euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutua irakurle baten bila ari da Helsinkiko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakasteko

2018/11/21

Etxepare Euskal Institutua-Basque Institute-ren deialdia 2018ko azaroaren 20ko buletinean argitara emana Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu du Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Helsinkiko Unibertsitatean. Premiazko deialdia da --egungo irakurleak utzi egin duenez-- eta EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara, klaseak 2019ko urtarrilean ematen hasteko. Eskatzen diren betekizunen artean, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo ...

Gehiago irakurri...


Caracaseko ‘Alaiak’, ‘Dolça Catalunya’ abesbatzaren anfitrioi Eusko Etxean, euskal, katalan eta gaztelaniazko kantuez

2018/11/21

Caracasko Eusko Etxeak antolatutako abesbatzen topaketa (argazkia Julen Azpiritxaga Zubizarreta) Venezuelako hiriburuko etxe kataluniarreko ‘Dolça Catalunya’ abesbatza errezibitu du bere egoitzan Caracasko Eusko Etxeko ‘Alaiak’ abesbatzak. Elkarretaratzea koru kataluniarrak euskaldunari urrian egindako bisitaren itzulera moduan antolatu zen eta oraingoan talde katalanak bere hizkuntzan kantatutako abesti batek abiarazi zuen ekitaldia. ‘Dolça ...

Gehiago irakurri...


Gonbidapena New Yorken bizi diren euskaldunei elkar-ezagutze elkarretaratze batean parte hartzeko

2018/11/20

New Yorkeko Eusko Etxearen egoitza. 1913an sortua, Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da New Yorkekoa (arg. EuskalKultura.com) Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren ...

Gehiago irakurri...


‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburua, Jose Antonio Beloqui egile, salgai Argentinan abendutik aurrera

2018/11/20

‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburuaren azala Jose Antonio Beloquiren lana honako galderari saiatzen da erantzuten. Nafarroa duela berrehun urte Gaztelak konkistatu aurreko egituren jabe bazen --"erresuma bat beste erresuma baten barnean", zioten-- “1800. urtean, Nafarroak estatu bat eratzeko elementu guztiak baldin bazeuzkan... Zergatik ez dago gaur egun Frantziaren, Italiaren, Norvegiaren edo Mexikoren pare?”. Saiakeran ...

Gehiago irakurri...


Euskaraldia Mexikon: gaur eta bihar azkeneko egunak Post Lehiaketan parte hartzeko, ostegunean Rallya

2018/11/19

Mexikoko Euskaraldiko Rallyan parte hartzeko gonbidapena, datorren ostegunean UNAMen Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.

Gehiago irakurri...


“Eguraldi txarrari, euskal giroa”: Mendiko Eusko Etxea berriro ere festako protagonista Barilocheko Gizatalde Jaian

2018/11/19

Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen 39º Jaialdia Eguraldi kaxkarra gorabehera, partaideen eta publikoaren jarrera onari esker garuzatu ahal izan da Barilochen Europar-Argentinar Gizataldeen 39. Jaialdia. Urtero bezala, aukera paregabea izan da bertako gizataldeentzat, euren ohitura, kultura, musika eta dantzak erakusteko. Patagoniako ez ezik, Argentina osoko dantza talde jendetsuenetako bat duen Barilocheko Eusko Etxea Euskal Herriaren ...

Gehiago irakurri...


Abian da Euskal Australiar Alkartea eta elkarretaratze baterako deia egin du azaroaren 25erako Gernikan

2018/11/16

Tere Gabiola, Amaia Urberuaga eta Leire Goirigolzarri, El Correok duela gutxi argitara emaniko irudo batean (arg Maika Salguero-El Correo) Lehenengo pausoak ematen ari da Euskal Herritik Australiara joan ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko asmoa duen elkartea. Joan den astean bere lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatuta, Australiako Ingham-en (North Queensland) jaiotako Amaia Urberuaga buru, elkarte sortu berriak deia egin die ekimen berri honetan interesa izan dezaketen guztiei, datorren asteko ...

Gehiago irakurri...


Bere aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du Euskal Australiar Alkarteak, Amaia Urberuaga buru

2018/11/16

Sydneyko Euskal Etxekoen txango bat North Queensland-era, Trebonneko kantxan (arg. EuskalKultura.com artxiboa) Bere lehenengo bilera egin eta aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du gure artean sortu berria den Euskal Australiar Alkarteak. Talde berriko sustatzaileak joan den ostiralean Gernikan bildu eta lehenengo Zuzendaritza hautatu zuten, Amaia Urberuaga australiar euskaldun ezaguna lehendakari. Bildutakoek jarrera eta esperantza onak dauzkate Euskal Herrian Hego Ameriketarako edo AEBetarako emigrazioa ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gerorak egin berria du Hizkuntza Gutxiengotuen X. Topaketa, bertako hizkuntzetan abestutako kantuekin

2018/11/16

Gerorak antolatutako Gutxiengo Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxiengotuen X. Topaketa Gerora Euskal Elkarteak urtero antolatzen duen Gutxiengo Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxiengotuen Topaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten eta euskal cordobatarrek Boliviako, Kataluniako, Esloveniako eta Paraguaiko kolektibitateekin ospatu dute. Urteurren berezi honetan garrantzi hautua eman nahi izan diote antolatzaileek literaturari eta musikari eta karia horretara Topaketari hasiera ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariaren eta euskal hautetsien bidaia argentinarraren oihartzunak: elkarrizketak Parana-ko 'Presencia Vasca' irratsaioan

2018/11/15

Lehendakariaren bisita Mar del Platako prentsan: Euskal Astearen albistea azalean eta 2. eta 3. orrialdeetan bildua, 2. eta 3. orrialdeak osorik gai honi dedikatuak, hirugarren orrialdean elkarrizketa Urkullurekin (arg. EuskalKultura.com) Joan den astean itzuli zen Euskal Herrira Urkullu lehendakaria Argentina eta Txilera eginiko bere bidaia ofizialetik, Argentinan bertako Mar del Platan eginiko 2018ko Euskal Aste Nazionalean parte hartu zuelarik, Eusko Legebiltzarreko Kanpo Harremanetarako Batzordeko ordezkaritza batekin batera. Gaurkora Argentinako euskaldunei lotutako irratigintzan --eta bertako euskaldunei lotutako kazetaritzan ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia