euskal diaspora eta kultura
2019/03/21
Sare sozialetan dabil bideoa, kantu ezagun bat da, Benito Lertxundiren 'Bizkaia maite' famatua, baina zalantzarik ez da bertsio hau diferentea dela, berezia, seguruenik hainbaten bihotza hunkituko duena, izan ere kantariak abesti hasieran egiten duen aurkezpena gogoan hartuta, omenaldi-edo gisa, Bizkaia eta Euskal Herri abegikorrari, besoak zabalik gizakiak onartu eta gizatasunez baitaratzen dituenari ...2019/03/21
Apirilaren 6an eta 7an izango da aurten Cañuelasko Denak Bat-ek Aberri Eguna ospatzeko antolatzen duen Dantzarien Topaketa. Eta 13. edizio honetarako eskaera berezi bat aurkeztu dute cañuelastarrek: aurreko hamabi edizioetakoren batean parte hartu dutenek, kalejiran, dantzaldian, erromerian eta gainerako ekimenetan eginiko argazkiak bidaltzea. Argazkiak sare sozialen bidez bidal daitezke ...2019/03/20
Donostiako Heredad de Unanue Hotelaren kultura programazioaren baitan, hitzaldi bat eskainiko da bihar osteguna, martxoaren 21ean hoteleko aretoetan, "Aitor Iñarra: San Frantziskon bizi den euskaldun baten lekukotasuna".2019/03/20
Joan den aste osoan, martxoaren 10etik 17ra, ospatu dute Buenos Aires probintziako Ayacucho hirian Txahalaren Festa Nazionala, bere 47. edizioan, eta urtero bezala euskal gizataldeak bere ordezkaritza izan zuen jaiaren programako hainbat ekitalditan. Egitarauko ekimenen artean, Jaialdiaren azken eguneko kabalkadarako Euskal Etxeak prestatutako karroza nabarmendu zuten askok.2019/03/20
FEVAren hausnarketarako Tailerraren eta Patagoniako Euskal Etxeen VI. Bileraren egoitza izan da Bariloche azken asteburuan. Bertaratutako euskal etxeak: Bariloche, Neuquen (Comahueko Euskal Etxea eta ‘Baskos de la Confluencia'), Comodoro Rivadavia, Mendoza, Posadas, Puerto Madryn, Rio Colorado, San Martin de los Andes, Viedma eta Patagones, eta Villa Maria izan dira, 35 ordezkari, martxoaren 16an ...2019/03/19
‘Axakutxo’ pertsona bakarreko trebakuntza proiektu bat da. Juan Manuel Hiriart dauka arduradun eta baita musikaren egile, editore eta ekoizle ere. Esku-soinua, pianoa, panderoa, kontrabaxua, gitarra, eta 'charangoa' eta danbor ‘legüeroa’ jotzen ditu musikari gazteak; “soinu hauek nahastean lengoaia bat sortzen da", "zeinari gero, ...2019/03/18
Etxepare Euskal Institutuaren sostengua duen Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak Joaquín de Eguia y Unzuetaren (Bilbo, 1903 - Liverpool, 1956) bizitza hautatu du hizpide aurten; asteazkenean, martxoaren 20an, hitzaldia emango du Joaquin de Eguiaren bizitza gai harturik haren alaba Miren de Eguiak (John Moores University, Liverpool), ‘From Bilbao to Liverpool: A Basque sea ...2019/03/18
Artikulua eman du argitara bere atzoko edizioan Iruñeko Diario de Noticias egunkarian Mikel Aramburu-Zudaire historialari iruinsemeak "La comunidad de navarros en el Perú de comienzos del siglo XVII" (Nafarren komunitatea XVII. mende hastapeneko Perun) izenburupean, bere doktorego tesian jasotako zenbait datu eta jakingarri plazaratuz. Gure irakurleentzat oro har eta partikularzki ...2019/03/18
‘Txapela’ sagardo berria Patagonia-Astigarraga SAS enpresa argentinarraren ezkoizpena da. Jabea Euskal Herriko familia sagardogile esanguratsuenetako bat du, Otaño-Goikoetxeatarrak, Astigarragako Petritegi Sagardotegia gobernatzen dutenak. Izan ere, Ainara Otañok (Euskadi) eta Xabier Aguirrek (Argentina) 2016an abiatutako proiektu bat da; Patagoniako Rio Negro probintziako ...2019/03/15
Eh!trip ez da ohiko turismo agentzia bat baizik eta "Euskal Herrira bidaiatu duen jendearen galderak, jakin-minak eta asmoak kontuan hartuta sortutako familia enpresa bat". Ondorioz, "eskaintzen ditugun proposamenak bidaiari bakoitzaren neurrira egindakoak dira: ateraldiak euren interes eta gustuen arabera antolatzen ditugu; egunero aukera desberdinak izaten dira, ibilbide turistiko, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus