euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuela eta euskaldunei buruzko bere liburuaren argitalpen berri bat ari da prestatzen Xabier Amezaga

2019/08/09

'Venezuela y los vascos dos viejos conocidos, 500 años' liburuaren azala Uda sasoian daude, ez guztiak baina bai gure irakurleetako asko, eta sasoi honek irakurtzera gonbidatu ohi duenez, hona egile bat eta izenburu bat proposamen gisa Diasporari buruz irakurtzeko. Xabier Iñaki Amezaga, Bingen Amezaga edo Amezaga'tar Bingen algortarraren seme gazteena da. Amezaga aita 1942an Buenos Airesera erbesteratu eta Montevideon bizi ondoren denborarekin, 1953an, Venezuelan ...

Gehiago irakurri...


Euskal gizataldeetan egoera larrian dauden pertsonei laguntzeko 2019ko deialdia ebatzi du Eusko Jaurlaritzak

2019/08/08

Ebazpena astearte honetan eman du argitara EHAA buletin ofizialak, "atzerriko euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzea" helburu duen urteroko deialdia izanik. Onuradunak Argentina, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Txile, Uruguai eta Venezuelakoak dira; orotara 17 euskal etxe, eta 108 onuradun. 184.559,32 euro banatu dira ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxea hiriko Zinemaldiko ‘Erakustaldi Ibiltariaren’ egoitzetako bat izango da aurten ere

2019/08/08

Limako 2019ko Limako Zinemaldia Bihar hasiko da Limako Zinemaldiaren 23. edizioa eta abuztuaren 17ra arte Latinoamerikako eta mundu osoko ehundik gora pelikula eskainiko ditu. Ekitaldi honen baitan antolatzen den ‘Erakustaldi Ibiltaria’ ere garatuko da datozen egunotan eta iaz bezala, Peruko hiriburuko Euskal Etxea erakusketaren egoitzetako bat izango da. Elkarteak "gainditze pertsonala"ren gaia jorratzen duten hiru film ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Inkesta 2019: ez diozu oraindik erantzun? Minutu gutxi hartuko dizkizu, zergatik ez bete oraintxe?

2019/08/07

Abuztuaren 15ean bukatuko da Enara 2019ko atzerriko euskal herritarren ikerketa betetzeko epea Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, Enara inkesta sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika garatzeko jakitea nolakoak diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeak eta zeintzuk diren euren izaera, pentsamolde eta iritziak. ...

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzon kantariak Uruguai, Argentina eta Mexikon segituko du irailean bere 35. urteurreneko bira

2019/08/07

Joseba Gotzon Varela kantari portugaletetarraren 35. urteurreneko bigarren seihilabeteko programa Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak kantari gisako bere 35. urteurrena ospatzen ari den urte honetan. Urteko lehenengo seihilabetekoan Euskal Herrian bertan eta, besteak beste, baita Katalunia, Kuba, Argentina eta Mexikon ere ibili ondoren, kantariak iragarri du birak "abuztuan Medina de Pomar-en eta Laredon segituko du"ela, ondoren berriz ere jauzia itsasoaren bestaldera eman eta ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Euskal Etxeak eta FEVAk 2019 Euskal Asteko Euskarazko lehiaketetan parte hartzera gonbidatzen dute

2019/08/07

2019ko Euskal Astearen logotipoa Erakundea sortu zeneko 120. urteurreneko programa barruan eta azaroaren 4tik 10era Bahia Blancan egingo den Euskal Aste Nazionalari begira Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak euskara ardatz duten hiru proposamen antolatu ditu: bi lehiaketa eta txikientzako jarduera bat. Ekimenek FEVAren babesa daukate eta Euskal Astearen programa barruan daude, jaian ere euskara sustatzeko asmoarekin. ...

Gehiago irakurri...


Euskadi eta Nafarroako 50 lagunek Australia bisitatu dute, bertako euskal komunitatearekin (ber)elkartzeko

2019/08/06

Euskaldunen taldea Townsvillen, bertako Euskal Etxeko lagunekin Euskal Australiar Alkarteak antolaturik eta euskal diasporari lotutako bidaietan espezialdua den Overtrails bidaia agentzia nafarra koordinatzaile, bi asteko bidaia egin dute Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako 50 lagunek Australian barrena. Ibilbidean Cairns, Townsville, –eta hortik Ingham eta Ayr-era–, Trebone, Brisbane eta Sidney bisitatu dituzte, Australiako natura eta ...

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetan, Meridian-eko (Idaho) Epi's eta Renoko (Nevada) Santa Fe euskal jatetxeek aro berriei ekin diete

2019/08/05

Nevadako Renoko Santa Fe eta Idahoko Meridian-eko Epi's euskal jatetxe estatubatuarrak Bizitzak segitzen du eta, aldaketen ondotik, bakoitzak bere inguruan fama eta izen ona lortutako bi euskal jatetxek ateak berriz zabaldu izana berri ona da zalantzarik gabe. Zaharrenetik hasita, Santa Fe kantina eta jatetxea Renoko klasikoetako bat da. Berez 1929an ireki zituen ateak lehenengo aldiz, eta makina bat istorio konta dezakeen lekua da 90 urteko historia luzea duen hau. 2017an egungo ...

Gehiago irakurri...


Bere 80. urteurreneko programa barruan, Denak Bat Cameratarekin arituko da bihar Buenos Airesen Lagun Onak Abesbatza

2019/08/02

San Inazio Eguneko Kontzertuan, Lagun Onak eta Camerata Denak Bat Laurak Bat Euskal Etxearen San Inazio eguneko ospakizunekin bat egingo du aurten ere Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzak eta kontzertu berezi bat eskainiko du programa horren baitan bihar Belgrano kaleko euskal egoitzan. Izan ere, Xabier Iñaki de Arza Blanco zuzendari duen Denak Bat Camerata lagun abestuko du aurten bere 80. urteurrena ospatzen ari den koralak. Bi talde euskal-argentinar ...

Gehiago irakurri...


San Inazio eguna Diasporan: mundu osoko euskal etxeak ari dira ospatzen joan den igandetik abuztuan barrena

2019/08/01

2019ko San Inazio jaiak diasporan Gipuzkoako Loiolan jaioa, San Ignazio --besteak beste San Inazio edo Iñaki Deuna ere deitzen diote Diasporan-- Bizkaiko eta Gipuzkoako patroia da, eta bere eguna, uztailaren 31a, jai ofiziala da bi euskal lurralde hauetan. Eta gainerako lekuetan eguna lanegun osoa bada ere, munduko euskal egutegi askotan gorriz margotutako data izan ohi da eta euskal etxe askok festak eta mezak antolatu ohi dituzte ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia