugarri berria.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxean abiatu ostean, Julia Etchebehere-ren ‘Hazia’ Haurtzaro Etxeak bere leku propioa inauguratu du

2018/07/30

‘Hazia’ Haurtzaro Etxea ‘Hazia’ haurtzaindegi alternatibo bat da, 1 eta 3 urte arteko umeei begira. Julia Etchebehere arduradunak azaltzen duenez, “jolasgunea da, txikiek euren adin bereko beste neska-mutil batzuekin elkartzeko lekua. Mota askotako tailerrak eskaintzen dizkiegu txikiei, beti ere eskarmentu handiko aditu talde batek koordinatuta”.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ospatuko du Euskal Diasporaren Eguna, Urkullu lehendakaria buru izango duen ekitaldi batekin

2018/07/30

Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ospatuko du datorren irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna, Lehendakaritzan gauzatuko duen ekitaldi instituzional batekin, Urkullu lehendakaria buru. Ekitaldira Euskal Etxeetako eta munduko euskal komunitateetako ordezkariak eta euskal gizarteko hainbat arlotako kideak gonbidatu dira, ospakizun honek izango duen lehenengo edizioan, Kanpoan den Euskal Gizataldeetarako Aholku Batzordeak ...

Gehiago irakurri...


Abuztuaren 5ean ospatuko dituzte Roldanen Euskal Etxearen lehenengo ekintzen 30. urteurrena eta Iñaki Deunaren eguna

2018/07/30

Euskel Biotza Euskal Etxeko San Ignazio jairako gonbiteak, 1988koa eta aurtengoa 2016an lortu zuen bere Lege-Izaera Santa Fe probintziako Roldan-go Euskel Biotza Euskal Etxeak, baina askoz lehenagotik, 1988tik, hasiak ziren herriko euskal jatorriko lagunak biltzen, ekitaldiak antolatu eta denborarekin Euskal Etxea bilakatuko zenaren oinarriak lantzeko. Hiru hamarkada geroago, elkartearen lehenengo ekintzen 30. urteurrena ospatuko du Roldango euskal gizataldeak eta San Inazio ...

Gehiago irakurri...


Hainbat dira munduan asteburu honetan edo hurrengoan San Inazio edo Iñaki Deuna jaia ospatuko duten euskal etxeak

2018/07/27

Boiseko 'Oñati' dantza taldeko kideak San Inazioren irudia bizkar gainean (arg. EuskalKultura.com) Datorren asteartean da San Inazio, eta San Inazio --edo Diasporan historikoki ospatzen den beste leku batzuetan esaten duten bezala 'Iñaki Deuna'-- munduko hainbat euskal etxetan tradizionalki ospatu izan den festa da, Hego Ameriketan bereziki, baina ez bakarrik. Aurten asteguna denez, euskal etxe batzuk erabaki dute ospakizuna aurreko asteburura ekartzea eta beste batzuk ondokora eramatea. ...

Gehiago irakurri...


Aurten lehen aldiz euskal filmak aurkeztuko ditu Limako Euskal Etxeak hiriko Zinemaldiaren baitan, tartean ‘Obaba’

2018/07/27

Zinemaldiaren afixa Limako Zinemaldiaren 22. edizioa abuztuaren 3tik 11ra egingo da Peruko hiriburuan eta jatorri askotako berrehundik gora izenburu eskainiko ditu. Euskal zinea ere iritsiko da aurten lehenengo aldiz nazioarteko ekitaldira, Limako Euskal Etxeak egin duen slekzio batetik abiatuta. Bertako euskara irakasle Xabi Gil iruñarrak jakinarazi digunez, hiru pelikula proiektatzeko ardura hartuko du ...

Gehiago irakurri...


Helburuak beteta bukatu da Villa Marian Euskara Munduango 2018ko Neguko Barnetegia, Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 ikasle partaide

2018/07/27

Euskara Munduan-go 2018ko Neguko Barnetegiko talde-argazkia, Cordoba probintziako Villa Marian, Argentinan Munduko euskal etxeetan euskara irakatsi eta tokian tokiko irakasleak formatzeko 'Euskara Munduan' programako Neguko Barnetegia Villa Mariako Euzko Etxean egin berria da uztailaren 14tik 21era, Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 ikasle-irakasle partaide. 2018ko aurrez-aurreko bigarren ikastaro trinko hau Euzko Etxeak eta FEVAk antolatu dute, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. Gogora dezagun ...

Gehiago irakurri...


Puri-purian dira Baionan hiriko bestak, eta gaurko egitarauak Frantziako Euskal Etxeen elkarretaratzea markatzen du

2018/07/27

Aurreko elkarretaratze bateko irudia. Benoit Etcheverry-k deiturik hasi ziren egiten elkarretaratzeok Ohitura bilakatu da azkeneko urteetan Baionako Besten karietara, besta edo pexta hauek estakuru, deialdi bat egitea Frantziako euskal etxeei zuzendua, bertan bildu, berriz ere elkar agurtu edo elkar ezagutu, eta jai-giroko inguru honetan bestelako elkarretaratze proposamen honen bidez une goxo batzuk pasatzea Frantziako leku desberdinetarik etorririk. Aurtengoan Pariseko Euskal Etxea da antolatzaile eta bazkaria, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia