euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Brasildar Etxeak Gernikako Haritzaren kimu bat landatu du Sao Pauloko Basogintza Institutuaren egoitzan

2019/06/18

Ingurumenaren Nazioarteko Egunean, Gernikako Arbolaren kimua landatu zuten brasildarrek (argazkia Sao Pauloko Azpiegitura eta Ingurumen idazkaria) Eusko-Brasildar Etxeak aspaldiko amets bat bete du Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Oscar Goitia buru duen elkarteak Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu nahi zuen lur brasildarrean, eta Sao Paulo iparraldean dagoen Basogintza Institutuaren Santutegian egin zuen. Goitiak azaldu digunez, Euskal Gizataldeen 2015eko Mundu Batzarrean eman ziguten kimua Gernikako agintariek eta jatorri ziurtagiria ...

Gehiago irakurri...


Jose C. Pazeko Toki Eder-ek bere 23. urteurrena ospatu eta ‘Euskal Herria nigan bizi da’ lehiaketako emaitzak jakinarazi ditu

2019/06/18

Toki Eder-en 23. urteurren jaia 23 urte bete ditu Toki Eder Euskal Etxeak eta ospakizuna ekainaren 9an ospatu zuen. Lagun ugari bildu ziren elkartearen egoitzara ohiko ‘urteurren paella' gozatzera. Bazkariko hitzetan, ekitaldietan erakundeak transmititzen dituen ‘euskal kulturaren balioak’ goraipatu zituzten anfitrioiek eta urtean zehar garatzen duten lan solidarioaz mintzatu zitzaizkien bildutakoei. Ohiturari ...

Gehiago irakurri...


Jexux Larrea, euskal dantza irakaslea: "AEBetako dantza taldeen ilusioa eta kemena mirestekoa da"

2019/06/17

Jexux Larrea Renon euskal dantzak erakusten, 2019-05-08 AEBetako euskal etxeetan euskal dantzak erakusten ibili da Jexux Larrea, Argia dantza taldeko dantza-maisua. Ia bi hilabetean ibili da Ameriketan zehar; San Frantzisko (Kalifornia), Ontario (Oregon), Boise (Idaho), Reno (Nevada), Salt Lake City (Utah), Buffalo (Wyoming) eta Elkoko (Nevada) euskaldun jatorriko amerikarrei ikastaroak eskaintzen. Jexux Larrearen AEBetako birak Dantza ...

Gehiago irakurri...


Cesar Escudero chef argentinarra (Merlo, San Luis, 1977) Euskadin: «Hemen ikasi dut jaten, guztiek dakite sukaldean»

2019/06/17

Cesar Escudero chef-ak bazkide Nacho Apececherekin batera dauka 'Dando la brasa' jatetxea Bilbon eta Getxon (arg. Maite Bartolomé-EC) Latinoamerikar eta japoniar fusioko sukaldaritzak ordezkaritza bizi eta koloretsu berezia dauka Euskal Herrian, hain zuzen ere Cesar Escudero eta Nacho Apeceche sukaldari argentinarrek Getxon eta Bilbo zuzentzen dituzten Dando la brasa jatetxeetan eskaintzen dutena. Escuderok eta Apecechek Buenos Airesen ezagutu zuten elkar eta itsasoaren alde honetara luzatu dute euren adiskidetasuna. Euren ...

Gehiago irakurri...


Luis Carricaburu hautatu dute Villa Mariako Euzko Etxeko lehendakari partaidetza maila handiko batzar batean

2019/06/17

Villa Mariako Euzko Etxearen Zuzendaritza Batzorde berria Oso partaidetza handiko –botoa eman zezaketen 156 kideetatik 122k egin zuten– Urteroko Batzar Nagusian, Luis Carricaburu hautatu dute lehendakari berri Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxeko bazkideek. Erabat berezia izan den kanpaina baten ostean –gogora dezagun lehian ziren bi zerrenden arteko borroka herriko hedabideetara ere iritsi zela– Luis Carricaburu ...

Gehiago irakurri...


Euskal diaspora ikertu nahi Nevadako Unibertsitatean? Jon Bilbao Katedrak hilabeteko egonaldia eskaintzen dizu

2019/06/14

Nevada-Renoko Unibertsitateko Mathewson-IGT eraikina da Euskal Ikasketa Zentroko eta Euskal Liburutegiko egoitza Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) zabalik daukate 2019 urteko Jon Bilbao Visiting ikertzaile gonbidatua hautatzeko prozesua, euskal diaspora gai bati buruzko ikerketa proiektua University of Nevada, Reno-n hilabeteko ikerketa egonaldia eskaintzen duena, 2019ko abuztutik abendura arteko epean egin beharrekoa. Doktoregoa eta unibertsitate mailako irakasle edo ikertzailea ...

Gehiago irakurri...


Villegasko Euskaldunak EEak ‘Pueblos Auténticos’ jaialdian hartuko du parte Cañada Seca herrixkan, ekainaren 30ean

2019/06/14

Diego Tellechea eta María Zaton General Villegasko 'Villegasko Euskaldunak' Euskal Etxeko erreferenteak (arg. Diario Actualidad) ‘Pueblos Auténticos (Herri Jatorrak edo benetako herriak)’ izeneko festa Gral. Villegasko Udaleko Kultur Idazkariak astebururo partiduko herri ezberdinetan antolatzen duen jaialdi bat da. Ekintzaren egitarauaren barruan Cañada Seca izango da jaiaren egoitza ekainaren 30ean, eta bertara bilduko dira euskal gizataldeko lagunak sukaldaritza, dantza eta jantzi tipikoekin euskal kulturaren ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasturte amaiera Londresen: Euskal Etxeko ikasleek Thames-en ontziz eta piknik batez ospatuko dute, animatzen?

2019/06/13

Cutty Sark bisitatzea Londresaldeak eskaintzen duen planetako bat da eta, zergatik ez, mintzapraktika ere egin daiteke bertan Urtero bezala aurten ere mintzapraktika berezi bat antolatu dute Londresko Euskal Elkarteko ikasle eta lagunek euskara ikasturteari amaiera ipintzeko. Datorren asteko larunbatean izango da, ekainaren 22an, eta aurten berrikuntzak ere izango ditu. Biltzen den ikasle/irakasle/euskaltzale taldea Westminsterretik Greenwichera joango da ontziz eta Cutty Sark bisitatzeko aukera izango du. ...

Gehiago irakurri...


Caracasko Eusko Etxeko 50 bat laguntzaile 'Oscasi' jesuiten programa solidarioaren aldeko 'Txoko Vasco' euskal txosnan

2019/06/13

Euskal partaidetza OSCASI programaren aldeko 2019ko festan, Caracasen. San Ignacio elkarte sozial eta katolikoa den OSCASIk garrantzi handiko lan solidarioa egiten du Caracas hiriko auzo txiro eta handienetako bat den Petaren. Hala adierazi du Venezuelako euskal gizataldeko erreferente Pedro Javier Arriaga Aguirrek, azaldurik “diru-laguntza eta laguntza gizatiarra eskaintzen die(la) jesuiten elkarte horrek auzoko eskolumeei, eta horri esker oinarrizko ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Haize Hegoak euskal dantzak dantzatuz edertu zuen Klub Alpinista germaniarraren 85. urteurrena

2019/06/13

Eusko Indarra taldea Klub Alpinistaren 85. urteurrenean Euskal erakundeko ‘Eusko Indarra’ taldeak bere instituzioaren eta euskal gizatalde osoaren ordezkari jardun zuen Montevideon Alpenländerverein Klub Alpinistaren urtebetetze jaian. Alpeetatik etorritako aleman hiztunen ondorengoak biltzen dituen elkarteak 85. urteurrena ospatu zuen igandean eta opari gisa euskal dantza ikuskizun bat oparitu zion Haize Hegoak. ‘Ipar Haizea iauntzi’, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia