euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Auzolana' San Pedroko Gizataldeen Jaian: inguruko hainbat euskal etxe bertakoaren laguntzaile herriko festetan

2018/10/29

Ongi Etorri Euskal Etxea San Pedroko 2018ko Gizataldeen Jaian Urteko bere hitzordu nagusia izan du San Pedroko Ongi Etorri Euskal Etxeak urriaren 13tik 15era. Eta azken urteetan gertatu bezala 2018 honetan ere bertako euskaldunek ez diote bakarrik eutsi eurentzat garrantzitsua den hitzordu oihartzuntsu honi. Izan ere, gutxienez beste hiru euskal etxe izan dituzte lankide, esan nahi baita San Nicolaseko Euzkal Etxea, Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat eta Buenos ...

Gehiago irakurri...


Asteazkena azken eguna Etxepare Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileen bidaia-poltsak eskatzeko

2018/10/27

Datorren asteazkena azken eguna da Etxepare Euskal Institutuaren zinema eta literatura sortzaile eta eragileak nazioartean jarduteko bidaia-poltsa laguntzak eskatzeko, 2018 urteari dagokionez. "Euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaileak eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako diru-laguntzak" deialdiak urriaren 31 du azkeneko aurkezpen eguna, Etxepare ...

Gehiago irakurri...


Mar del Platan egingo da datorren ostiralean Hego eta Ertamerikako Euskal Etxeen eskualdeko bilera

2018/10/26

Kongresuarteko azkeneko bilera joan den otsailean egin zen Kaliforniako San Frantziskon. Mar del Platan, bertako euskal etxeak aurten 75 urte betetzen dituela kointzidituz antolatutako Euskal Astearekin bat antolatu da bertan (arg. EuskalKultura.com)

Mundu-Batzar arteko bilera datorren ostiralean, azaroaren 2an, egingo da Mar del Platan, 2019an Bilbon egingo den Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu.Batzarrarerako bidean. Hamar bat herrialdeko ordezkariek baieztatu dute orain arte euren partaidetza Mar del Platan, bilkuraren itxieran Urkullu lehendakaria partaide. Izan ere ondoren eta dagoeneko Mar del Platako Euskal Etxean, Lehendakariak Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionalaren asteburuko programa inauguratuko du.

Gehiago irakurri...


Uruguaiko neska-mutilek Eguzkilorearen elezaharraren inguruko ekintzak egin dituzte FIVUren 2018ko Udalekuan

2018/10/26

Uruguaiko FIVUren 2018ko Udalekuko partaideen talde-argazkia FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioak bultzatutako ekitaldia urriaren 12 eta 14 bitartean egin zen, Canelones departamentuko La Tuna hondartzan, Villa Bautistan. San Joseko Euskaldunen Taldea eta Montevideoko Haize Hegoa euskal etxeetako 5 eta 17 urte arteko 30 neska-mutilek mota askotako aktibitateetan hartu zuten parte, tartean euskara klaseetan, Martin Zabalza eta Andrea Bella irakasleekin; eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Dantzarien Biltzarra Buenos Aires eta Mar del Platan izango da Argentinako 2018ko Euskal Asteko partaide

2018/10/26

EDBko lehendakariaren datorren asteleheneko hitzaldia iragartzen duen afixa, Buenos Aires hirian Euskal Herri osoko euskal dantza taldeen bilgarri den Euskal Dantzarien Biltzarrak (EDB) Argentina bisitatuko du datozen egunetan, federazioko lehendakari Joseba Altube bertara bidaiatu eta gutxienez bi hitzaldiren emaile izango baita "Euskal dantza tradizionala" izenpean beste hainbeste euskal etxetan. Hitzaldiotan gai horri buruzko aurkezpena egingo du eta Euskal Herriko dantza ...

Gehiago irakurri...


Paraguaiko Asunciongo Jasone Euskal Etxeko agintariek FIVUko lehendakariaren bisita jaso dute

2018/10/25

Galo Egüez, Juan Pedro Arin (FIVU), Jose Ma. Vargas Peña Apesteguía (Asunciongo Euskal Etxeko lehendakaria) eta Daniel Elicetche Paraguaiko hiriburuko Euskal Etxeko lagunek FIVU Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioko lehendakari Juan Pedro Arin-en bisita jaso dute aste honetan. Jose Mª Vargas Peña Apesteguia etxe anfitrioiko lehendakariak, Galo Egüezek eta Daniel Elicetchek euskal elkartearen egoitzako bilera aretoan egin diote harrera gonbidatuari eta beste gai batzuen artean, datorren asteko ostiralean, ...

Gehiago irakurri...


Bolivar herri argentinarreko nafar dantzariek La Pampako Colonia Baron-en desfilatu eta dantzatu dute

2018/10/25

Bolivarreko Nafar Etxeko neskak Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdian (argazkia Colonia Baroneko Udala) La Pampa probintziako Colonia Baroneko Gizataldeen Jaialdiaren 23. edizioa urriaren 14an gauzatu da, bi zatitan banatua: Immigranteen Plazan egin dira goizeko omenaldia eta desfilea, eta herriaren erabilera anitzeko aretoak baitaratu ditu arratsaldeko musika eta dantza ikuskizunak. Herriko alkate Sonia Luengo eta bere gobernu taldea izan dira ekitaldietako buru, lau mila bat lagunen ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek laguntzaile bat hartuko luke, sare sozialetan moldatzen den pertsona bi/hirueleduna

2018/10/24

Diasporatik edo Euskal Herritik, bere eguneroko martxan laguntzeko kolaboratzaile baten bila ari da EuskalKultura.com EuskalKultura.com laguntza beharrean dago eta berehala hasteko pertsona baten bila ari da. Gogoan izanda ez direla baldintza itxiak, sare sozialetan moldatzen den gazte bat beharko luke, euskara eta gaztelania menperatu eta frantsesez/ingelesez ere moldatzen den pertsona. Idaztea eta eguneroko lanetan laguntzea izango luke betebeharra. Euskal Herrian edo Diasporan bizi daiteke, eta ...

Gehiago irakurri...


Urrundik-eko dantzariak eta Joseba Gotzon kantari gonbidatua protagonista Paranako 2018ko Euskal Jaialdian

2018/10/24

Urrundik Elkarteko dantzariak 2018ko Dantzaldian, 3 de Febrero Antzokian Urriaren 7an egin da aurten, hirian dagoeneko klasiko bat den Paranako Euskal Dantza eta Musika Ikuskizuna, Urrundik elkartea antolatzaile, hiriko 3 de Febrero Antzokian.  Nobedadea ere bildu du aurtengo programak, Euskal Herritik etorritako gobidatuarekin, Argentinako euskal etxeetan –eta joan den irailean Mexikon– 'Desiraren Kaia' (El puerto del deseo) bere azken lan diskografikoa ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaria Argentina eta Txikera doa datorren astean eta partaide izango da Mar del Platako Euskal Aste Nazionalean

2018/10/23

Mar del Platako Euskal Etxeko kantxa Euskal Aste Nazionaleko ospakiunetarako prestatzen (arg. Denak Bat EE)

Urkulluk kargua hartu zuenetik Argentinara eta Hego Konora egiten duen lehenengo bidaia da. Urriaren 31etik azaroaren 6a bitartean luzatuko da eta aukera emango dio Lehendakariari bi herrialdeotako euskal gizataldeekin elkarrizketatzeko, baita Hego Amerika eta Karibekoekin ere, Mundu-Biltzar arteko euskal gizataldeen eskualde-bilkura egingo baita datorren ostiralean Mar del Platan, Urkulluk parte hartuko duen Argentinako Euskal Aste Nazionala 2018ko programarekin batera.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia