euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Corpus Christiko Eusko Etxeak murala inauguratu du Euskaldunen Plazatxoan eta Oberako Liburu Azokan hartu du parte

2019/07/15

Olga Leiciaga eta Cesar Arrondo Corpus Christiko Euskal Etxeko ordezkari, 2019ko Oberako Liburu Azokan Uztailaren 6an egin zen Misiones probintziako Obera herrian bertako Liburu Azokaren 42. edizioa. Antolatzaileek euskal gizataldearen ordezkari gonbidatuta, Corpus Christiko Euskal Etxeko talde bat aritu zen Azokan: EEko lehendakariorde Julio Markiewicz Ferragut Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eman zuen; eta Olga Leiciagak “Don Recreo” liburua eta gazteentzako CD bat aurkeztu zituen. ...

Gehiago irakurri...


"Joko/jolas gaua Gauden Bat-ekin" ekitaldia antolatu dute Chino-Kaliforniako dantzariek bidaietarako diru bilgarri

2019/07/15

Arratsalde-gaualdi ederra pasa lagunekin euskal giro ederrean eta lagundu datorren larunbatean Chinoko Gauden Bat-ekoei Euskal Herrira bidaiatu nahi dute Kaliforniako Chinoko 'Gauden Bat' Euskal Dantza Taldeko kideek, baita Boisera ere, 2020ko Jaialdi euskal amerikar festa eta elkarretaratze erraldoira ere. Eta euren asmo eta proiektuen lagungarri "Game Night with Gauden Bat" gaualdia antolatu dute helduden larunbatean Chinoko Euskal Etxearen egoitzan, bertaratzen direnei afaldu eta giro ederrean ongi ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak Zilarrezko Ezteiak eta Sanferminak ospatu ditu Arima Gaztea dantzari izan duen bazkaria tarteko

2019/07/15

Azulgo Euskal Etxearen 25. urteurrena Ekintzez betetako egunak izan ditu uztaileko lehenengo asteburukoak Azulgo Euskal Etxeak. Ekitaldi batzuk Euskal Etxeak berak antolatutakoak izan dira, beste batzuk, ostera, udala antolatzaile. Azken hauen artean, Kolektibitateen Pasalekuan egindako "banderen aldaketaren" zeremonian hartu zuten parte Gure Txokoako lagunek. Uztailaren 7an izan zen, herriko agintari eta ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak New Yorkera bidaiatuko du datorren astelehenean Nazio Batuen HLPF forumean parte hartzeko

2019/07/12

Urkullu New Yorkeko Eusko Etxean, euskal elkartearen Mendeurreneko ospakizunetan 2013an (arg. EuskalKultura.com) Iñigo Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala hasiko du New Yorkera datorren astelehenean, uztailaren 15ean, Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF, Maila Garaiko Forum Politikoa) 2019 delakoan parte hartzeko. Bertan, Euskadin garapen jasangarriaren arloan egiten ari diren aurrerapenak aurkeztea aurreikusten du. Bisitaren baitan, New Yorkekeko alkateorde Phil Thompson-ekin ere bilduko da ...

Gehiago irakurri...


Aurtengo bigarren zenbakia sareratu du La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' aldizkariak: emaiozu begiratua!

2019/07/12

La Platako Euzko Etxeak plazaratzen duen 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 6. alea, 2019ko bigarrena San Fermini buruzko editorial batekin sareratu da La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekaria. Azalean ekaina dion aurtengo bigarren zenbaki hau, denboraldi berriko seigarrena da, euskal etxeak iaz bere izen historiko hau berreskuratu ostean. Gogoratzen du editorialak, La Platan, Sanferminak, uztailaren 14an ospatuko dituela Euzko Etxeak, meza batekin Guadalupe Elizan, ondoren txupinazoa EEko ...

Gehiago irakurri...


Susperraldia Rio Coloradoko Euskal Etxean, 'Rubén Kepa Etulain' izendatuz eta Anaitasuna Plaza berrinauguratuz

2019/07/12

Rio Coloradoko Ibaiko Euskaldunak ‘Ruben Kepa Etulain’ Euskal Etxeko kide eta lagunak Zorioneko dabiltza Rio Coloradon. Patagoniako Rio Negro probintziako herri honetako 'Ibaiko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Anaitasuna Plaza berrinauguratu du, eta 'Silvia Prat' izena gehitu dio. “Silvia Prat plaza honen bultzatzaile nagusia izan zen eta izendatze honekin bere lana omendu nahi izan dugu”, adierazi dute. Zeremonian, haritz bat landatu eta kartel berria ...

Gehiago irakurri...


Andrea Bidart: "Uztailaren 14ko kontzertua Bidarrain, birraitatxi-birramatxiren herrian, oso berezia izanen da neretako"

2019/07/11

Kontzertua emango du Andrea Bidart Oteiza kantari euskal kaliforniarrak datorren igandean Bidarrain. Emanaldia goaitatzen ari da Hego Kalifornian sortua baina familiaz Nafarroako bi aldeetako arbasoak dituen Andrea Miren, eta emanaldi hau ez du nonbait bat gehiago izango. "Neretako kontzertu berezia izanen da, zertaz nere birraitatxi eta birramatxi, amaren aldetik, ...

Gehiago irakurri...


Iñaki Unamunoren busto bat inauguratu du Macachinen bertako Udalak Independentzia Plazan, Euskal Etxe aurrean

2019/07/11

Mus Txapelketa Nazionala bertan abiatu baino ordu batzuk lehenago inauguratu dute Macachinen Iñaki Unamuno bergararraren omenezko bustoa. Irudian, bere ondoan, txaloka, Arantxa Anitua eta Sara Pagola. Zorionak, Iñaki! Iñaki Unamunoren omenezko busto bat desestali du joan den asteburuan Macachingo Udalak, Independentzia plazan dagoen 'Iñaki Unamuno' pasealekuan. Goiz hotz baina eguzkitsu batean, herritar asko bertaratu ziren Aurresku batekin hasi zen zeremoniara. Jorge Cabak alkateak omenduaren figura goraipatuz esan zuenez, “Iñakik gure herri ederraren kultura eraikitzen lagundu du. Berari ...

Gehiago irakurri...


Laurak Bat-eko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte Argentinako ordezkari Munduko 2019 Mus Txapelketan, Baionan

2019/07/11

Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioko lehenengo eta bigarren postuan geratu ziren bikotea lehian La Pampa probintziako Macachin-en jokatu da azken asteburu honetan Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa. Maila handiko partida gogorren ostean, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte izan dira irabazle. Beraz, bikote hiriburutarra joango da urrian Euskal Herrira, Baionan egingo den 2019ko Mundu Txapelketan Argentinaren izenean lehiatzera. ...

Gehiago irakurri...


Jazoera buletin euskal venezuelarraren ale berezia, euskal erbesteratuak Venezuelara iristearen 80. urteurrenean

2019/07/10

Pedro Javier Arriaga Agirre koordinatzaile duen hilabetekariak zenbaki berezia plazaratu du, aste honetan 80 urte bete direla-eta 1939ko uztailaren 9an lehenengo euskal errefuxiatu eta familien iristeratik Venezuelara, Cuba itsasontzian, izukeria frankistatik ihesean. 39 orrialdetan zehar, aldizkariak egitate horren historia egiten du eta batzuen ditu, esaterako, errefuxiatuen ekarle izan ziren Cuba, Flandre, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia