euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere euskal argentinar eskarmentua hizpide izango du gaur Graciana Goicoechandiak Donostiako Unanue Hotelean

2018/12/10

Bidaia labur-laburra ari da egiten Euskal Herrira Graciana Goicoechandia, izan ere gaur iluntzean Donostiako Heredad de Unanue Diasporaren Hotelean bere eskarmentua agertu eta pertsona gisa eta Diaspora euskaldun gisa eskaintzeko duen lekukotasuna jendaurretzeko. Zortzi urtez Las Flores herri argentinarreko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko lehendakari izana, munduko 50 hezitzaileen artean hautatu zuten orain urte ...

Gehiago irakurri...


2018ko ENE: Euskararen aldeko ekitaldi gehiagoren oihartzuna Argentina, Mexiko, Perutik…

2018/12/10

Bere seme-alaben migrazio olatuen karietara euskarak Euskal Herriko mugak gainditu zituen eta gaur egun bere oihartzuna munduko hainbat bazterretara heltzen da. Teknologia berrien eskutik fenomenoa areagotu eta Euskararen Eguna bezalako ekitaldien adarrak zabaldu, ugaldu eta bisibilitate handiagoa ere eskuratzen dute. Aurten, ENErekin batera Euskaraldiak biribildu eta osatu egin du ospakizuna eta ...

Gehiago irakurri...


Euskaro euskal etxe uruguaitarrak “Guernica” murala inauguratu du ofizialki Euskararen Nazioarteko Egunean

2018/12/07

"Guernica" muralaren inaugurazioa Euskal Etxeak berak eskaturik Rocío Matosas Echebarnek margotutako murala abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez inauguratu du ofizialki 1911ean sortutako euskal etxe montevideotar honek. Picassoren margolan famatuenaren erreprodukzioa Bacigalupi eta Madril kaleetako izkinan dago, Euskaro Euskal Etxeko fatxadan hain zuzen, eta bertara bildu zen Erakundeak ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako 62. Euskal Kultur Asteak osasuna, sukaldaritza, trikitixa tailerra eta musa izan ditu osagai

2018/12/07

Sukaldaritza tailerra Euskal Kultur Astean Azaroaren 27tik abenduaren 1era luzatu da aurten Cordoba probintzian Villa Mariako Euskal Kultur Astea,. Egunero proposamen ezberdinak eskaini dizkio Euskal Etxeak komunitateari eta guztiak arrakastatsuak gertatu dira oso. Astearen programari hasiera emateko, diabeteari buruzko hitzaldia eman zuen Nuria Reynoso sendagileak Euzko Etxea-ren instalazioetan.

Gehiago irakurri...


Uxue Barkos Argentinan: Buenos Airesko Nafar Gizataldeak harrera egin zion lehendakariari atzo hiriburuko Nafar Etxean

2018/12/06

Uxue Barkos Buenos Airesko Nafar Etxean Atzo hasi zuen Uxue Barkosek Buenos Airesen, Argentinara ekarri duen bidaia, bi helburu bereziki gogoan: bertako agente ekonomiko eta enpresariekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrekoekin, eta Argentinako nafar diasporako jendea eta elkarteak bertatik bertara ezagutzea. Atzo bertan, hiriburuko Nafar Etxea bisitatu zuen, berarekin zirela Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires: Denak Bat Camerata-k Aita Madinaren "Kontzertu Sakroa” estreinatuko du, Pedro Palacin eibartarra zuzendari

2018/12/05

 "Kontzertu Sakroa” abenduaren 8an da, iluntzeko 8etan Argentinar hiriburuko Denak Bat Kultur Elkarteak, ‘Camerata Denak-Bat’ proiektuaren baitan, Francisco de Madina maisuaren gitarra eta orkestrarako "Kontzertu Sakroa” estreinatuko du Buenos Airesen, obra honek --estreinatu berria absolutoki Euskal Herrian-- Euskal Herritik kanpo izango duen lehendabiziko joaldian. Elkarteko arduraduna eta Denak Bat-eko zuzendaria den Xabier Iñaki de ...

Gehiago irakurri...


Argentinan den Pedro Palacin hizlari bihar La Platan ‘Aita Madina, munduko euskalduna eta musikari izugarria’ hizpide

2018/12/05

Aita Madinari buruzko hitzaldia La Platan La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak, "Emilio Azzarini" Musika Tresnen Museoak eta La Platako Euzko Etxeak antolaturik, Aita Madinari buruzko hitzaldiak helburu zehatza dauka: 1932 eta 1955 urteen artean Argentinan apaiz ibili zen Francisco de Madinaren bizitza eta lana era sakonagoan ezagutaraztea.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna euskararen aste bihurtu da Diasporan: ospakizunak aurrera doaz Argentinan, Uruguain, Txilen…

2018/12/05

2018ko Euskararen Nazioarteko Eguna Mar del Platan Astelehenean, abenduaren 3an, ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskal Herrian eta euskal diasporan. Izan ere, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunek, beren ondorengoek eta Euskal Herria eta euskara maite dituzten lagunek urtero ospatzen dute data, ibilbidean agertutako arazo guztien gainetik, euskarak iragana, oraina eta geroa ere baduelako eta, Diasporari esker, geografikoki ere ...

Gehiago irakurri...


Abian da atzotik Buenos Airesen Euskal Sukaldaritza II. Aste Argentinarra, bertako lau euskal jatetxe partaide

2018/12/04

Euskal Sukaldaritza II. Astea Ekimena atzo abiatu zen Buenos Aires hirian eta Buenos Aires probintziako Lomas de Zamora herrian. Abenduaren 3tik 9ra garatuko da Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera (CEVA-Cámara Empresaria Vasco Argentina) antolatzaile. Ekimenaren baitan. jatetxe parte hartzaileek euskal gastronomikoari lotutako hiru platereko menu bereziak eskainiko dizkiete bezeroei, izaera eta prezio itxian, ardoa aparte.

Gehiago irakurri...


Misiones, Argentina: Euskal Jatorri Euskal Etxeak atzera egin behar izan du bere egoitza eraikitzeko ametsean

2018/12/04

Euskal Jatorri Euskal Etxea hiriko 2017ko Immigranteen Jaialdian Posadas hiriko Euskal Etxeak jakinarazi nahi dio euskal komunitateari bertan behera utzi behar izan duela egoitza propioa eraikitzeko proiektua. Elkarteak azaldu duenez, aurtengo maiatzean "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" erakundearegandik komodato moduan jasotako lur eremua, eta legez derrigorrezkoak diren izapide guztiak bete ondoren, bueltatu behar izan diote erakunde emaileari, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia