euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valparaisoko Euskal Astea: lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Eusko Etxeak segida emango diola adierazi du

2018/12/21

Valparaisoko I. Euskal Astea joan den astean egin zen, abenduaren 14tik 16ra, eta proposamenak hiriko zenbait gertaleku bereganatu zituen, "komunitate osoarengana iristeko asmoarekin”. Programa abiatzeko, antolatzaileek omenaldia eta errekonozimenduko ekitaldi bat eskaini zieten Valparaisoko euskal familiei eta Euskal Etxearen sortzaile izan ziren sendiei. Ostiralean hortik abiatu eta ...

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak gaur argitaratu du Euskal Etxeen 2018 Deialdi Orokorraren Ebazpena: ikus Euskal Etxeak eta kopuruak

2018/12/20

EHAA Buletin Ofizialak gaur eman du argitara Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen Federazioen 2018ko Deialdi Orokorraren Ebazpena. Gogora dezagun 2018ko deialdi honek 902.306 euro banatzen dituela orotara, horietarik 782.306 euro IV. atalean (funtzionamendu gastu, jarduera eta programak); eta beste 120.00 euro, VII atalean (azpiegiturak eta ekipamendua). Hona onuradun gertatu diren Euskal Etxeen eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Josu Okiñenaren piano saioak ireki du Montevideon VI. Euskal Kultura Kongresua: omenaldi, hitzaldi eta aurkezpenak

2018/12/20

Josu Okiñena piano-jole donostiarraren kontzertua Montevideon Euskal Erria Elkartea antolatzaile, Uruguaiko Euskal Kultura Kongresuaren VI. edizioa abenduaren 10etik 13ra egin da Montevideon. Euskal Herritik etorrita, Josu Okiñena piano-jotzaile donostiarrari egotzi zitzaion saioak estreinatzeko ardura, bere ‘Xuxurlak’ kontzertua eskainirik. Ekimeneko babesle, Euskal Erria Elkartea, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeko sukaldarien arrakasta ‘San Nicolaseko ordua’ ekitaldian; gaur ‘Misión País Vasco’ euskal egoitzan

2018/12/20

Euzkal Etxea-ko sukaldariak  ‘La Hora de San Nicolas’ ekitaldian ‘La Hora de San Nicolás’ izeneko kultura ekitaldia hiriko Udalak eta Merkataritza Federazioak antolatzen dute, San Nicolaseko kaleetan kontzertuak eta arte erakusketak egiteko eta gertaleku berezi hori eskaintzeko beste hainbat ekimen eta proposamenei. Kultura eskaintzarekin batera proposamen gastronomikoak ere biltzen ditu jaialdiak eta hiriko 'Euzkal Etxea' (sic) euskal ...

Gehiago irakurri...


Adi! Jaurlaritzak Euskal Etxeen 2019erako deialdia onartu eta datozen egunetan argitaratuko du Buletin Ofizialean

2018/12/19

Mundu Batzar-arteko bilkura San Frantziskoko Gure Euskal Etxean joan den otsailean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den urte hasieran bulegoan sartu zenean hasitako bideari jarraiki, hitza bete eta Euskal Etxeen alorreko dirulaguntza 2019ko deialdi nagusia bideratua du dagoeneko Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru duen taldeak, eta atzoko Gobernu Bileran Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman ondoren, datozen egunetan argitara emango du EHAA Buletin Ofizialak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman die 2019ko Gaztemunduri eta Premia Larriko Laguntzen deialdiari

2018/12/19

Gaztemunduko musikari gazteak Lehendakariarekin Gasteizen artxiboko irudi batean Astearte honetako Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die 2019ko Gaztemundu eta Premia Larriko Laguntzen deialdiei. Ondotik, deialdiok indarrean sartzeko EHAA buletin ofizialean argitaratzea falta zaie, eta hori datozen egunotan gertatuko da, abendu barruan. Bi deialdiok, eta Euskal Etxeen deialdi orokorra, orain argitaratuak izan zitezen, ahalegin berezi bat egin dute tramitazioan Kanpoan den Euskal ...

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak dantzaldi batekin eta 200 pertsona bildu zituen afariarekin amaitu du 2018a

2018/12/19

Olentzero Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean Bi hitzordu proposatu dizkie aurten Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak bere lagunei urtea ixteko. Abenduaren 5ean dantza erakustaldia antolatu zuen, etxeko dantzari txiki, ertain eta helduak partaide. "Eta hain ondo egin zuten gure neska-mutilek, dantzaldi amaieran Olentzero bera agertu eta gozokiak banatu zizkiela", adierazi digute elkartetik. Dantza taldeko arduradun diren Nelba, Graciela eta ...

Gehiago irakurri...


La Platako euskal gizataldearen ahotsa den 'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' irratsaioak 2018ko Galena saria jaso du

2018/12/18

'Raices Vascas-Euskal Sustraiak' programako aurkezleak diren Lelio Sanchez eta Magui Pastor Pulido Galena Erakundeak eta 'La Plata Publicidad' elkarteak urtero ematen dituzten Galena sariak euren 29. ediziora iritsi dira aurten. Ekimenak mota guztietako komunikatzaileak, hau da hedabide grafikoak, telebista, irratia eta internetekoak ere saritzea du helburu "informazioaren independentzia bebeste aldera". 2018ko sariak joan den igandean banatu ziren eta irabazleen artean La ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak hiriaren 186. urteurrena ospatu du; 'Gure Patxarana'ren 2018 ekoizpena prest dauka Euskal Etxeak

2018/12/18

Azul hiriaren 186. urteurrena eta 2018ko 'Gure Patxarana' Abenduaren 16a da Buenos Aires probintziako Azul hiriaren sorrera-urtemuga eta, aurten ere Udala antolatzaile, mota askotako ekinzak programatu ziren egun horretan hiri mailako data esanguratsua ospatzeko. Ekitaldia joan den igande goizean hasi zen Pedro Burgos fundatzailearen omenezko zeremoniarekin eta esker emate mezaren ostean kabalkada eta musika eta dantza ikuskizunak egin ziren Urioste ...

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskal Etxeek Diasporako Gutunen V. Lehiaketa antolatu dute: lanak aurkezteko epea, urtarrilaren 20raino

2018/12/17

Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek deitzen duten Diasporako Gutunen V. Lehiaketako kartela Valentziako Laurak Bat eta Euskaltzaleok euskal etxeek, aurten bostgarren urtez segidan deitzen duten 'Diasporaren Gutunen VI. Literatura Lehiaketa'ren antolaketa iragarri dute. Lehiaketak bi atal dauzka, munduan nonnahi euskara ikasten ari diren pertsonei zuzendua, lehena; eta bigarren bat, euskara normaltasunez erabiltzen dutenak gogoan hartzen dituena. Gutunak euskaraz idatziak beharko dute izan, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia