euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Larraioz enpresa gipuzkoarrak Diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileak eskatzen ditu; CVak urriaren 31era arte

2018/10/16

Larraioz enpresa gipuzkoarrak lan deialdia luzatu du 30. urteurrena ospatu berri duen Zarauzko Larraioz Elektronika enpresa sendoak lan deialdi interesgarria luzatzen die automatizazio, mekatronika eta robotika arloko lana esparru duten diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileei. Deialdiak bi momentu izango ditu: formakuntza aldi bat –gutxienez hiru hilabetekoa–, eta behin trebakuntza gaindituta, lan kontratua sinatzeko aukera.

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeak eta Durangoko Gerediagak Juan de Orobiogoitia y Aguirre iurretarra omendu dute Perun

2018/10/16

Juan de Orobiogoitia y Aguirreri Liman egindako omenaldia Juan de Orobiogoitia y Aguirre (Bizkaia, 1718-Peru 1794) “Diccionario Histórico Biográfico de los Vascos en el Perú y de Peruanos de Ancestro Vasco” hiztegian agertzen den izen handiko pertsonaietako bat da. Mota askotako eginkizunetan aritu zen Orobiogoitia Perun, tartean Limako Kontsulatuko Auzitegian, merkataritza lanetan, eta Arantzazuko Amaren Euskal Anaidiko parte ere izan zen. ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia egin zien urriko mezaren ostean Caracaseko Eusko Etxeak Josu Bilbao eta Kepa Lekue pilotariei

2018/10/15

Josu Bilbao eta Kepa Lekue pilotariek Txapela bana jaso zuten Caracaseko Eusko Etxeak egin zien omenaldian Eusko Etxeak meza antolatzen du hilabetero lehenengo igandean bere egoitzan bertan, eukal komunitatean hildako bazkide eta lagunen alde. Urriaren 7koan gogoan hartu zituzten Miguel Arriaga Aguirre, Garbiñe Pérez de Aznar, María Begoña Arrue de Iriarte, Begoña de Alberdi, Mª Ángeles Torrecilla de Basterrechea, Celia Aurtenetxe eta Joseba Andoni ...

Gehiago irakurri...


Basque Kitchen by Aitor jatetxea zabaldu du euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive sukaldariak Singapurren

2018/10/15

Euskal jatorriko Aitor Jeronimo Orive sukaldaria Singapurren orain hilabete batzuk egindako irudian Iggy's jatetxera iritsi zen Singapurrera eta urtebetean Michelin izar bat lortu zion. Orain bere leku propioa zabaldu du hirian, Basque Kitchen by Aitor (Aitorren Euskal Sukaldea). Madrilen eta Australian hazia, besteak beste Mugaritzen, Fat Duck-en eta Neruan trebatutako sukaldaria da Aitor Jeronimo Orive. Hauxe die jatetxe zabaldu berriko webguneak harrera gisa bertara iristen zaizkion bisitariei: ...

Gehiago irakurri...


Utah eta AEBetako euskal komunitatea kolpatua Jean Gaztambide eta Madalena Zatika Sangronizen heriotzekin

2018/10/11

Jean Gaztambide eta Madalena (Zatika) Sangroniz Jean Gaztambide, 88, atzo hil zen Salt Lake Cityn, azken urteetan gainbeheran eta osasunez makal ibili ondoren, eta Madalena (Zatika) Sangroniz-ek, 93, joan den irailaren 27an utzi gintuen. Biak Salt Lake Cityko euskal komunitateko zutarrietakoak ziren, Jean bere emazte Mary Gaztambide NABOko lehendakari ohiarekin batera eta Madalena iaz zendu zen bere senar Jaime Sangronizekin. Gure doluminak bi familiei, eta ...

Gehiago irakurri...


Txile eta Argentinako euskal etxetan ospatu dute San Migel; Pergaminoko Lagun Onak-ek biharko luzatu du gonbitea

2018/10/11

Urtero bezala, Txileko Santiagoko Euskal Etxeak egun osoko programa batekin ospatu zuen 'Mikel Deuna' Ostiral honetan, urriaren 12an ospatuko du Pergamino hiri argentinarreko Lagun Onak Euskal Etxeak Aralarko Mikel Deunaren Jaia, bertan deitzen dutenez. Topaketan, euskal musika, dantzak, sukaldaritza eta historia partekatzeaz gain, helburu solidario bat ere beteko du euskal elkarteak: elikagai ez galkorrak bilduko ditu beharretan dauden umeak artatzen dituen ‘Ayudanos a crecer’ izeneko jantokiari ...

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxea: 20 urte zubigintzan EHren eta Alemaniaren artean eta larunbat honetan ospatuko du

2018/10/10

Berlingo Euskal Etxeak 20 urte hauetan egindako ekitaldietako bat: Korrikaren saio berlindarra, artxiboko argazki batean Hiriburu alemaniarrean egoitza duen "Gernika deutsch-baskischer Kultur Verein e. V." Berlingo Euskal Etxea urtebetetze ospakizunetan dabil, pozez esan baitezake hogei urte bete dituela zubigintza lanean Euskal Herriaren eta Alemaniaren artean. Bazkide eta euskaltzale gehienbat alemaniarren ekimena izan zen hau elkarte aktibo eta ekarpen-emaile segitzen du gaur egun. Sorreratik 12 urtera eskatu ...

Gehiago irakurri...


'Universo Poesía' liburua aurkeztuko dute San Miguelen, Askatasunaren Bidea EEko euskara ikasleen poemak barne

2018/10/10

"Universo Poesía" liburuaren aurkezpena urriaren 12an izango da Liburua ostiral honetan aurkeztuko da Buenos Aires probintziako herri honetako Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri Liburutegian. Proiektu handiago baten barruan dago kokatuta, Liburutegiak, Gral. Sarmiento Unibertsitateak eta “La Cuentera” GKEak elkarrekin daramaten ‘Irakurle Komunitatea' (Comunidad de Lectores) proiektua, eta honen xedeekin bat, Liburutegiko irakurleen eta ...

Gehiago irakurri...


"Departamentuaren Interesekoa" izendatu dute ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburua Rawson-eko Liburu Azokan

2018/10/09

Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ liburuaren aurkezpeneko euskal dantzak Rawson-eko Liburu eta Kultur Azoka probintziala, Andealdean, San Juan probintzia argentinarrean, irailaren 28tik urriaren 7ra arte luzatu da aurten. Ekitaldiaren 10. edizio honetan, partaidetza nabaria izan du San Juan hiriburuko Euskal Etxeak. Izan ere, babesa eman dio bere bazkide den Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ (Euskal iratxoen mitoaren atzeko ...

Gehiago irakurri...


San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak Gernika-ri buruzko hausnarketa bultzatuko du herriko Gizataldeen Jaian

2018/10/09

2018ko San Pedroko Gizataldeen Jaia Urriaren 13tik 15era luzatuko da 2018 honetan Buenos Aires probintzia argentinarreko San Pedro herrian bertako Gizataldeen Jaialdia. Udala antolatzaile, San Pedroko hainbat elkarte eta kolektibitatek hartuko dute parte, tartean, mallorcarrak paraguaitarrak, alemaniarrak, arabiarrak, venezuelarrak, txekiarrak, espainiarrak eta euskaldunak. Euskal Herriko kolektibitateko ordezkaria Ongi Etorri Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia