euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Habanako "Espainiaren urratsa" jaialdiak Euskal Herriari eskaini dio bere 28. edizioa apirilaren bigarren astean

2019/04/19

Jaialdiaren aurkezpena. Programan, omenaldia eskaini zioten Euskal Herriari talde kubatarrek eta Kubako espainiarrek; AVNB euskal etxea ere partaide izan zen Habanako "La Huella de España" (Espainiaren urratsa) jaialdiak Euskal Herriari eskaini dio apirileko bigarren astean egin duen bere 28. edizioa, programako parte izan direla Tontxu kantari bilbotarra eta euskal pilota eta zine erakustaldiak, baita ere Irene Rodriguez Espainiar Dantza Konpainiak taularatu duen "Encierro" emanaldiaren estreinaldia eta bestelako saioak, protagonista ...

Gehiago irakurri...


Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak ‘Euskal Kimuak’ dantza taldea aurkeztu zuen La Pampako Gizataldeen Festan

2019/04/17

Zelaiko Euskal Etxeko lagunak La Pampa Gizataldeen 2. Topaketan La Pampako Gizataldeen Festaren bigarren edizioa apirileko lehenengo igandean egin zen eta 30 mila inguru lagun bildu zituen, iazko publiko kopurua bikoiztuz, bertako euskal etxetik adierazi zaigunez. Gastronomia leihoei dagokienez, egun osoko ekitaldian kolektibitate italiar, venezuelar, boliviar, alemaniar, arabiar eta euskaldunak euren janariak prestatu eta zerbitzatu, eta euren kultur ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeko Eguzkia aldizkariaren 2019ko lehenengo zenbakia prest sarean irakurri edo bertatik jaisteko

2019/04/17

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariaren 5. zenbakia, 2019ko lehena Atera da eta prest dago sarean bertan irakurri edo bertatik jaisteko La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hilabetekaria. 2019ko lehenengo zenbaki honek etapa berriko 5.a egiten du, eta aurten euskal elkarte laplatatarra 75 urte betetzen ari denez, gai hau aipatzen duenetako bat da. Horrekin batera, bere 28 orrialdeek Euzko Etxearen ekitaldiak aipatzen dituzte, tartean kirol arlokoak, elkartearen irratsaioa, ...

Gehiago irakurri...


Bere 23. urteurrena ospatuz abiatu du Las Floreseko Euskal Etxeak 2019ko Euskal Tabernen zikloa

2019/04/17

Loretako Euskaldunak-en urteurrenean, Federico Inchauspe lehendakariak aurkeztu zituen bideoak Sorreraren eguna urtarrilaren amaieran bada ere, apirilean ospatu ohi du bere urteurrena Las Flores herriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak, uda ostean, elkartea berriro martxan dagoenean. Hori dela eta 23. urteurren jaia joan den larunbatean izan zen eta jende ugari bildu zen. Federico Inchauspe Etxeko lehendakariaren esanetan, “Lagun dezente elkartu ginen eta lekua, duela urte pare bat inauguratu genuen ...

Gehiago irakurri...


Diasporak ere munduko hainbat lekutatik egin du bat Gasteizen bukatu berria den Korrika 21ekin (bideoak)

2019/04/16

Korrika 21 Txileko Santiagon, hiriburuko Eusko Etxearen aurrean (arg. Berriketari) Munduko hainbat bazterretan Diasporak eta bateko eta besteko euskaldunek eta euskaltzaleek euskara bilgarri indarrak batu eta bat egin dute Euskal Herrian ofizialki apirilaren 4tik 14ra bitartean garatu den Korrika 21ekin. Leku batzuetan Euskal Herrian bezala Korrika ekitaldiak eginez, beste batzuetan bestelako ekitaldiak, elkarretaratze, bazkari-afari eta aldarrikaldiak. Euskararen aldeko ...

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna Diasporan: apiril osoan eta baita maiatzean ere ospatuko dute munduko euskal etxeek

2019/04/16

2019ko Aberri Eguna Cordoban (Argentina) Aberri Eguna Bazko Igandean ospatzen da Euskal Herrian (aurten apirilaren 21ean) eta Diasporako hainbat euskal etxek ere igande horretan bertan bertan ospatuko dute. gehiago dira, ordea, aurreratu edo atzeratu egiten duten euskal etxeak, tokian tokiko arrazoiak medio deia ahal eta arrakastatsuen izan dadin. Aurtengo goiztiarrenak Cañuelasko, Pergaminoko, Posadasko eta Cordobako ...

Gehiago irakurri...


Boiseko BSU Eloise Garmendia Bieter Katedrak euskal artearen historia landuko du zenbait ekimenetan

2019/04/15

Ismael Manterola doktoreak zenbait mintegi, hitzaldi eta graduondoko eskoletan hartuko du parte datozen egunetan Boisen (arg. EiTB) AEBetako Boise hiriko BSUko (Boise State University) Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrakprograma berezia eskainiko du gaurtik apirilaren 25a arte, zenbait mintegio, hitzaldi eta graduondoko ekitalditan parte hartuz beti ere euskal historiaren artearen alorrean, EHUko Arte Eerren Fakultatean Euskal Artearen Historia irakasle den Ismael Manterola (Zuamaia, 1966) doktorearen eskutik.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko bi gazte euskara eta euskal dantza irakasle arituko dira Gral. Belgranoko Gure Etxea Euskal Etxean

2019/04/15

Edurne Altune eta Joana Ourthiague General Belgrano herri argentinarrean Joana Ourthiague baxenabartarrak eta Edurne Altune lapurtarrak urtebete pasako dute Buenos Aires probintziako General Belgrano hirian. Euren xedea lan egin eta nekazaritzari buruzko ezagutza zabaltzea da eta bide batez baita Euskal Etxeari laguntzea ere. Izan ere, euskara eta dantza klaseak emango dituzte Iparraldeko bi neskek Gure Etxean, txikiei zein helduei begira.

Gehiago irakurri...


Kolonbian, Medellingo Euskadi Ikastetxeko kideek eta Gure Mendietakoak Euskal Etxekoek bat egin dute Korrikarekin

2019/04/12

Medellingo Korrika atzo, bertako Euskadi Ikastetxearen egoitza inguruetan ttipi-ttapa euskararen alde Munduan barrena han-hemenka dabiltza Korrikak euskararen aldeko aldarria eginez bateko eta besteko euskal etxe eta Etxepare Euskal Institutuko irakurletzen bidez gehienbat, baina baita beste batzuetan euskaldun multzo solteek antolatuta. Albiste honetarako atzo bertan Kolonbiako Antioquia eskualdean antolatutako Korrika hautatu dugu, bertatik bidalitako irudiak medio. Azkeneko hitzorduak dira Euskal Herriko Korrika ...

Gehiago irakurri...


Korrika 21 bideo lehiaketa: Manuel Hernandez (Mexiko) eta Enzo Damelio (Argentina) doaz barnetegira Euskal Herrira

2019/04/12

Enzo Damelio, La Platako euskal etxeko ikasle 21. Korrikari babesa emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak antolatutako bideo lehiaketak irabazleak dauzka. Bi sariak, gogoratu, bidaia eta egonaldia Euskal Herrian, barnetegi batean ikasteko. Euskal Etxeetako partaideen artean, Enzo Damelio argentinarrarena izan da bideo garailea 1.470 “gustuko dut” edo botorekin, eta unibertsitateetako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia