euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

FOCOS Fundazioak ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzeko gonbitea luzatzen die idazleei

2019/06/24

‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdia Ekintzarako Gizarte Konpromisoa bultzatzen duen FOCOS Fundazioak edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako idazleak gonbidatzen ditu ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzera. Testuak argitaragabeak behar dute izan eta genero literarioari dagokionez, artikulu edo elkarrizketak, kontaketa laburrak edo olerkiak izan daitezke. Nolanahi ere, Argentinan bizi edo bizi izan diren emakume ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Bakersfield-ek eta Donibane Lohizunek ofizialdu egin dute euren senidetze harremana

2019/06/21

Bakersfield-eko euskal festak, hiriko Kern County Basque Club-en egoitzan Bi hiriok senidetzeko ahalegin eta kontaktuak 2016an hasi ziren eta denbora honetan hiri kaliforniarreko ordezkariek Lapurdiko kostaldeko hiria bisitatu dute eta baita donibanelohizundarrek ere euren kide kaliforniarra. Urrats berriarekin bat, ikasle trukeak egingo dituzte bi hirion artean eta, izan ere, kultura aldeko konexio eta loturak dira, gazteak tartean dituztenak bereziki, zubilana egiteko planteatu diren ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 euskara irakaslek Buenos Airesen egingo dituzte HABEko azterketak uztailean

2019/06/21

2019ko Udako Barnetegiko talde argazkia Etxepare Euskal Institutuak egindako Ezohiko Deialdiaren baitan Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal etxeetan irakasle ari diren Euskara Munduan programako ikasleek uztailaren 26tik 28ra egingo dituzte euren euskara maila egiaztatzeko probak, Buenos Airesen. Deialdi berezi honen arduraduna Euskara Munduan programako erreferente den Jose Francisco Zinkunegi izango da eta aztertzaileak, ...

Gehiago irakurri...


Maipuko Euskal Etxeak Dantzari Topaketa egin du “erakundeko benetako ordezkariak diren” dantzarien omenez

2019/06/21

Elkarretaratzeak lortu zuen giro ederra ikusita antolatzaileak arrakastatzat jo zuten ekitaldia, datorren urtean berriz egitekotan “Elkartu, gogoratu, mintzatu eta Egunabar taldearen une onenak oroitzeko” helburuarekin antolatu zuen Anaitasuna Euskal Etxeak dantzari eta dantzari ohien lehenengo Topaketa hau. Jaia joan den larunbatean, ekainaren 15ean egin zuen eta egitarau abersatsa prestatu zuten antolatzaileek egunaren edergarri: argazki eta bideo bildumak, pintxo, tripaki eta txistorrek osatutako menua eta eskulanak. ...

Gehiago irakurri...


'Euskal haur errefuxiatuen istorioa Espainiako gerra zibilean' erakusketa zabalik da Londresen, uztailaren 16ra arte

2019/06/20

Erakusketako programa "The Story of the Basque Children Refugees from the Spanish Civil War" du izena ekainaren 15etik uztailaren 16ra bitartean Londresen garatzen ari den ekimenak. Izenburu hori duen erakusketa zabalik dago Islington Museoan (245 St John Street, London EC1V 4NB), sarrera doanik, Erresuma Batura heldu ziren 4.000 haurren istorioa azalduz. Programa bereko parte, hitzaldiak, lekukotasun-emanaldiak, ...

Gehiago irakurri...


Venezuelako euskal gizataldeak Alejo Zuloaga Caraboboko Unibertsitateko sortzailearen omenezko oroitarri bat eraikiko du

2019/06/20

Alejo Zuloaga legegizonaren omenezko oroitarria “Euskaldunen Bidea” izeneko egitasmoaren baitan, Caraboboko Unibertsitateko sortzaile eta lehenengo errektore izan zen Alejo Zuloaga Egusquiza omenduko du Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak Unibertsitateko errektoretzan eraikitzen ari den monolito batekin. Alejo Zuloaga Egusquiza legelaria 1853an jaio zen Carabobo estatuko San Joaquin herrixkan sustrai gipuzkoarrak zituen ...

Gehiago irakurri...


Patagonia argentinarra: Barilocheko Euskal Etxeak bazkide eta lagunak bilduz ospatu du bere 38. urteurrena

2019/06/20

Mendiko Eusko Etxearen 38. urteurren jaia 38 urte bete ditu Barilocheko Mendiko Eusko Etxeak ekainaren 15ean eta afari batekin ospatu du Nahuel Huapi lakutik metro gutxitara kokatzen den bere egoitzan. Hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren ospakizunean, etxeko menuaz gozatu eta Mendiko Dantzariak taldeko txikiek eskainitako euskal dantza ikuskizuna txalotzeko, ohorezko aurreskua tarteko. Topa egiteko unean, hitz batzuk zuzendu ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Dan Ansotegui euskal musikariari Estatu Batuetako folk eta arte tradizionaletako ohorerik altuena eman diote

2019/06/19

NEAk (National Endowment for the Arts) saria dela-eta zabaldu duen Dan Ansoteguiren argazkia (arg. Gregg Mizuta) "National Fellowship of the Arts" errekonozimendu prestigiotsua eman diote Boiseko Dan Ansotegui musikariari, Estatu Batuetako folk eta musika tradizional eremuan lor daitekeen sairirik altuena. Idahoko gobernadore Brad Little-k berehala eman zizkion atzo zorionak, azpimarratuz Idaho harro dagoela oso Ansoteguirekin, nazio mailako hain izendapen garaia lortzeagatik, eta euskaldunen historia ...

Gehiago irakurri...


Euskal zinema gaur Coronel Pringlesko Euskal Etxean, eta gonbitea dantza, euskara, kantu eta sukalde hitzorduetara

2019/06/19

Eusko Biltzar-eko sukaldari txikiak elkartearek larunbatero eskaintzen duen sukaldaritza tailerrean Gaur iluntzeko 7:30etan, Montxo Armendariz Tasio filma proiektatuko du Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek bere egoitzan. Pelikula bukatuta, kantina zerbitzua irekiko du, pintxo eta edariak erosgai, presarik gabe, bihar Bandera Argentinarraren jai-eguna baita herrialde osoan. Hitzordu honetara gonbidatzearekin batera, Euskal Etxeak urteko lehenengo zatiaren oso balantze ona egin du, "oso hilabete aktiboak ...

Gehiago irakurri...


'Euskadi Basque Country laguna' sortu dute, atzerrian euskal irudia proiektatzen laguntzen dutenak saritzeko

2019/06/18

'Euskadi Basque Country Laguna'ren adierazgarri den intsignia Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country Laguna bereizgarriarekin aitortuko ditu Euskadiren irudia atzerrian sustatzen laguntzen duten pertsonak. Aitorpena gaurko Gobernu Bileran onartu da, eta aitorpen hori emateko prozedura ere baimendu da. Erakunde-aitorpena Euskadi Basque Country irudia atzerrian sortzen eta/edo indartzen laguntzeagatik bereizten direnei emango zaie, eta pertsona fisikoak nahiz juridikoak, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia