euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bahía Blanca: Komunitate Judutarrak eta Euskal Etxeak Gasteiz omenduko dute bere "Euskal Hitza"ri 500 urtez eusteagatik

2019/09/13

"Emandako Hitza Betetzea" Oroitzeko ekitaldia gaur arratsaldeko 7:30etan izango da Bahía Blancan, Lamadrid 387 helbidean B nai B rith-Bahía Blancako adarra eta Unión Vasca Bahia Blancako Euskal Etxeak omenaldi bateratua egingo diote gaur arrtatsaldeko 7:30etan euskal elkartearen egoitzan Gasteizko Hiriari "500 urte baino gehiagoz atxiki dutelako 1492an komunitate judutarrari kanporatua izan zenean emandako hitza, euren kanposatua errespetatua izango zenekoa". Ekitaldian Elkarte Israeldarreko Rikudim eta ...

Gehiago irakurri...


Valentziar Herrialdean bizi zara eta euskara ikasi nahi duzu? Ikasturtea hastear dago Valentzia, Alacant eta Castelló-n

2019/09/12

Alacant-eko Hizkuntza Eskolako euskara ikasleak bere irakasle Izaskun Kortazarrekin aurten Korrika 21an partaide Duela hiru urte euskara eskolak hasi ziren Valentziako Hizkuntza Eskolan eta orain Castelló eta Alacanteko Hizkuntza Eskoletan ere ari dira euskara bertan ikas daitezkeen hizkuntzen artean eskaintzen. Halaxe adierazi dio EuskalKultura.eus-i bertan irakasle ari den Izaskun Kortazar Diasporako bilbotarrak. Zu zeu bertan bizi bazara edo interesa izan dezakeen lagunik badaukazu, pasa ...

Gehiago irakurri...


Iñaki Salvadorrek Mikel Laboa omenduko du asteburu honetan Japonian, Kanazawa Jazz Street Jaialdian

2019/09/12

Iñaki Salvador

Iñaki Salvador eta bere banda Japoniako Kanazawa hiriko Kanazawa Jazz Street jaialdian izango dira asteburuan, eta irailaren 14ean eta 16an kontzertu bana eskainiko dute. Salvadorrek trio formatuan 2010. urtean argitaratutako Lilurarik ez – Mikel Laboarekin solasean diskoko abestiak interpretatuko dituzte.. Ainara Ortega, Maria Berasarte, Angel Unzu, Javier Mayor eta Aitor Bravo musikariak daramatza berarekin  Japoniara Salvadorrek, ekimena sustatu duen Etxepare Euskal Institutuak plazaratu duenez.

Gehiago irakurri...


Anaia Iñigoren heriotzak Fermin Muguruzak Txilen zeuzkan hitzorduak bertan behera geratzea eragin du

2019/09/12

Fermin Muguruzaren 'Black is Beltza' filma gaur arratsaldeko 7etan egingo da Viña del Mar-eko Cinemark Espacio Urbano-n. Fermin Muguruzak, berak zuzenduriko 'Black is Beltza' filma aurkeztu behar zuen gaur ostegunean bertan, Viña del Mar-ko Nazioarteko Zinemaldiaren aurresasoiaren baitan, eta ekitaldia bere partaidetzarik gabe egingo da, hiriko Euzko Etxetik jakinarazi zaigunez. Kantari irundarrak mezua zuzendu zien duela egun batzuk antolatzaileei, honako testuarekin: "Txileko lagunok: Bihar zuen ...

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko ‘Gure Ametza’ren proiektu berria: familia topaketak hasi da antolatzen Euskal Etxea

2019/09/11

Eciolaza-Aristimuño familiaren topaketa Ohitura ederra izan ohi da Euskal Diasporaren lagunen artean hain hedatuta dagoen familia topaketena. Familia eta jatorri bera daukaten ondorengoek data bat aukeratzen dute elkartzeko, elkarren berri eguneratzeko eta, kasu askotan, baita elkar ezagutzeko ere. Topaketak hunkigarriak izan daitezke, eta horretan lagungarri da arbasoen detaileak topatzea, ezagutzen ez zena ezagutzen hastea eta familiaren ...

Gehiago irakurri...


‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ euskal kulturaren ordezkari izan zen Folklore Egunean, Santiagon

2019/09/11

Txileko Santiagoko 2019ko Folklore Eguna Abuztuaren amaieran eta seigarren urtez jarraian euskal gizataldearen ordezkari izan zen Angel Espinoza Caceres buru duen ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’ Santiagoko Folklore Egunean. Izan ere, zortzi urte baino gehiago daramatza taldeak Euskal Herriko musika eta dantzak zabaltzen Txilen eta inguruko herrialdetan eta mota askotako aktibitateetan parte hartzen, tartean, Erdi Aroko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2019: hitzorduak euskal etxe gehiagotan Alemania, Peru, Paraguai, Mexiko, Uruguai... (II)

2019/09/10

Peruko Liman, Peru eta euskarari buruzko hitzaldi bat ere baitaratu zuen hiriburuko Euskal Etxeak prestatutako programak Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioak utzitako argazki, bideo eta oro har irudien kronikaren atal berri batekin gatoz. Eusko Jaurlaritzak eginiko proposamenari zintzo erantzunez ilusio eta atxekimendu handiz gehitu zaizkio mundu osoan hamaika euskal etxe eta elkarte. Eta gurera etengabe iristen ari dira han-hemenkako euskal ekitaldien datuak, irudi galerietara emanda ditzagun.

Gehiago irakurri...


General Rodriguezko Eusko Aterpeak Euskal Diasporaren Egunean ospatu zuen bere 20. urteurreneko festa

2019/09/10

Eusko Aterpearen 20. urteurrena "Elkartearentzat garrantzi handia duten bi ospakizun" batu zituen joan den larunbatean Eusko Aterpea Euskal Etxeak 160 gonbidatu partaide ospatu zuen elkarretaratzea, inguruko euskal etxeeetako ordezkariak ere lagun, hala nola Cañuelas, Las Heras, Jose C. Paz, Pilar, Lujan, Moreno eta hiriburuko euskal kolektibitateetako erreferenteekin, FEVAz gain. Afalostean, hiru dantza aurkeztu ...

Gehiago irakurri...


Hogeita hamar bat neskek hartu zuten parte Tandilen Emakumeen II. Pilota Paleta Topaketa Probintzialean

2019/09/10

Emakumeen II. Pilota Paleta Topaketan parte hartu zuten neskak Emakumeen Bigarren Pilota Paleta Topaketa probintziala Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko trinketean izan zen eta 30tik gora pilotari aritu ziren egun osoan norgehiagoka. Partaideak Necochea, Chaves, De la Garma, Dorrego, Gral. San Martín, Rauch, Gral. Belgrano eta Tandil hirietatik etorri ziren, lehenengo Topaketan egin zen legez bi kategoriatan banaturik: ‘Pilota Nukleoan’ (hamaika ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2019: sustraiak, indarra eta etorkizuna ospatzeko borondatea mundu osoko ekitaldietan

2019/09/09

2019ko Euskal Diasporaren Eguna Medellinen Ezer gutxik adierazten dute hobeto euskal diasporaren izaera, konpromisoa eta segida eta bizi-nahia ‘Izan zirelako gara; garelako izango dira’ leloak baino. Historian zehar hamaika esploratzaileak, nabigatzaile, erbesteratu atera ziren Euskal Herritik etorkizun hobe bila… Bakoitza bere arrazoin eta zioekin, munduratutako euskaldunak beren hizkuntza, ohiturak eta kultur moldeekin ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia