euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketako data eta programa jakinarazi ditu

2019/05/31

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketa Euskal Etxe laplatatarrak antolaturik, ekainaren 22an egingo da Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa Euzko Etxeko jai aretoan, euskal, galiziar, alemaniar eta txekiar gizataldeak partaide. Zenbait gai jorratuko dituzte hizlariek, beti ere kolektibitate-liburutegien eginkizuna migrazioaren historia biltzea eta nazio bakoitzaren jatorrizko kultura zabaltzea dela nabarmenduz.

Gehiago irakurri...


Neuquen, Patagonia: ‘Entre vascos’ irratsaioa hasiko da gaur, Euskal Herriko zutabegileak ere partaide

2019/05/29

‘Entre vascos’ irratsaio neuquendarra “Euskal Herria herri mutua izan da; gauza handiak egin izan ditu baina ez du jakin gauza horiek kontatzen … orain arte”. Jakinmina pizten duen aurkezpen hau goiburu egingo du gaur bere debuta ‘Entre vascos’ (Euskal jende artean) irratsaioak Neuquen probintziako Comahueko Euskal Etxearen eskutik. Saioaren aurkezleak Etxeko lehendakari Manu Molina, eta Mariela Guardia, ...

Gehiago irakurri...


Venado Tuerto hiri argentinarrak ‘Euskal Lagunen Etxea’ izena jarri dio sortu berria duen bere euskal etxeari

2019/05/29

Venado Tuertoko Euskal Lagunen Etxea-ko Zuzendaritza Batzordea Santa Fe probintziako Venado Tuertoko euskal gizataldeak pauso sendoak eman ditu azken bolada honetan euskal etxea sortze aldera. Iaz, esate baterako, euskara eta euskal dantza tailerrak eskaini zizkion komunitateari, hirira iritsi ziren hiru lagun nafarrekin batera antolatutako Euskal Astearen baitan. Esperientzia horrek animaturik, Jorgelina Otegui buru duen taldeak pauso berri bat eman du joan den larunbatean eta ...

Gehiago irakurri...


Bere Literatur Lehiaketaren V. ediziora deitu du Iparraldeko Euskal Etxeak ‘Euskal jendeaz esan didate…’ izenburupean

2019/05/28

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideen standa 2019ko BACen Bere 124. urteurrena ospatzeko, Nazioarteko Literatur Lehiaketaren V. edizioan parte hartzera gonbidatzen du Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak, beti ere “kultura sustatzeko eta idazleei aukera emateko asmoarekin”. Idazlanek ‘Euskal jendeaz esan didate…’ ideia hartuko dute abiapuntu. Testuak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. Lanek 70 lerro izango dute ...

Gehiago irakurri...


65. urteurrena ospatuta, komunitateari eskaintzen dizkion tailerren zerrenda zabaldu du Bolivar-ko Nafar Etxeak

2019/05/28

Bolivarreko Nafar Etxearen 65. urteurrena Buenos Aires probintziako Bolivar herriko Nafar Etxeak bere 65 urteurrena ospatu du apirilean –1954ko urtarrilaren 31an sortu zen– izan ere afari handi batekin. Elkarretaratzean emanaldi berezia eskaini zuten, urtero bezala, Etxeko dantzariek, erakustaldi polita osatuz Etxeko neskatxoek gauean zehar. Luisina Teruel zuzendari, jarduera nagusia dira erakundean nafar dantza klaseak, doakoak, ...

Gehiago irakurri...


Patricia O'Connor, USAC Donostia: «Gure ikasleek munduari beste modu batera begiratuz uzten dute Donostia»

2019/05/28

Patricia O'Connor-ek urte gehiago eman ditu bizitzen Donostian Estatu Batuetan baino (arg. Michelena-DV) Patricia O'Connorrek 35 urte daramatza Donostian. Izatez New Jersery-koa Estatu Batuetan, gaztetxo zela etorri zen Donostiara, garai hartan hastapenean zen University Studies Abroad Consortium (USAC)  programa bertan abiatzeko lanetan eta ardura hori eman ziotelarik orduan senarra zuen Felix Menchacatorreri, duela urte batzuk zendua. Ikasleei klase ematen hasi eta programaren ...

Gehiago irakurri...


Raul Iturria ministro ohi uruguaitarrak ‘Aporte vasco al Uruguay’ liburua aurkeztu du Montevideoko Euskaro Etxean

2019/05/27

‘Aporte vasco al Uruguay’ liburuaren aurkezpena Euskaro Euskal Etxean ‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’ (Euskal ekarpena Uruguain. Vasconia Uruguayensis’) liburua bere egile Raul Iturria idazle eta politikariak aurkeztu zuen maiatzaren 17an Uruguaiko hiriburuko Euskaro Euskal Etxean. Lagun ugari bildu ziren Elkarteko aretora Durazno departamentuko alkate eta herrialdeko barne ministroa ere izan zen Iturriaren ikerlanaren berri izateko. ...

Gehiago irakurri...


UNPaz Unibertsitateko Migrazioei buruzko III. Jardunaldiek euskal diaspora argentinarra hartu dute mintzagai

2019/05/27

UNPaz-eko Migrazioei buruzko III. Jardunaldiak ‘Cartografías en movimiento: memorias, violencias y resistencia' (Kartografia higikorra: memoria, indarkeria eta erresistentzia) lelopean antolatu ditu aurten Jose C. Pazeko Unibertsitate Nazionalak Migrazioei buruzko Jardunaldiak. Programa honen barruan, euskal gizataldeari buruzko mahai bat osatu zuen Unibertsitateak, kolektibitateko zenbait erreferente gonbidatuta, tartean Sara Pagola ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak, euskal eta jesuita-guarani mural batez edertuko du bertako Euskaldunen Plazatxoa

2019/05/24

Corpus Christiko Euskal Etxeko arte tailerra Arte tailer bat jarri du martxan joan den larunbatean Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeak bi helburu gogoan: esgrafiatzeko teknika erabiltzen ikastea eta mural tematiko bat egitea. Tailerrak lau klase izango ditu eta landuko du, besteak beste, euskal eta jesuitiko-guarani kulturen sinbolo eta ikurgintza, koloreen konposizioa eta esgrafiatzeko teknika. Aldi berean tailerreko ikasleek Plazoleta de ...

Gehiago irakurri...


'Euskel Biotza'ko lan-taldeak bere burua sukaldari bihurtu eta stand gastronomikoa ireki zuen Gizataldeen Jaian

2019/05/24

Euskel Biotza Euskal Etxeko lan taldea Gizataldeen Jaialdian Roldango Gizataldeen Jaialdia, Santa Fe probintzian argentinarrean, joan den larunbat-igandean egin zen herriko Geltokiko Pasealekuan. Bertan hamabost stand muntatu zituzten kolektibitateetako ordezkariek, Euskal Etxea tarteko, eskulan azoka batekin batera. Aurreko urteetan ez bezala, Euskel Biotzak 'txoko gastronomiko' bat muntatu eta Euskal Herrian oso ohiko eta preziatuak diren bi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia