euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Proposamen gastronomiko berria euskal sagardozaleentzat Argentinako zenbait lekutan: "Pintxo + Pote Txapela"

2019/09/17

‘Pintxo + Pote Txapela’ Argentinan Aurtengo martxoan merkaturatu zenetik, Argentinan bertako lehengaiekin euskal erara egiten den ‘Txapela’ sagardo naturala gero eta leku handiagoa ari da egiten herrialdeko merkatuan, ez soilik euskal etxeen esparruan, euskal kolektibitatearekin loturarik ez duen sukaldaritza munduan ere baizik. Sagardo hau dastatzearen aitzakiarekin gainera, beste euskal produktu batzuk eta euskal moldeak eta ...

Gehiago irakurri...


Barilocheko Mendiko Eusko Etxeko dantzariek 270 pizzatik gora egin dituzte Euskal Aste Nazionalera joan ahal izateko

2019/09/17

'Pizza Party' egin zuten barilochetarrek Bahia Blancara bidaiatu ahal izateko Urtero, oso zaila egiten zaie Patagoniako euskal etxeei Euskal Astera joan ahal izatea, batez ere bi arrazoiengatik: jai-lekura iristeko behar duten denboragatik –batzuetan 12 ordu baino gehiagoko bidaiak izaten dira–, eta, horri lotuta, bidaiaren kostuengatik. Dena den, hitzordu honetan parte hartzea beti da helburu eta elkarteek ahalegin handiak egiten dituzte. Barilocheko Eusko Etxeak, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2019: Mundu osoko euskal etxeeetako irudien azken ematealdia (eta III)

2019/09/16

Diasporaren Eguna Kanadako Quebec-eko Euskaldunak Euskal Etxean Hirugarren eta azken ematealdia. Globalizazioaren garaian ez dirudi ideia txarra zarenetik eta zeure ezaugarriekin biltzea globalizaziora. Eta hori izan zen, izan ere, mendetan zehar, eta naturalki munduan sakabanatu ziren euskaldunek egin zutena, Euskal Herria euren kultura eta izaera eurekin eramanda. Etorkinak euren herriaren zatitxo bat bidaia horretan lagun zutela abiatu ziren eta horren ondorioz gaur egun ...

Gehiago irakurri...


Ikus Ispasterren irailaren 8an egindako Euskal Diasporaren Eguneko bigarren edizioaren argazki-album ikusgarriak

2019/09/16

Ispasterren gure diasporaren izana islatuz egin zen antzezpeneko une bat, autoritateak eta herritarrak begira (arg. Jabi Artaraz) Ekitaldi eta egun ederra izan zen joan den irailaren 8a, igandea, munduko hainbat euskal etxe eta nazioartean zehar barreiatutako euskaldun eta euskal jatorriko askorentzat. Bigarren urtez ospatzen zen Euskal Diasporaren Eguna, bai Euskal Herrian bertan, baita euskaldunek presentzia antolatua daukaten hamaika herri eta herrialdetan ere; islatu dugu horren berri azken egunotan EuskalKultura.eus-en argitara eman ...

Gehiago irakurri...


San Juan Capistranoko Historia Elkarteak euskaldunak omenduko ditu gaur, herriari eginiko ekarpenagatik

2019/09/15

Maria (Sansinena) Lacouague San Juan Capistranoko bere etxean, Camino Lacouague kalean. Gaur omenduko dute (arg. Joseba Etxarri) Kalifornian, San Juan Capistranoko Historia Elkarteak euskaldunak omenduko ditu, herriari historian zehar eginiko ekarpen oparoagatik. Ekitaldia gaur igandean bertan egingo da elkarteak urtero egiten duen Ondarearen Barbakoan, eguna euskaldunei dedikatuz. San Juan Capistrano, misio bezala sortu zenetik beretik izan du harremanik euskaldunekin, izan ere Fermin Francisco Lasuen frantziskotar ...

Gehiago irakurri...


Idahoko gobernadore Brad Little gaur iritsiko da Euskadira Europara egingo duen sei eguneko bira baten barnean

2019/09/15

Artxiboko argazki batean, Freda eta Pete Cenarrusa, Brad Little eta Roy Eiguren Idahoko Kapitolioan Gobernadorea bere emazte Teresa Little-kin ari da egiten bidaia, Idahoko ordezkaritza bateko buru eta Euskal Herriaz aparte Herbeheretan eta Irlandan izango da sei eguneko bisita azkar batean. Ordezkaritzako parte dira, besteak beste Idahoko Merkataritza Saileko zuzendari Tom Kealy eta Nekazaritza zuzendari Celia Gould. Buruzagi idahotarra gaur iritsiko da Bilbora eta Euskadin egingo duen egonaldian Eusko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna 2019: Euskadiren omenaldi zintzoa Ispasterren, munduan barreiatutako euskaldunei

2019/09/14

"Onartu gintuzten, onartu behar ditugu", adierazi zuen Urkulluk gure Diaspora eta egungo migrazioak aipatzerakoan Euskal Diasporaren Egunean Euskadik, merezitako omenaldia eskaini zien joan den igandean, irailaren 8an, munduan barreiatutako bere seme-alaba eta hauen ondorengoei, normalean Diaspora edo Zortzigarren Probintzia gisa identifikatzen ditugun euskaldunei. Bizkaiko Ispaster herria izan zen elkarretaratze ofizialerako hautatuko egoitza eta, Urukullu lehendakaria buru, gure Diasporaren historia errepasatu eta esker oneko ekitaldia egin zen ...

Gehiago irakurri...


Asisko Urmeneta euskal komikigintzaren ordezkari izango da datorren asteburuan Bruselan bertako Jaialdian

2019/09/13

Asisko Urmeneta marrazkilari iruindarra (arg. Izaskun Bernedo) Euskal komikigintza bosgarren aldiz egongo da ordezkatuta irailaren 13, 14 eta 15ean Bruselan egingo den Fête de la BD – Strip Feest jaialdi entzutetsuan. Ekitaldi honek komikiarekin loturiko hamaika tailer, hitzaldi, aurkezpen, mahai-inguru eta erakusketa eskainiko ditu, Europa osoko editoreen argitalpenak eta nobedadeen erakusgarri. Urtero 100.000tik gora bisitari eta 250 egile ...

Gehiago irakurri...


Tres Arroyoseko Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkari Bellocq-en, herriaren 90. urteurreneko ekitaldi eta desfilean

2019/09/13

Hiru Erreka Euskal Etxeko kideak Bellocq herriaren 90. urteurreneko ospakizunean Tres Arroyosetik 50 kilometrora dagoen San Francisco de Bellocq herriak bere 90. urteurrena ospatu zuen abuztuaren azken asteburuan. Eskualde horretako herri askotan bezala, euskal eragin handia dago Bellocq-en, baina euskal gizataldea ez dago elkarte batean antolaturik eta, beraz, ospakizunerako, antolatzaileek Tres Arroyoseko Euskal Etxeko lagunak gonbidatu zituzten. Euskal arropaz jantzita eta ...

Gehiago irakurri...


Bahía Blanca: Komunitate Judutarrak eta Euskal Etxeak Gasteiz omenduko dute bere "Euskal Hitza"ri 500 urtez eusteagatik

2019/09/13

"Emandako Hitza Betetzea" Oroitzeko ekitaldia gaur arratsaldeko 7:30etan izango da Bahía Blancan, Lamadrid 387 helbidean B nai B rith-Bahía Blancako adarra eta Unión Vasca Bahia Blancako Euskal Etxeak omenaldi bateratua egingo diote gaur arrtatsaldeko 7:30etan euskal elkartearen egoitzan Gasteizko Hiriari "500 urte baino gehiagoz atxiki dutelako 1492an komunitate judutarrari kanporatua izan zenean emandako hitza, euren kanposatua errespetatua izango zenekoa". Ekitaldian Elkarte Israeldarreko Rikudim eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia