euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Euskaraz beti aurrera’ Ipuin eta Bideo 2. Lehiaketa jarri du abian Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak

2018/09/18

Lehiaketaren afixa

Euskararen erabilera bultzatzeko ekimena abian da jadanik, euskara ikasleei dago zuzenduta eta lanak bidaltzeko epea urriaren 31an bukatuko da. Ipuinak eta bideoak euskaraz egon behar dira eta irabazleen izenak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) jakinaraziko dira, Hona Lehiaketan parte hartzeko oinarriak.

Gehiago irakurri...


Dagoeneko har daitezke gelak Donostian zubilana egin eta Diasporarekin lotura zuzena izango duen Unanue hotel berrian

2018/09/17

Heredad de Unanue hoteleko gela Datorren astelehenean, Donostian Zinemaldia pil-pilean ibiliko denean zabalduko ditu ateak hiriburu donostiarrean euskal diasporarekin lotura zuzena izango duen Heredad de Unanue hotelak. Unanue hotela Donostiako Unanue-Zar baserri historikoan kokatzen da, Añorga auzoan, eta bere hotel funtzioaz gain, arreta berezia eskainiko dio Diasporari, bai bere hormetan eta dekorazioan Diasporari egingo ...

Gehiago irakurri...


Bozka dezakezu dagoeneko zein Euskal Etxeari eman nahi diozun EuskalKultura.com zozketatzen ari den proiektagailua

2018/09/17

Bozkatu gaur bertan eta ez utzi geroko, zure euskal etxeak eskertuko dizu Gaur hasi eta irailaren 28ra arte, ostirala, egongo da zabalik EuskalKultura.com zozketatzen ari den proiektagailua nori eman nahi diozun esan eta zeure botoa haren aldeko zenbaki bat bilakatzeko aukera. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria euskal etxeari. Euren hautagaitza baldintzak betez aurkeztu duten 22 etxeen artean hauta dezakezu (zoritxarrez, oraingoan ere ...

Gehiago irakurri...


Hamabi delegazio partaide hasiko da datorren asteburuan Macachinen Munduko Mus Txapelketa

2018/09/17

Macachingo Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa Ekitaldirako propio sortutako azpibatzordeak jakinarazi duenez, Txapelketa irailaren 21ean hasiko da ordezkaritzen iristearekin batera eta ekintza nagusiak programaren bigarren asteburuan izango dira. Izan ere, irailaren 28an, sukaldaritza, mus eta dantza tailerrak eskainiko zaizkie gonbidatuei, mus txapelketa paraleloa ere egingo da ostiralean eta Munduko Mus Txapelketaren sari-banaketa gauzatuko da.

Gehiago irakurri...


Ipar Ameriketan artzain ibilitakoek euren urteroko ospakizun handia eginen dute gaur Nafarroako Lekunberrin

2018/09/15

Ipar Ameriketan artzain ibiliakoek gaur ospatuko dute, Nafarroako Lekunberrin, euren urteroko elkarretaratze egun eta festa. Iazko hitzordua Gipuzkoako Legazpin egin ondoren, aurtengoan Larraun inguruko 0amerikanoak' omenduko dituzte bereziki, beti ere Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile, bertako udalarekin bat. Ekitaldiak elkarrekin bildu, bazkaldu eta egun goxoa elkarrekin egun goxoa pasatzea du ...

Gehiago irakurri...


Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak Bruselan; baita Juanjo Olasagarre eta Bernardo Atxaga idazleak ere

2018/09/14

Bruselako Fete de la BD -Strip Feest komikiaren festa asteburu osoan garatuko da hiriburu europarrean, euskal komikia partaide Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak euskal komukigintzaren ordezkari izango dira Bruselan gaurtik igandera arte Bruselan garatuko den Fête de la BD - Strip Feest jaialdian. Irailaren 15ean Armpach mahai inguru bateko partaide izango da Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin, komikigintzaren egoera norberaren herrialdean hizpide, eta irailaren 16an Durrutyk ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko Ipuin Lehiaketa antolatu du, mundu osoko 9 eta 14 urte arteko haurrentzat

2018/09/14

Comahueko Euskal Etxearen Euskal Herriari buruzko I. Ipuin Lehiaketa Patagonia argentinarrean, Neuquen hirian egoitza duen Comahueko Euskal Etxeak 9 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzendutako gonbitea plazaratu du, Euskal Herriari buruzko ipuin lehiaketan antolatuz. Parte hartzeko ez da nahitaezkoa idazle gazteak Argentinan bizi behar izatea, beraz edonondik bidal ditzateke lanak eta lehiaketan parte hartu. Banakako edo taldekako lanak aurkez daitezke. Taldeek bost kide ...

Gehiago irakurri...


Hitzarmena sinatu dute Montevideoko Euskal Erria Argitaletxeak eta CLAEH Unibertsitateak Euskal Ikasketa bilduma bat argitaratzeko

2018/09/13

CLAEH Unibertsitateko Andres Lalanne errektoreak sinatu zuen asteartean Hitzarmena Euskal Erria Argitaletxearekin (arg. Busqueda.com.uy)

Bi erakundeok asteartean bururatu dute hitzarmena 'Euskal Ikasketa' sail bat argitaratzen hasteko, "indarrak bateratzearren euskal ikasketen ikerkuntzan Europan eta Ameriketan, jatorrizko monografia eta ikerlanak argitaratu eta zabaltzearen bidez". Aipatu bildumako lehenengo izenburua 'Gizarte Ekonomia Euskal Herrian' izango da, sinatzaileek EuskalKultura.com-i zehaztu diotenez.

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (IV): ‘Zortzigarren Probintziak’ bere burua gogoz ikus eta entzunarazi du mundu osoan

2018/09/13

Azulgo Euskal Etxean foto eta bideoen bidez kontatu zuten diasporaren historia Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren berri izan orduko zalantzarik ez dute izan munduko euskal etxeek, eta Euskal Diasporaren Eguna baliatzeko eta aldarrikatzeko egun gisa ikusi dute. Bere egin dute proposamena, egun honetan edo hartan ospatzetik haratago, ezinbestekoa zen eguntzat jo dute, euskal diasporarena oraindik ere 'ikasteke dagoen ikasgai' dela ikusten baitute euskal gizartean, eta min ematen ...

Gehiago irakurri...


Isabel Elizalde, Eva García eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko ordezkari San Frantziskoko klimaren gailurrean

2018/09/13

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari atzo San Frantziskoko gailurrean Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde, bere saileko Igurumen eta Lurralde Antolaketa zuzendari Eva Garcia eta Nafarroako Bruselako ordezkari Mikel Irujo Kalifornian dira aste honetan, klimari buruzko mundu gailurrean partaide. Asteazkenetik hasita, mundu osoko hainbat gobernadore, alkate, enpresari, elkarte, erakunde eta zientzilarirekin batera ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia